www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ejerzizioak-I
Agustin Kardaberaz
1761

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

INFERNUKO PENA, TA
TORMENTUEN GAÑEKO EJERZIZIOA

 

Ducunt in bonis dies suos, & in punto ad inferna descendunt.
Beren egunak ondasunetan igaro, eta
puntu batean infernura jatxitzen dira. Job. 21.
Ibunt hi in supplicium aeternum.
Gaiztoak gaitzondo, edo betiko infernura joango dira. Matth. 25.

 

        Fedeko egia andi onetatik, ta infernuko penen pensamentu ikaragarritik atera bear dezun frutua, da zure pekatu, edo Jaungoikoaren kontra egin dituzun ofensa guzien gorrotorik al dezun andiena Jainkoaren aserre justuaren bildurra, ta aurrerako propositu sendo bat: eta egiaz eriotzaren, ta infernuaren baño ere, pekatuaren kontrako biotzeko bildur andiago bat.

 

KONPOSIZIO, EDO LEKU EGITEA

        Lurraren zentro, edo erdian bean pensa ezazu leku andi bat, al dezakean illunen, tristeen, izugarriena, suz, ta garrez, keez, ta usairik loien, ta nazkagarrienaz betea, ta an betiko egon bear duten kondenatu zorigaiztokoak ikusten dituzula, alde guzitik Jaunaren aserre, ta justiziaren su biziak erretzen dituztela: Labe, edo karobi aietan begira sartu, ta betiko josirik.

 

ESKARI, EDO PETIZIOA

        Fede bizi bat Jainkoari eska zaiozu, ta biotzeko argi, ta sentimentu andi bat, desditxadu aiek infernuan daramazkiten tormentu ikaragarriak ezagutzeko: ta baldin Jainkoaren ume ona bezala, aren amorioa zure Aita maitea serbitu, ta amatzera mugitzen, ta enpeñatzen ezpazaitu; edolarik tormentu gogor oriek atzera erazo, ta ez Jainkoa geiago ofenditzeko bildur santuan sartu, ta betiko lotu zaitzaten. Bada, ezpadezu egiten pekaturik, eztezu izango infernurik: ken ezazu zuk pekatua, ta nik kenduko det infernua.

 

 

IRU GAUZA INFERNUAN DIRANAK

 

        1. Infernuko lekua, ta betiko lagunak.

        2. Infernuko goroutzaren betiko tormentuak.

        3. Infernuko animaren betiko tormentuak.

 

LENENGO PUNTUA

        Sar zaite puska bat zuregan, ta pensezazu infernuan. A! Zer pensamentu probetxosoa! Ta infernua zer da? Zoro andi asko dira, infernuaren izenik ere aditu, edo enzun nai ez dutenak. Esan bear etzaie, ez predikatu, ez irakurri, ta ez aitatu ere infernurik, zeren izentatzeak berak bildurtzen, ta geiegi, diote, ikaratzen dituen.

        Ta ori diotenak, nor dira? Nor? Bizimodu galdu, ta bizioetan begietaraño sarturik, ta orregatik bizirik beren aldetik infernuan daudenak. Ai zorigaiztoko itsu, deabruak engañatu, ta zoraturik zautenak! Zer zaio deabruari, zeña zu bezein boboa eztan, zuk infernuan pensatzea, edo ez; baldin pensatu, edo pensatu gabe, postaka aren ondoren infernura bazoaz? Zer zaio baldin ustez ustegabe, zure obrak ara bazaramazkite?

        Ez, nere Kristaba: zu, ta ni, oriek bezala, orren itsu izan ez gaitean. Bizirik orain konsiderazioaz jatxi gaitezen infernura, gero illik, edo iltzean jatxi ez zaitezen ara. Ar dezagun biok San Pernardoren konseju au: ta jarrai diozagun San Franzisko Borja andiaren ejenploari. Santuak, Eleizak dion bezala ordu asko egunoro, sei, zortzi, ta geiago orazioan igarotzen zituen; baña orietatik, dio beraren bizitzak, egunoro faltarik gabe, ordubete infernuko penen konsiderazio, ta gogartuari beti ematen ziola. A! Argatik ala bizi izan zan, ta Santu ain aundi egin zan. Ai! Ta pensamentu orren bearrago nor da? Zu ala Santua?

        Jatxi zaite bada, orain ura bezala infernura, gero bera bezala igotzeko Zerura. Zer da bada infernua? 1a. Lurpean leku bat da guziz illun, ta ikarragarria, zeñean alde guzietatik besterik eztago, ezpada sua, garra, ta kea: su ori Jaun guztiz aserratu justuaren aizerik portitzenak era batera beti irazakitzen du, ta su orren berezkiroko gai guziak biribillatzen ditu. Zufre, pike, erresina, ta brea, sukor mota guziak alkarrekin an dira. Baña su bat bere batean beti berdin izekia, beti gartua, beti illuna, edo beñere ez argitua, beti tormentatzen dagoena; ta beñere illtzen eztuena: beti desegiten, ta beñere akabatzen eztuena.

        Su bat, gu emen berotzen, ta gozatzen gaituena bezalakoa izanagatik, ta gure onerako; an guztiz da aserrea, ta Jaunaren justizia, ta podore guztiak goratzen du suaren gorputz ori, ta anima, edo espiritu an diran guziak, betiko aiei eransi, itxeki, ta bat egiñaz erretzen ditu. Su bat añ zintso, ta jakinsua, non, baleki bezala, Jaunari obeditzen dion, ta kondenatu bakoitza bear dan neurrian, ta bere kulpai dagokien bezala erretzen dituen. Au da infernuko sua, zeñaren aldean mundu guziko sugarrak, pintatuak bezala, edo ezerez bat dira.

        2a. Infernua karzela guziz illun izugarri bat da, loiez, atsez, ta kiratsez betea: an kondenatuak sartzen dira, an pekarari galdu, jende infame, kanalla, billau, ta emengo pikaro guztiak batzen dira: baska artan demonio guziakin naste daude, ta betiko egon bear dute. Baña alkarrekin guziak egotea, baten ere konsueloa ezta; zeren alkar ezin ikusirik, beti arrabia bizian, desesperaturik, ta alkarren kontra, etsairik andienak bezala, amorraturik dauden. Ala bataren infernua bestearen tormentua da. Aitak semea ikustean, ta semeak Aita tormentu berria dauka, ta orrela beste guziakin.

        3a. Infernua ziega zikintasun guziaz bete bat da. Beñ an sartu ezkero, sekula guzietan irteterik, iges egiterik eztago. An gauza onik, ez onaren kutsu, edo arrastorik eztago. An, gaitz guzien lekuan bezala, gaitzik batere falta ezta. An sartu orduko kondenatu tristea artzen dute batean, ta betiko, gaitz mota guziak: miñak, samiñak, penak, arrabiak, ansiak, naigabeak, goseak, egarriak, otzak, beroak, pobrezak, infamiak, guziaren bearrak, kargak, nekeak, izerdiak, eridak, tristezak, ta beste gaitz guziak betiko eriotza bizi artan.

        4a. Pensezazu ondo, kondenatu bakoitzak zer Lagunak dituen infernuan. An daude oraiñ gorpurz, ta anima infernuan bizirik ondatu ziran asko: ta azken juizio ezkero, guztiak ala egongo dira an. Beste lagunik eztute bada izango, ta ez sekula guzietan, ikusiko an, ezpada demonio, deabru, ta kondenatuak alde guzietatik. Batek gora begiratzen badu, agertuko zaizka demoniak: bera begiratzen badu, demonio, ta kondenatuak: demonioak alde batetik, deabruak, ta kondenatuak bestetik.

        Lagun madarikatu oriez asko ezpalira bezala, begira ondo beste, berari dagozkan Lagun alde guzitik artu, ta betiko tormentatuko dutenak: Zukarrak, otsoak, arzak, leoiak, basakatuak, muskerrak, sugeak, zapoak, armiarmak, basilisko, kaiman, edo muskertzarrak, eta beste pistia mota guziak.

        Oiek, eta onelako esan al baño geiago, izugarriago diran bidutzi, edo mostruo itsusi suz ta garrezko aserre amorratuak izango dira kondenatuen betiko Lagunak: ta nai, ta nai ez, aien artean beti egon bear: eziñ iges egin: ezin begiak itxi: nai ta nai ez betiko ikusi bear. O zer Lagunak! O zer tormentua! O, zer infernua!

        Pisa ezazu ondo, Kristaba, fedearen pisuan, edo Jainkoaren balanza berdiñean ipintzu, zer suerte pekatariak beretzat autatzen, edo artzen duen. Aingeru, ta Santuen Lagun zeruan izan bear zuena: Jesus maitearen ispillu eder, garbi, ta gozoaren arpegian bere burua ikus bear zuena, Ama Birjina Santa, ta ederrena, Zerutar guziakin ikusi, ta betiko glorian Lagun bear zituena: bere naiez, ta borondarez, beste gabe, Luzifer, ta demonio guzien menpeko serbitzari billau egiten da, burniz, suz, ta garrez estekatu, edo lotu, ta infernuko ziega onetan betiko egoteko. Ta au da kondenatuen leku, edo tokia: au da infernua.

        Ta zorigaiztokoen lurpeko toki ori noiz egin zan? Munduaren asieran, zerua, ta lurra bere itzaz Jaungoikoak egin zituenean. Ta lurpe toki kastigu, pena, ta gaitz guztiakiko ori Jaunak zertako egin zuen? Mundua ondo gobernatzeko, ta mundukoak zuzen erabiltzeko: ta onez zeruagatik nai ezpazuten, edolarik infernuaren bildurrez okerrik iñork egin etzezan; edo egiten bazuten, gaitzki bizi, ta gaizki iltzen ziranak, infernuan betiko paga zezaten.

        Egia fedeko au, ta onaren, ta gaitzaren berri sustraietik jakiteko, ta dan bezala barrentzeko, aditu, ta jakin bear dezu, nola Jaungoikoak bere jakintasun guziaz Gizona ezerezetik bere antzera egin zuen. Eccli. 15. 14. Mundu onetan bidezko zuzena paratu zuen: beregañ, edo bere buruaren jabe utzi zuen: bere Legea, ta aginteak eman ziozkan.

        Jaunak esan zion, ta orain zuri esaten dizu: Orra, libre egin zaitut: ona, ta gaitza zure borondatean dago guzia. Ondo egin nai badezu, ta nere Lege, ta Mandamentuak gorde, doatsua betiko egingo zaituzte. Orra ura, ta orra sua: artu naizuna, zure eskuan dago. Orra zerua, orra infernua: naizuna artu. Orra bizia, orra eriotza, ona, ta gaitza: zure borondatez nai dezuna, emango zatzu.

        Jaungoikoaren borondate santua au da. Ta erraz emendik ezagutuko dezu, kondenatzen dana, bere naiez, edo borondatez galtzen dala. Jainkoa guziz justua da, gure jabe bakar, ta Aita maitea da: zuri, ta beste guzioi libertade au emango digu, ta eskua, nai badezu, salbatzeko. Zure aukera, ta libertade ori, borondate libre orren pribilejio, erregalia, ta fueroak osoro gorde nai dizkitzu. Orra zerua, salbatu nai badezu: orra infernua, kondenatu nai badezu. Jaunak berak, zu, ta guziok salbatzea nai du. Beraz galtzen bazera, zure kulpaz, zure naiez, zure borondate libreaz kondenatuko zera. O Kristau pekatari itsua! Zer aitzakia jaunaren Tribunalean artuko dezu?

        Pensezazu, nola Jainkoaren borondatea birtute, ta ontasun guzien asiera, neurri, ta erregla zierto zuzena dan, ala zure, ta beste guzien borondate libre au gaitz, bizio, ta pekatuen iturri bat beti gaitza dariona, ta kulpa guzien sustraia dala. Argatik Jainkoak berez, ta lendabizitik Gizona zuzena egin bazuen ere, bereala, edo laster okertzen, ta makurtzen asi zan, ta bere burua kabu gabeko gaitzetan nastu zuen; ta ez bestegatik, ezpada zeren berak ala nai zuen, bere borondateaz gaizki baliatu, ta ongi usa zezakeala, bere naiez gaizki usatu. Eccl. 7.

        Jainkoak ala Kain doakabe, bere anaia Abel justuaren Eralle infameari esan zion. Bere anaia ezin ikusirik gorroroz, iltzuenean, ta pekatu beltz itsusi orrez kontu artu zionean: Kain, zer egin dezu, esan zion? Eztakizu, obra ona, edo ongi egiten badezu, orren saria artuko dezula? Baña gaitza, edo gaizki egiten badezu, zure pekatua bertan ateetan dezula? Ala ere gaitz eragille, edo zure apetitua zure borondatepean egongo da, ta gaitzerako griñari zuk aginduko diozu.

        Au berau zuri, ta guztia Jainkoak esaten die. Kain aurrenekoa infernura joan zan, ta ainbeste milla urte da an dagoela: ta ori zeren berak nai zuen: ta orregatik beragatik daude an aren ondoren joan diran, ta egunoro ara dijoazenak, zeren berak beren griña, edo inklinazio gaiztoz, gaizki egin, ta infernura nai duten. O pekatuaren itsutasuna!

        Ai nere Jaungoiko maite, gauza ori guzien egille, ta emalle bakarra! Zer zorakeria, zer itsuskeria infameagorik zurekiko pekatari batena baño? Zure ontasunez bakoitzari zuk eman borondate librea, zu billatzeko, zuri jarraitzeko, zu amatzeko, ta gozatzeko: ta Zu bere On guzia utzi, ta mundu, aragi, ta deabruaren ondoren ibilli, ta ori bere naiez! Egia utzi, ta gezurra sinistu: argia utzi, ta illuna billatu: zerua utzi, ta infernuan sartu! Ai jauna! Ta zeñ gaizki pekatariak darabillen zure antzeko anima, Zuk eman ziñion joiarik preziatuen, doairik señalatuen, prendarik baliosoenaz, zeña dan borondate libre, zuk emana, gaizki usatuaz!

        Ta Orra, Kristaba, argiro fedeko egia andi au, askok ondo aditzen ezpadu ere; edo aditu, ta bear dan bezala, ondo sinistu nai ezpadu ere. Zuk zure onerako, beñ, edo beñ ondo sinistezazu: ta orretako ondo ikasi, ta fede biziaz ondo begiratu, barrendu, edo penetratu ondo, ezagutu, ta Jainkoaren aurrean aitortu, zu, ta ni gerenez pekatua, ta gaitza baizik ez gerala: gure botondatea, bizio utsa, beti berez gaitzeronz dijoala, gaitz eragille, ta griñaldea baizik ezkerala.

        Gure ezerez, edo gaitz guzien ondora jatxi gaitean (ta erremedio bakarra ori da): ta be orretatik Dabid penitente arekin esan diozagun: Ego vero egenus, & pauper sum: Deus adjuva me. A, Jauna: ni alde guzietatik zure bear, atondoko, eskeko pobre bat naiz: lagun ezadazu, nere Jainkoa.

        Fedeko egia da, Jaun onen grazia, ta eskua beti prest dagoela gu salbatzeko: ta guk ez mereziagatik, Jesus onak merezi, ta irabazi, digula: gure etsaiak baño adiskideak geiago dirala: gure pekatu, bizio, ta deabruen tentazio, ta alegiñak baño andiago, ta indarsuago dala Jaunaren grazia, zuk orrez baliatu nai badezu: ta salbatzen eztana, bere naiez dijoala infernuko karzela orretara. Ta orra munduaren asieratik Jainkoak zertako ori egin zuen.

        Baña, nola emengo karzeletan zenbat, eta nolakoak diran gizonen gaiztakeriak, anbat andiago, ta alakoak diran oriei dagozkien penak: ori bera Jainkoaren justiziak egiten du infernuko karzela artan. Batzuek daude eun milla pekatugatik, besteak millagatik, besteak berrogei, edo amarregatik, ta asko kulpa bakar bategatik: ta zenbat andiago, edo itsusiago diran, anbat tormentuak andiago dira an. Iñor ote da, karzela onetan betiko sartu nai duenik, ta gorputzeko, ta animako ango tormentuak bere gañean artu nai dituenik? Bada, nola pekatuan bizi zera?

 

BIGARREN PUNTUA

        Gorputz kondenatuaren betiko tormentuak. Emen gogora ekarri bear dituzu, gorputzak dituen bost sentiduak, ta bakoitzari dagozkion penak.

        Lenengoa, begiaz ikustea: kondenatuaren bista tormentatuko dute demonioak, ta beste kondenatu guziak. An diranak, eta bakoitza etsairik eriotzkoenak dira: ta kondenatu bakoitzak, nai, ta nai ez guziak ikusi bear ditu, ta gorroto ezin esan al batekin. Zer itxurak artuko dituzte demonioak, ta aiñ izugarri, aserre, illun, ta tristeak, abere, ta gauza ikaragarri guzien antzera. A! Ta ori guztia begien libertade, ta pekatuen kastiguan! Orañ begiak gaitzki darabiltzanak, auts puska baten edertasuna ikusteko, eztu sekulan ikusiko an demonio, ta kondenatu itsusiak besterik.

        Bigarrena da enzutea. Zer tormentuak izango ditu onetan? Beti enzuten egon bear du deabru, ta kondenatu guzien donaberak, adiak, negarrak, deadar, garraxi, zanka, orroa, inziria, nazkak, buroak, ta madarikazio amorratuak. A zer musika, ta soñuak! Ta ori guzia, ta geiago emen enzuten zituen Jaunaren ofensako itz loi, kontu, ta kanta itsusi, ta beste itzketa, edo jolas gaizto, ta zorakeriakgatik.

        Irugarrena usai egitea. Munduan indarrik ezta, ango kondenatuen gorputzak bota, ta banatuko duten usai nazkagarri, kirats zikin loia eramateko: ta orien, ta beste infernuko pistia likits, ilgarrien usai ustel guzien artean kondenatuak egon bear du beti, zeren emen, lurreko usai gozoakin Jainkoa ofenditu zuen. Ai munduko erregalatuak, ta zer tormentuak itxederen dizuten infernuan betiko.

        Laugarrena da gustua. Zer gose, zer egarri arrabiatuak izango ditu kondenatuak? Nola deabruak arrerazo, ta traga erazoko diozkate infernuko suz, ta garrezko janari, ta edari, ozpin, beazun, asensio, belar, ta beste gauza samin, garratz guzien zukuak: sugeen, zapoen, arratoi, armiarmen, ta beste pistien odol ustel, birika kiratstu izurriak, ta puzoniaz beteak? A munduko jale, ta edale itsu eragabe, sabela beste Jainkorik ez dezutenak! Ai, ta zer janari, zer trago samiñak, berun, ta metal urtu gorizkoak artu bearrak zeraten deabruen atzaparretatik! Orrela ase, ta beteko zerate gañez egin arteraño, eztanda, ta ler gaito zuen birikak, eta eztarri zabalak egin arteraño.

        Bostgarrena da eskuaz ukitzea. Baña nola sentidu au gorputz guztian banatua dagoen, ala guzian izango ditu kondenatuak bere pena, ta tormentuak. Ta emen sartzen da Jaunaren justizia aserrea, ta bakoitzaren gorputzari dagozkion penen neurria. Zenbat, eta andiago, ta guziago izan diran len gorputzaren pekatuzko gusto, ta atsegiñak: ta nondik, eta nola bakoitzak Jainkoa geiago ofenditu zuen, anbat andiago izango dira deabruak alde artatik emango diozkan gorputzaren pena, ta tormentuak. Eskritura santak ala dio: Quia per qua peccat quis, per haec & torquerur. Sap. 11.

        Ta zenbat eta bat Jainkoaren kontra geiago ausartu, ta gloriatu zan bere gorputzean abereen gisa, fede, lege, ta lotsa gabe; anbat tormentu, ta lantu geiago Jaunaren aserreak agintzen du pekatu zale nabarben, dollor infame orrenzat: Quantum glorificavit se, & in delivijs fuit: tantum date illi tormentum, & luctum. Apoc. 18. Ai munduko jale, edale ta beste atsegin loien zaleak, nola an aspertuko zeraten, ta betiko damu erremedio gabearekin!

        Sar zaite, arren, Kristaba, pauso onetan, txit zure barrenen, ta zere buruari galde zaiozu. Baldin emengo gaitzetan, ta edozein gauza zure nai, edo gustoaren kontrakoetan aiñ sentikor bazera: ta baldin ustegabeko edozein neke, pena, edo lurreko atsakabe, edo bestek ematen dizun naigabe txiki ezerez bat asko bada, zeregandik atera, ta loa gal erazotzeko: eta dan balienteena, ta berez arrotuena euli txar, edo pistia zital batek batzuetan ala erretzen, ta inkietatzen badu, ura kendu artean gozo onik eztuela: zer izango da, gaitzondo, pena, ta tormentu guzien betiko leku artan?

        Emen agiñetako oñaze bizi bat da asko, loa, ta pakea kendu, ta burua gal erazotzeko. atera bada kontua, zer izango litzake ogei, edo berrogei urtean, gau, ta egun, agiñetako miñik andiena eraman bearra? Esateak berak, beste gabe ikaratzen du Kristaba. Zer izango da, bada, gorputz guztiko miñak, ta oñaze amorratuak alkarrekin batean, ta betiko kondenatu bakoitza alde guzietatik artzea? An izango dira buruko miñ arrigarriak, begietako, ta belarrietako, eztarriko, aoko, esku, oñ, saiets, biotz, sabeleko miñ amorratu, ta beste gaitz mota guziak.

        Munduko gizasemerik galduen, ta desditxaduena bere pekatuakgatik ondo merezi duela ere urkatzen, edo erretzen ikusteak berak askoren biotzak erdiratzen ditu aren errukiz. Zer pena, ta naigabea izango litzake, batek nai, ta nai ez, ikusi bearra bere adiskiderik laztanen, seme, edo alaba maiten, bere senar, edo emazterik onena bere begien aurrean eregosten, laurgiten tenaza, edo kurrika goriaz puskatzen?

        Zer miña, eriotza guziak baño gogor, ta portitzago izango litzake, lurpeko zulo batean, suge, zapo, ta pistia puzoniazkoen artean, bizirik Santa Tekla bezala bat sartzea? Falarisen metalezko zezen goriaren barrenen, edo Majenzio-ren trofetan, zeñetan gizon bizi bat gorputz ill batekin lotutzen zuten, usai ustel, ta pena ikaragarri orretan ill zedin?

        Ai nere anima! Alere au guzia utsa da. Pena oriek, ta beste emen asma al ditezkean guziak ezer eztira infernukoen aldean. An kondenatu bakoitzak bere burua, ta besteak ikusiko ditu orrelako pena mota guzietan betiro. An deabruak burutik, eta begietatik sartuko diozkate burni gorizko lanzak, ta ersuge izugarrien antzera, ta zukar amorratuen gisa ozka egingo diote belarrietatik, aotik, eta gorputz guzitik, zeren burua zoratu, ta pensamentuz, begiaz, aoz, ta orrela Jainkoa ofenditu zuen.

        An galda betikoakin irakingo diote buruko muñak pensamentu gaiztoaz Jesu Kristori arantzazko koroa ipiñi ziolako. An erre, ta egosiko diozkate beti birikak, erraiak, biotza, ta gorputz guzia, zeren aragiaren gustoaz Jesu Kristori bost milla azote kulpa bakoitzean, aiñ aisa fedeaz ori zekiela, bere naiez eman ziozkan. Ai pekatari itsu galdua, ta zure bizimodu orrekin nora zoaz? Infernuko tormentuetara. Zer erremedio bada? Damua, propositua, konfesio, ta penitenzia: biziera berria, bizitza santua.

        Anima kondenatuaren betiko tormentuak A. S. Ignaziok banaka ipintzen ditu bost gorputzaren sentiduen penak, orietatik animarenak ateratzeko: ta zenbat dijoan gorputzetik animara, onen prestutasunez, anbat dijoa aren penetatik onen tormentuetara. Animarenak beti meago, andiago, ta miñago dira. Gorputzaren gisa animak ere beste bost almen, edo potenzia barrengoak ditu, ta bakoitzean bere tormentuak: ta nola ziran emengo pekatuak, ala izango dira ango betiko kastiguak.

        An imajinazio, edo irudigille eroa tormentatuko dute beti aurrean irudituko zaizkan ikusgarririk tristeenak, ta sekula guzietan ikusiko eztu gusto, ta atsegiñezko gauzarik, ta ori, zeren emengo zorakerietan eroturik nolanai, Jainkoaren ofensan egon oi zan. An gogogille, edo apetitua desegingo da etsirik betiko, gustoen lekuan, penak, naigabeak, antsiak, ta infernuko eriotza baizik izango eztuela: ta ori zeren Jaunaren bildur gabe, Lege santua urratzeko, freno gabe askaturik pekatuetan bere erara ibilli zan.

        Memoriak izango du an bere pena guziz andia, beti gogoratuaz, beñere aztu gabe, Jainkoaren fabore, grazia, ta mesede guziak, zeren oriez azturik lege bage bizi izan zan: pekatu bizi guztikoak begietan beti idukiko ditu, zeren orien penitenzia egin etzuen. Adimentua berriz, zeren Jainkoa ezagutzeko ondo usatu etzuen, an beti itsua egongo da, beti argi gabe, bere kulpaz uts egiten beñere atsedenik eztuela.

        Azkenik borondatea amorraturik, arrabiaz, gorroroz, penaz beterik, era guztietara: ta zeren lurrean Jainkoaren borondate mutua egin bearrean, gaitzerako berea egin zuen, bera izango da bere borrero bere buruaren kontra, Jainkoaren, Ama Birjiñaren, ta Santuen kontrako aserre, ta gorroto amorratu bizi batean. Nola gure Lege santuak amar Aginte dituen: ala animak, gorputzean dagoen artean, Legearen kontra bere naiez pekatu egiteko, modu asko ditu, era gero guzietan kulpar pagatzen ditu infernuan.

        Baña ai! Orañdaño esan diran pena oriek ezer eztira esankizunaren aldean. Pena guzien pena, tormentu guzien tormentua, infernu guzien infernua, ta guzien andiena Jainkoaren gloria, ta arpegi ederra ez ikustea. Oni dañuko pena, edo animaren betiko kaltea deritza. Bada nik ez dakuts (esango dezu) Jainkoaren arpegirik, ta ez det orrelako penarik. A nere Kristaba! Egia da. Baña zergatik? Zeren gorputzeko karzela orretan zauden artean, itsua, ta sator bat bezala begi gabe zeran.

        Karzela orretatik zure anima, edo espiritua libratzean, eriotzako puntuan, bereala txuxen txuxen igo bear luke bere toki, edo zentrora, gloria bizi artara, zeña dan Jaungoikoa bera beti ikusi, ta gozatzea. Kontu atera bada, ta ondo pisa ezazu, al badezu, zer pena, zer kalte, zer tormentua izango dan zure Jaungoiko guziz eder gozoagandik betiko kendu, ta destegitu, edo dislokatzea zure anima, Jabe maite orrek beretzat, eta bere gai egin zuena? Anima ori ezerk ere munduan gauzak ezin osoro beteko du, ta ez ontasun guziakin beñere sekulan bere erara aseko da, ezpada bere Jainkoarekin: onen falta ezin beteko da.

        Argarik pena au guzien andiena da: onek neurririk, ta kaburik eztu, zeren Jaungoiko betiko an galtzen danak eztuen. Itzik ezta, pena au, dan bezala, zuri esateko: bururik ezta, au, dan bezala, iñork emen barrentzeko, edo konpreenditzeko. Ara nolabait: zure besoko ezur bat autsi, edo dislokatzen bazatzu, zer oñaze, zer arrabiak dira zureak orduan? Munduko ondasun, edertasun, ta atsegin guziak zuri emanagatik, pake, ta gozo onik etzenduke izango. Ta zergatik? Zeren ezur bakar bat bere lekutik destegitu, edo aterarik daukazun. Ondo. Bada zure anima Jainkoaren Espiritu eder, gozo, santua, ta atsegin guzien tokia ikusteko, ta gozatzeko egiña, bere zentro, ta leku orretatik dislokatzea betiko, zer tormentu, zer infernua izango da?

        Zeruko gloria, ta atsegiñak alde onetatik nola diran, ala dira infernuko pena, ta atsakabeak neurri orretan bertan. Ta nola neurri, ta kaburik Santuen kontentuak ez duten, ala kondenatuen tormentuak ere ez dute. Nola Jainkoa Ontasuna bera dan, ta Espiritu, edo Izate bat, ori guzien onena, ta ori bakuna, guziz garbia, nas gabe, ta kabu gabe edo infinitoa, ala on ori galtzea da guzia batean galtzea, ta gaitz, ta kalte neurri gabea, kabu, edo fin gabea, ta argatik infinitoa, ta betikoa.

        Kalte onetan sartzen dira beste kalte guziak, ta sekulan ez ikusi bearra, Jesus, ta Ama Birjiña guziz doatsua, ta oien arpegi eder gloriaz beteak, ta ez Santuen Lagun, ezpada deabruena beti izan bearra. Nork bada, esan al, edo pensa al dezake pena au, dan bezala: ta nola pekatuagatik añ aita batek bere anima kondenatzen duen sekulako ez ikustera bere Errege Santu guzien gloriemallea, ta gloria bera, ta bere Aita, ta Jabe guziz maitagarria, ta ez ikustera aren, ta gure, berak Gurutze santutik eman zigun Ama, guziz ona, ta onetan sartzen diran bendizio, doai, ta fabore gloriaz beteak?

        Baldin Koroa baten, Erreino baten, ta mundu guzian diran ondasunen Jabe bat izateko, orien diña dala, ta guzien deretxoa duela, oriek guziok kendu, deserritu, ta eriotzarik tristeen, ta lotsagarriena, emango baliote, zer kastigu, zer pena izango litzake? Ta zeren eriotzak edozeñi lurreko gauzak kentzen diozkan, gauza añ gogor izugarria bada; zer izango da infernuko eriotza bizi ura, zeñak Zeruko arreinoa, ta ango gloriazko Koroa ondasun guziakin kondenatuari betiko kendu, deserritu, ta eriotzaz ematen dion?

        Arako azken juizioko egunean, nolerebait; kondenatuak dakustenean Jesu Kristoren, Ama Birjiñaren, ta Santuen gloria, Koroak, doaiak, edertasun, ta atsegiñak, ortik aterako dute zer dan galdu zuten gloria, ta orrek emango die miñik garratzena, ta damurik amorratuena: añ erraz salba zitezkeala, ta beste doatsuak bezala, penitenziaz, ta biziera santuaz zerua irabazi, ta goza zitezkeala, ori guzia añ aisa ezerezagatik beriko galduaz.

        Pensezazu ondo, esan diran penaz gañera kondenatuak dutela beste pena, ta tormentu bat, Jesu Kristo Ebanjelioan ponderatzen dizuna: Vermis eorum non moritur: & ignis non extinguitur; Marci 9. aien arra iltzen eztala, ta aien sua itzaltzen eztala. Ar onek, beñere utzi gabe, desegingo ditu beti, ta gure esaeran, puskatu tormenturik portitzenaz. A! aiñ erraz salba nindekean, ta añ aisa kondenatu naiz! Ai pekatutik, beste asko bezala, libra nindekean: ta nere naiez pekatuko bide, ta etxean sartu ninzan: an sartzea, infernuan sartzea zala jakiñik! Ai besteak bezala, guzia konfesio on batekin erremedia nezakean, ta ori egin nezakeala, egin ez nuen!

        Ai onelako urte! Ta ai onelako denbora, ta egunak, edo lekua, zeñean arako Ejerzizioetan nere biotzean Jainkoak ainbeste abitu, ta mandatu gozo eman zizkidan, beragana egiaz biurtzeko, ta nik ez jaramon, kasorik egin ez nion! Ai orduan zenbat pekatutik irten, ta zeruko bidean sartu ziran! Ai, ta zenbat gaiztakeriak nerekin egin zituztenak! Ai, ta zenbat, nik baño ere pekatu geiago, andiago, ta itsusiago zituztenak! Ai, ta nik ori bera ezagutu, ta nekiela, eta aiek baño obeto, orregatik ere egin ez nuen, ta betiko galdu naiz! Au, ta onela izango da ar bat beñere iltzen eztana, ta kondenatuaren barrena beti ortxikatzen, ta txikitzen duen tormentua.

        Azkenik begira, ta pisa ezazu ondo, nola pena, ta tormentu oiek, ta esan al guziak baño andiagoak, diran, ta izango diran beti, ta betiko, kabu, edo, fingabe, alibio, ta erremedio gabe, Jainkoa, Jainkoa dan arte, ta ala beti eternidade guziko. Demagun, kondenatu bati Jainkoak esaten diola: Azken juizioa irago, ta utziko zuela emen Txoritxo bat, ta onek milla urterik milla urtera ur tanto bat itxasotik aterako zuela: ta itxaso guzia txoriak orrela aortzean, kondenatua pena aietatik libratuko zala. Bertan, edo puntu artan aren tormenturik andiena uste orrekin akabatuko litzake.

        Baña ai! Eztu, ta izango ezin du orrelako uste, edo esperanzarik. Ta ala igaroko dira milla urte, ta beste milla, ta milla bider milla; ta orregatik egun bat igaro ezpaliz bezala, ta lendabiziko puntuan bezala aren betiko tormentuak izango dira. O penak! O tormentuak! O infernua! O gaitz betikoa! O! Ta nola da Kristaurik, pekatuaz Jainkoa añ erraz galdu, ta betiko kondenatu nai duenik?

 

 

KOLOKIO, EDO ITZKETA

 

        Anima nerea! Zer da au, edo non zabiltza? O zure fedearen otza, edo guziz illa! Laster zugana biur zaitez. O zeñ gauza latza, ta garratza dan, Jaungoiko aserratu baten eskuetan erortzea! Baña nere Jabe ori, ta Salbadore maitea! Zure aserre bizi guzia, badakit, Jauna, pekatariaren kontra pekatuagatik dala. Ori bada, nere Jesus ona, ori bera nigandik betiko kendu nai det; ta sustraietik betiko atera, zeren pekatuak bakarrik zu ofenditzen zaituen. Orren kontra nik ere aserratu nai det, ta nere biotzean, al dedan gorrotorik andiena sekulako artu.

        Ez, ez, nere anima, zure Jaungoikoa añ erraz, ta ezerezegatik, oraiñdaño bezala, geiago aserratu, ta galdu. Zure Jaun, ta Jabe bakar gozoa ofenditu, ta galdu, ta non dago zuretzat erremedio, ta gozo onik? Iñon ere ez. Ta zer? Pekatu batekin Jainkoa gal dezakezu betiko? Ai! Ai! Zer bildurra! Ai zer kezka! Ta zer? Zure animaren kaltean deabruari ainbeste atsegin nai diozu eman? Peligru onetan zaude, ta zure kulpaz betiko kondena zaitezke, ta Jainkoa galdu dezakezu, ta orren lasai, orren aisa bizi zera?

        Ai nere tristea! Ta izan diteke ori? Ta zu infernuko su garretan erretzen ikusi, ta Jaunaren justizia aserrea orrez beti atsegin artzen dagokeala! Jesus milla bider! Zer egia izugarria! Ez, ez, Jauna. Ez, arren ni pekatuan, ta orregatik infernuan erortzea utzi. Ill, Jauna, lenago: milla bizi banitu, lenago guziak galdu, zu ofenditu, ta galdu baño. Ill bedi pekatua, ta bizi bedi nigan, nere Jesus, nere Jainko maitea.

        Zure pena, ta tormentu guziakgatik, Jauna, zure azote, arantza, ta zure negarrakgatik: zure odolezko bost iturri nere salbaziorako idiki, ta eman zinduenakgatik eskatzen dizut barkazio, ta pakea. Zure negar malko bat, odol tanto bat asko det, Jauna, nere kulpa guzien mantxak kendu, ta, nere anima garbitzeko. Zure odolaz baliatu nai det, penitenzia, ta biziera berria egiteko. Lagun zadazu, arren, pekatutik irteten, nere bizia zuzentzen, zu bakarrik, nere Jauna, billatzeko, serbitzeko, ta zeruan beti alabatzeko. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa