www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ejerzizioak-I
Agustin Kardaberaz
1761

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

BIZIMODU BERRIA ARTZEKO,
EDO ESTADUAREN ELEKZIOA
EGITEKO EJERZIZIOA

 

        Anima pekatuetatik libratu, ta errazago Jesu Kristori jarraitzeko, Aita San Ignaziok nai zuen, Kristau bakoitza, modu suabe batekin, txit bere ta Jainkoaren erara birtuteen bide errealean sarrerazo, bere borondate gaiztoa autsi, ta ukatu, ta Jaunaren borondatea gauza guzietan gogotik billatu, ta egiteko. Orretako, bere animaren salbaziorako konbeni zaion bidea artzeko, ta Estaduaren elekzioa, Jainkoaren aurrean, bear bezala egiteko, Erregla seguruak beren considerazioakin Santuak ematen ditu.

        Jainkoak deiturik, beren Estadua artu ta daudenai, ta Jaunaren borondatea egunoro obeto egin nai dutenai ere, Santuak bere Erreglakin laguntzen die, beren bizi modua zuzentzeko, ta zeruko argiakin biotzak ta pauso guziak Jaunaganonz seguru emateko.

        Oriek eztute ya beste Estadutan pensatu bear, zeren tentazioa izan oi dan; ezpada artu duten Estaduari ondo ekin, beren obligazioai obeto begiratu, esaminatu, ta animatu fede on osoaz, ta biotz onaz zuzen Jainkoari, jarraitzera.

        Bear dute oiek, Dabid Santuak bezala, Espiritu Santuari bere argia, ta grazia eskatu beren obligazioak ezagutu, ta oriei ondo eranzuteko. Confirma hoc, Deus, quod operatus es in nobis: Psal. 67. Confirma me in verbis tuis: Psal. 118. Et espiritu principali confirma me. Psal. 50. Jauna, zuk gugan egin dezuna, sendo ifintzu. Zure itzetan segura nazazu: eta zure espititu prinzipal, edo geiena bear dedanaz sendo nazazu.

 

 

ESTADUA ARTU NAI DUTENAK,
JAINKOAREN AURREAN ONDO PENSATU,
TA PISATU BEAR DITUZTE ERREGLA OIEK

 

        1. Erregla. Eleiza Ama Santak dituen Estadu guziak onak berez izanagatik, batzuek obeak dira besteak baño. Ezkontza, edo Ezkonduen Estadua, zeñean asko salbatu, ta Santu izan diran, ona da; baña Ezkongaiena, edo kontinenzia obea da, ta Relijiokoa are obeago, zeren onetan arazo gutxiago, ta birtuteak, ta salbazioa alkanzatzeko sokorru geiago diran. Erri baterako bide asko nola oi diran baña batzuek obeago besteak baño, zeren lapurrik, ta peligrorik eztan.

        2a. Estadu guziak onak berez izan arren, ta batzuek obeago besteak baño; orregatik artu bear duen edozein personarenzat orrela eztira. Zeren bat Jainkoaren aurrean beragana deitua sentitzen bada, Relijiorako gogo, ta inspiraziokin, ta ori dala Jainkoaren borondatea ezagutu, ta beste munduko estadurik artuko balu, ya anima orrenzat ori ez litzake bide ona izango, ezpada peligrozkoa.

        Kontrara: batek bere umore, edo kondizio, edade, ta Jainkoak eman dizkan prenda, ta doaiak ondo ezagutu, ta Jaunaren aurrean ikusiko balu, sekular izan, ta bide orretatik bera serbitzea nai duela, ya persona orrenzat ez litzake obeago, ta ez ondo beste Estadu berez obea dana, zeren ori ez dagokion. Nola janari asko berez onak, ta batzuek besteak baño obeago izan arren, ez datozkie estomago guziai ondo, ta batzuei ori egiten dienak, besteai gaitz: ori bere estaduak animetan.

        3a. Estaduaren aukera, edo elekzioa egin bear da, arazo guzietatik libre, ta pakean anima arkitzen danean: ez aserre, ira, edo ustegabeko beste pasioren batekin gozagaitzturik dagoenean; zeren orrela ezin gauzak bear bezala pisatu, ta arrazoiai beren leku, ta indarra eman dakieken: biotzeko sosegu, ta Jaunaren pake argia, azertatzeko bear da.

        4a. Jaungoikoarekin batean bein ondo begiratu, konsejua artu, ta zer estadu, salbatzeko konbeni zatzun erabaki ezkero, ezta atzera erraz edozein gauzagatik biurtu bear; batez ere animaren tristeza, desanparo, edo tentazioen denboran; zeren orduan illundu, ta nasturik arkitzen dan, ta gauzak diran bezala, ikusten ez dituen:

        5a. Estadua artu bear duenak, lenengo Jainkoari argia eskatu, ta bere buruaz fiatu gabe, konseju segurua artzeko, Aita espiritual Jainkozko, jakintsu, ta zintzo, edo prudente bat billatu, ta arekin itz egin, ta guziaren kontu eman, ta aren konsejuz erabaki bear du. Humildade onek Jainkoa, bere argi, ta grazia ematera obligatu oi du: ta bestetik bakoitza bere gauzetan ez oi da Juez ona, bere borondate, ta amorioaren peligro, ta engañuakgatik.

        6a. Orregatik, Estaduaren puntu au, ta Jainkoaren deia, edo bokazio, ta inspirazioak, seglare, ta mundukoakin tratatzea, uts egitea da, ta peligrozko gauza: orobat aideakin. Oriek eztira animarako gauzetan konsejari onak; zeren berenez, ta geienean aragiari, ta odolari darraizka, ta ikusia da orien intenzioa, zeña munduko konbenienzia, interes, edo andinaiean daukaten. Orrelakoak beren juizio, ta afektoa itsua, ta galdua daukate, ta birtute, ta salbazioaren inportanzia eztute bear bezala estimatzen.

        7a. Ondo iritziagatik Jainkoa serbitzeko bizimodu bati, ta ori artu naiagatik, ez berealakoan erabaki, ta ez zere burua, Estadu ori artzera, botoz obligatu, txit ondo kontu eman, ta persona birtutezko jakintsu baten konseju gabe.

        8a. Jainkoaren eskuetan daude gure suerteak: andik argi, grazia, ta doai guziak etorri bear dute: baña orregatik ere zer bizimodu salbatzeko bakoitzari dagokion, geienean ezin batek jakin dezake begiz ikusita bezala, edo ebidenziaz; zeren Jainkoak, San Pablok dionez, nai du, «ikara, ta bildur santuaz guk gure salbazioa obratzea, edo irabaztea». Ta ala, Jainkoaren deian, edo bokazioan, ta zuzenbide, edo estadu artzeko puntu onetan, señale, ta milagroak billatzea, edo eskatzea, gaizto da, ta utsegitea: ta are geiago, estadu obera, ta salbatzeko obeto dagokionera, bat inklinazioak daramanean.

        Emendik atera, ta ikusiko dezu munduko jendeen engañua: bada, baldin munduko konbenienzia andiren bat, eskura badatorkie estadu sekular, ta peligrosoan izan arren, bertatik, itsuan konseju gabe, berenzat artzen dute, ta besteai akonsejatzen die.

        Baña Kristau bat estadu santuagora inklinatua sentitzen bada; orduan konsultak konsulten gañean nai oi dituzte, ta begiz ikusi, edo ebidenziak eskatzen dituzte. Oiek dira arako Salbadoreak, aserratu, ta esan zienen gisa. Generatio mala, & adultera fignum quaerit, & signum non dabitur ei. Kristori jarraitzeko, milagroak nai dituzte: ta Kristori ez jarraitzeko, ta munduari laztan emateko, beren gusto, edo gurari bat asko dute.

 

aurrekoa hurrengoa