www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ejerzizioak-I
Agustin Kardaberaz
1761

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

PEKATUEN GAÑEKO EJERZIZIOA

 

Malum, & amarum est, reliquisse te
Dominum Deum tuum.
Jerem. 2.
Gauza gaiztoa, ta miña da zure Jaun,
eta Jaungoikoa zuk utzitea.

 

Pecarum meum contra me est semper. Ps. 50.
Nere pekatua beti nere kontra dago.

 

        Zeruko gure fiñ ditxosoak lurrean nola etsai andiagorik eztuen pekatua baño: ala Aita San Ignaziok, pekatutik anima libratzeko, edo infernuko biderik atera ta zerukoan sartzeko, lenbizikotik Konsiderazio guziz indartsuak, ikusiko dan bezala, pekatuen gañean ematen diozka.

        Meditazio onen fiña, ta frutua da, pekatua alde guzietatik ain gauza itsusi, ikaragarria ikusi, ta orren kontra gorrotorik al dan andiena biotzean sortu, ta betiko artzea: eta eriotza, ta infernua bera baño geiago, edozein pekatu aborrezitzea: egiazko damu, ta propositu eragille batekin kulpa guzien konfesio oso bat egiteko, pekatuen bide guzieatik, infernutik bezala iges egiteko, ta biziera berri bat Jainkoak nai duen bezala arteko.

 

PRESTAERA, EDO ORAZIORAKO PREPARAZIOA

        Eregletan esan zan Orazioaz Jaunari erregutu, argia, ta grazia eskatu, Orazio au ondo egiteko, ta zure pensamentu, itz, eta obra guziak, Jesu Kristorenakin batean, beraren borondatea, orain, ta beti egiteko, izan ditean.

 

KONPOSIZIO, EDO LEKU EGITEA

        Kontu egizu, zure begien aurrean daukazula Jesu Kristo, Aingeruen erdian bere Tribunalean jarririk bere mende, ta majestade guztian, ta arpegi txit aserrearekin: aren jarlekutik suz, ta garrezko ibai bat pekatarien kontra datorrela: Juez onen aurrean zure anima, kulpa dun galdu baten gisa ikara dakutsula, ta beste ainbeste katea, ta grilluz beterik, nola diran zure pekatuak. Egoera ikaragarri onetan Eskaria izango da.

 

ESKARIA

        Argi andi bat indazu, Jauna, nere pekatuak ezagutu, ta damu biotzekoaz penitenzia egiteko: besteen buruan kaltartu, edo eskarmentatu, ta nerea libratzeko.

 

 

LENBIZIKO PUNTUA.
IRU PEKATU JAKIÑAK
TA ORIEN KASTIGUAK

 

        1. Aingeruen pekatua Zeruan.

        2. Gure Gurasoena Paraisuan.

        3. Judasena Apostoladuan.

 

I. KONSIDERAZIOA

        Gogora ekartzu Aingeruen pekatua; ta nola orrek betiko galdu zituen. Jakizu, fedeak erakusten diguna, ta nola Jainkoak bere ontasunez Aingeruak ezerezetik egin, edo kriatu zituen, bere aurreneko obra nagusienak bezala. Espiritu puru, edo garbiak egin zituen, txit jakintsu, ta guziz ederrak, libre, indartsu, ill eziñak, edo immortalak: ez gu bezala gorputzen, ta gaitzen azpian. Jaunaren Majestadeari zegozkion serbitzariak egin zituen, doai naturalez, ta are geiago, naturalezaz gañeko, edo graziaz txit apainduak, bere zeruko Korte, edo Palazio eder aberats artan bera klaro ikusi, ta Espiritu doatsu beti izateko gaiak, edo kapazak.

        Baña, sekulako gloria bizi artan sartu baño len Jaunak nai izan zuen, ta erakutsi zien, nola Gizona pekatutik libratu, ta salbatzeko, Jainkoaren Seme bakarra aragiz janzi, aur txiki, ta gero Gizon egin, ta gurutze batean illko zan: ta amoriozko obra mirragarri onegatik, Aingeru guziak ezagutu, ta adoratu bear zuten. Nere borondatea da, esan zien, ta Nik agintzen det: «Aingeru guziak bera adora ezazute».

        Orduan Luzifer bere Egilleari obeditu nai ezik jaiki zan, ta bere Espiritu ederrarenzat mengoa andia Jainkoa Gizon egin, ta adoratzea, zeritzala, soberbiaz bete, ta atzeratu zan. Pekatuaren infernuko izurri au bere Lagunen artean banatu zuen, ta Aingeru guzien irugarren partea berekin pekatura artastatu zuen. Bereala setazko batalla aserre andi bat zeruan Aingeruen artean asi zan.

        San Migel guzien aurrenekoa, humilkiro Jaungoikoa ezagutu, ta adoratzen zuela irten zan, ta esan zien: Quis ficus Deus? «Nor Jaungoikoa bezalakorik?» Orduan Jaunak bere juiziora gaiztoak deitu zituen: ta aien pekatu aiñ itsusia ikusi, ta bereala arraio batzuek bezala, deabruak infernuetan ondatu zituen: ta an daude, ta erremedio gabe betiko egon bear dute.

        Emen zure probetxurako ondo beatu, ta begiratu bear dezu: Nork, non, nola, edo zer pekatu egin, ta gaitz andi orregatik galdu zan. 1. Nor? Fedeak esaten ditu, Aingeru aditu dituzunak galdu zirala. O nere Jaungoiko guziz justua! Bada pekatuaren eriozko puzonia orrela Aingeru ain Santu, garbi, ta jakintsu zeruko doaiez bereakin atrebitu bazan, ta galdu bazituen: Nola zu, Kristau lurrezko ontzi argal, autsikor ezerez bat zerala, seguru egon al zaitezke?

        2. Begira, non pekatu egin zuten. Zeruan. Jesus milla bider! Beraz zeruan, tentazio, ta tentatzallerik etzan lekuan, Aingeruak berenez, beste gabe, pekatuaren gaitzak onela amorratu bazituen. Ai! Gaitz onetatik nola zu libratuko zera? Etzaude, ez zeruan; ezpada gaitz guziak berez dakartzien lur gaizto onetan: zerez aiñ argala zera: alde guzietatik deabru tentatzallez betea: oriek beren tentazioakin beri zure ondoren dabiltza: pekatuaren peligru gabe, ez begiak jaso, ez pauso bat eman dezakezula. O zer ikara!

        3. Aingeruak zer pekatu egin zuten. Bat, eta bakarra, begiak itxi idiki baño ariñago, pensamentuz bakarrik. Bada bat orrekin betiko galdu baziran. Ai, nere desditxa! Ta zure burua, edo anima ainbeste pekatu pensamentuz, itzez, obraz egin, ta beterik dakutsula, nola arritzen, ta bildurtzen etzera?

        4. Begira, nola Jaunaren aserre andiak pekatu orrez damutzeko, ta erremediatzeko lekurik eman etzien. Eta zer? Aingeruai lekurik eman ez? Ta zu orren ardura gabe, ez ordu, ta ez instante segururik eztezula? Pekatuan zaude? Ai! Ta orain, beste asko bezala, illtzen bazera?

        5. Aingeruen pekatu au Jesu Kristoren odolaren kontra bezala izan etzan: bada oraindik ixuri etzuen. Baña zure pekatu guziak, eta bakoitza alde onetatik itsusi, infameago dira zugan, zeñagatik Kristok bere Biotzeko amorio guztiaz, bere odola atzeneko tantoraño Gurutzean eman zuen. O esker gaiztoa!

        6. Begira ondo, pekatu ori ezkero Aingeruak nola geratu ziran. Ai! Len Aingeru eder ziranak, gero deabru itsusi; len zeruko izar argi, gero infernuko illiti: len edertasunez janziak, gero itsustasunez izugarriak. A! nola ote dago zure anima? Pekatuan? Ta begi bietaraño pekatuz betea? Ai! ta zeiñ illun, beltz, itsusi, ta nazkagarria! Orain Jainkoak, aren begietan dagoen bezala, zure anima erakutsiko balizu, or bertan, naigabez, penaz, ta damuz, illotza geldituko ziñake.

        7. Nola San Pedrok dionez: gu baño askoz indarsuago, ta portitzago Aingeruak izanik, ala ere indar, edo kemenik eztute, kulpa orren karga, edo tormentua eramateko, ta orren pisuaz ondaturik, ta eztanda gaizto egiten bezala daude. Bada, ai zure galdu bearra! Ai! au ikusi, ta pekatuan bazaude! Nola zure pekatu guzien pena, ta tormentuak, aiñ argal, ta ezerez, zerala, betiko zure gañean eramango dituzu? Bada erremediorik eztago, edo penitenzia, edo kondenazioa.

 

II. KONSIDERAZIOA

        Gure alderagokoa degu au: Adan, ta Eba gure Gurasoen pekatuaren gañean. Gogora ekarri, ta pensa ezazu, nola Jainkoak Adan, ta Eba, bere eskuetako obra bezala egin zituen. lurrezko gorputzetan Anima, edo Espiritu guziz ederrak, bere irudi, edo antzera eman zizten: doai naturalez bete; ta bere graziaz, adiskide maite, justu, ta Santu egin zituen. Gaitz gura, edo inklinazioak arrazoiaren, ta aragia Espirituaren mendean, beste dolore, eritasun, gaitz, ta eriotzatik libre izateko pribilejio andian utzi zituen. Atsegin guzien Paraisuan sartu, ta ango jardiñ ederren Jaun, ta Jabe. Adan egiñ zuen, ta an ziran Arbola Lorez, ta fruta gozoz beteak eman ziozkan.

        Berenzat, ta ondorengo guzienzat ditxa, ta doai oiek zituzten, baldin Jaunaren borondatea egiten bazuten. Orretako Jainkoak esan zien: Orra arbola, ta fruta guziak zuen eskuetan: bat bakarrik (Jakintasunaren Arbola zan): bat ori debekatzen dizutet: begira orren frutarik ez jan, zeren illko zeraten.

        Orduan deabruak, gure ditxa ikusirik, ta Jainkoak ainbeste nai zigula, enbidiaz, ta gorrotoz beterik, sugarrasta, edo suge batean figura artu zuen, Eba gure Ama tentatzeko, ta esan zion: Etzedilla bildurtu, ardura gabe fruta artatik jan zezala, zeren Jainkoa bezala izango ziran. Ebak, engañatu, ta frutari begiratu zion: txit zan ederra: artu ta jan zuen. Ta ori asko ezpaliz bezala, Andrea bera Senarraren tentatzalle egin zan: Eba, Adan gure Aitari fruta debekatua jan erazo, ta pekatu egin erazo zion.

        Jainkoak bereala ots egin zion: ADAN NON ZERA? Deitu, ta beren pekatua biai begien aurrean ifiñi zien: Paraisutik bota, ta an sartzea aiei, ta ondorengoai debekatu zien: eriotzaren sentenzia guzienzat eman zuen, ta munduan diran gaitz, neke, ta desditxa guziak pekatu onetatik datoz. Emen, gure lurrean, ta sallean bezala, atxurtu, ta ondo beatu bear degu, ta gauza askoren gañean.

        1. Gogora ekarri, pekatu au nork egin zuen. Eskritura Sagraduan fedeak dio, Adan gure Aitak egin zuela. Au zer da? Ote zera zu, edo bestetik, lur gañean, Adan baño geiago, obeago, edo prestuago? Ez. Bada Adan bera baño geiago ezpazera, zure buruaz ez fiatu. Adan erori zan, ta Andrearen gusto, edo esana egiteagatik, beste gabe, sagarra jan, Jainkoa ofenditu, ta bere anima illtzuen. Begira, bada, Kristau argala: begira, gizon, edo andre orren tratu geiegiak, ta orren ondo esanak zoratu, ta pekatuan sartu etzaitzan. Iges, iges, Orren aldetik ta pekatuen bide guzietatik. Bestela galdua zera.

        2na. Begira, bere animaren, ta gureen kalteko lan gaizto ori Adan-ek non egin zuen. Paraisuan. O nere Jainkoa! Bada, Jaunaren pakezko leku eder artan, zure Aita jakinsu, justua seguru egon ezpazan: nola egon zaitezke zu, ez Paraisuan, ezpada infernu bizi, edo mundu galdu onetan? Or deabruen tentazio, ta zure etsairik andienak alde guztitik artzen zaituzte: munduko gauza guziak beste ainbeste deabru, ta tentatzaile dira, ta zu zerori zuretzat gaiztoena. Ai! nola bizi zera?

        3na. Begira, gaitz andi, edo pekatu ori zertan zegoen. Beste fruta gozo guztiak jateko, gure Aitak bere aukeran zeuzkan: Jainkoak guzien Jabe emalleak bezala gauza bakar bat agindu zion, ta aiñ erraza, nola zan, fruta debekatu bakar artatik ez jatea: ta orretan andrearen esana egiteagarik, Jainkoaren agindea autsi zuen: gusto txar bat sagar ori jatean artzeagatik, aiñ erraz pekatua tragatu zuen. O! Ta zenbat gizon andi jakinsu, Jainkoarekiko prestu, ta santu ziranak, anre bategatik, edo itzketa aurreregi artuagatik, deabruak aiñ aisa bide orretatik galdu dituen! Argatik Espiritu Santuak esaten dizu, ardoan, ta anreen tratuan sartu etzaiteala: «ardoak, eta anreak jaquinsuai ere Jainkoa ukaerazotzen die». Ta berriro esaten dizu: «Ersuge baten enkontrutik bezala, iges egizu pekatuetatik». Eriozko sugetzar bat topatuko bazendu, zeiñ arin iges joango ziñake? Bada orrela pekatuen bidetik, beatz topa infernukotik iges iges. Ta zure erremedio bakarra au da.

        4na. Nolako ondorengo, zer kalteak mokadu gozo, edo obeto esateko, samiñ orrek munduari ekarri dituen, ta egunoro, edo puntuoro dakartzien. Zere buruari galde: zure gaitzak nondik datoz? Pekatu onetatik. Galde zure auzoai, etxeai, kaleai, erriai, Probinzia, ta Erreinoai galde: munduaren lau parteai galde: bazter guzietan galde: Gaitzak nondik zatozte? Goseak, izurriak, alkar eziñ ikusiak, leiak, peleak, auziak, aserreak, karzelak, ospitalak, ta eriak: sualdi, ta ugalde andiak, ta orietan, ta besteetan diran kalteak, gorputzeko gaitz mota ta zurekiko munduaren akaballa, edo eriotza, bere neke, ta lagunakin: oiek, eta beste ikusten ez diran, ta kontatzen erraz ez diranak nondik datoz? Gure galgarriak, nork zakarzite? Fedeak eranzuten dizu: diranak kulpa orrek berekin dakarziela.

        O gaitz guzien ekarlea! ta guzien buru azkarria! O ersuge izugarri pare gabea! Erensuge, edo basiliskoagatik esan oi da, orrek zu ikustea, asko dala, zu illtzeko. Baña munduan ezta sartu, ta ez jaio ersugerik, ikusi ere gabe, artan pensatuaz beraz bakarrik, beste gabe, iñor illtzen duenik. Bada, arrigarrizko ersuge illgarri ori da berez, ta bakarrik pekatua: onetan Jaunaren Legearen kontra gauza pisuan berariaz, ta gustoz pensatuaz, beste gabe, orrek bere tiroa egiten du, ta betiko eriotza zure animari ematen dio.

        O gaiz esan al guzia baño andiagoa! Zazpi milla urtera dijoa, zure Amak sagar orri begiratu ta jan, ta zure Aitari jan erazo ziola. Ta orduan kulpa orrez bere buruari eman zion estokada oraintxe odola dariola dago. Ta non nai, munduan orain jaiotzen dan umetxo, edo aurrak berekin puñalada eriozko ori bere animan dakar, ta orren ondoren, Jainkoaren aserrea, ta bere kalte, ta gaitz guziak. O pekatu gaitz guzien iturria, zazpi milla urteren buruan beti gaitza dariona!

        5na. Ondo begira, pekatu egin ezkero zure Gurasoak nola gelditu ziran, eta atsegin ariñ ori Adan zure Aitari zer kosta zitzaion. Len Jainkoaren doaiez, osasun; ondasun, indar, ta birtutez janzi, ta apaindurik zegoena, pekatuaren puntu artatik, guziaz erantzia, ta larru gorrian bezala geratu zan: animan itsua, ta txitezko itsusia: ta animan, ta gorputzean argal, ta lur puska baten gisa, lurrean arrastaka, neke, izerdi, dolore, edo miñ, ta lazerien azpian, ta eriotzaren sentenziarekin.

        Azkenik Adan gure Aitari gusto piska ori kosta zitzaion. Ta zer? O pekatuaren ikaragarrizko karga pisua! Kosta zitzaion, ez gutxiago, ezpada bederatzi eun urte, ta geiago penitenzia, damu, neke dolorezkoak, ta eriotza. Ta ai! Gurasoak nolakoak, umeak alakoak: Aita, ta Ama nolakoak, seme, ta alabak alakoak. Bakoitzak bere buruan dakus: zuk zurean, nik nerean, pekatu ori ezkero nola geldituko giñan.

 

3. KONSIDERAZIOA

        Judas-en pekatua gogora ekartzu, ta aren buruan pekatuaren kaltea ikasi, edo ikusi ezazu. Judas Jesus-en Konpañian Apostolu izan zan: Kristok berak autetsia, berak deitua, berak ekarria. Milagroak egin zituen, Kristoren, ta Ama Birjiñaren aldean, Jainkoak bialduen, edo Apostoloen artean orietatik bat izan zan. Jesu Kristok bere Elizako Lenen Lagunetatik bat egin zuen; ta Zeruko, edo Elizako ondasunen tesorero, ta guzien Jabe bezala.

        Baña zorigaiztoko gizon galdu nai, edo galdu bear onek, al zatekean falsiarik beltzena azkenean egin zuen. Saltzalle billau, ta infernuko merkatariaren gisa, ain erraz ondo merke, ogei ta amar dirugatik, doarik esan diteke, ta traizioz, bere Maisu, ta Jaberik onena, Jesu Kristo Jainko, ta Gizon egiazko maitea saldu zuen, ta erosi sekulako infernua. O! an dago ura, zuk aren buruan eskarmentua, aren kalteaz, artzeko! Pekatu, ta kondenazio onen gañean ondo pensatu bear dezu.

        1a. Nor kondenatu zan. Judas, Apostolo bat, Ai nere desditxadua! Kristo-ren Diszipulo bat baldin badago infernuan: nola bildurtzen etzera, ikusirik nola bizi zeran? Begira galdu etzaitean.

        2na. Pensatu, Judas non galdu zan. O Jaunaren juizio eskutatu ondo gabeak! Jesus, ta bere Amaren aldean, Apostoloen artean. Bada non zu seguratu, ta gordeko zera, baldin munduan zan, ta al zatekean lekurik onen: etxerik santuen ta Zeruko eskola artan Judas bat galdu bazan? Zu, Judas bezala, etzera bizi Jesus, ta Maria, ta alako Lagunen artean; ezpada deabruen artean, ta oiek baño ere gaiztoago diran, betiko tentatzalle adiskide, ta lagun gaiztoen erdian: alde guzitik deabruak darraizkitzula: ta pekatuan bazaude, oriek gau, ta egun zure lagun dituzula: ta buruan ille baño, bear bada, demonio geiago zurekin dauzkatzula. Nola lo egiten, nola jaten, nola egiten dezu farra, beti orien artean zaudela? O fedearen argala!

        3na. Ondo pensatu, nondik Judas asi zan, ta nola galdu zan: eta arkituko dezu, onen kalte guzia asi zala, zeren Jesus, ta onen Ama maiteagandik igeska, ta alde egiten asi zan: bai, eta aren zeruko jolas, ta itzketa Santuaz murmuratzen ere, Jesus onaren, sermoi, ta dotrinak gauza gogortzat zeukatziela. Orrez gañera, bolsero zan, ta Jesus bere Maisuari zetorkion limosnetatik lapur txarra bezala sisatzen, ta ostutzen asi zan: gauza txikietatik, oi dana, andietara pasatu zan, ta ainbesteraño, non da bere Maisua saldu, ta infernua erosi arteraño geratu etzan. A ikusgarri tristea, ta ez ikusteko obea!

        Baña, orra nola animak galtzen diran. Kristau bat supitoan, edo batean ezta deabru, edo aren lagun egiten. Geldi geldika Judas asi zan, ta orobat aren lagunak: ta zu zerori orrela zaramazki pekatuak. Geldiro asiaz, onetik gaitzera pasatzen da. Ta baldin Ama Birjiñaren, ta bere Semearen egiazko debozioan, aien birtuteai jarraitzean, epeltzen, ta oztuaz bazoaz: ta Ama Semeak billatu bearrean, biak utziaz, igeska bazabiltza, zertara emango dezu? A! Dabid Santuak diona: «Orra, Zugandik urrutitzen diranak galduko dira».

        Orrako, Jainkoaren itza, nork nai esan dezala, nork nai erakatsi, edo irakurri dezala: ori enzuteko zure nazka, edo otztasun ori: Jesus-en, Ama Birjiñaren, ta Santuen mandatu gozo, edo zeruko inspirazioak lekzioan ondo aditu, ta meditazioan ondo pensatzeko nagitasun ori zer da? Asko Libruakin Santu andi egin ziran: orrelakoak, batez ere bizio, ta inklinazio gaiztoai lepoa ebaki, ta bizia kentzen laguntzen duten Libru onetan irakurtzeko atzerapen on: ta letura egiten bada ere, beti lasterka, presaka, itotzen bezala, ta soseguz artzeko, zure biotzean sartu nai ez ori, zer señale da?

        Ai! Ta zeiñ bildur naizan, Judas-en lagun egin artean, ta bera bezala galdu artean geratuko etzerela. Orrako lurreko gauzetan zure biotzaren eransi nai itsu ori, ta geiegi jan, edan, janzi, ta apaingura, andi nai sobera ori, beste onelako munduaren itsaskun, ta aragiaren gusto zale, ta inklinazio, ta intenzio billan oriek zer dira? Zertan azkenik emango dute, ezpada Judas-en gisa, zure Jainkoa saldu, anima galdu, ta merke, edo doarik deabruari ematean?

        4.na. Begira ondo, nola gure Jesus onaren egunik deseatuena, ta atsegiñena, Judas-ek egin zuen egunik, edo gaurik illunen, ta tristeena. Jesu Kristok gogo txit andiaz, ta bere Biotzeko deseo guziaz, pare gabeko ejenploak, ta ondasun guztiak, bere buru, edo personan, bera dan guztia guri emateko, egun ori nai zuen, ta Judas merkarari, ta saltzalle gaiztoak bere zeruko Maisua etsai infernukoen atzaparretan entregatzeko egun ori artu zuen.

        Jesus bere Apostoloen, ta Judas-en oñetan, sekulan ikusi al direkean humiltasun, ta amoriorik andienaz, ta bere begi ederretako negarrakin uraz Judasi oñak garbitzen, ta Judas falsiaz betea, aiñ lotsagabe Jesus-en aurrean, edo gañean. Zer esango zion Jesus onak bere Biotzeko suspirio, ta sentimentuakin. Ai! nork esan, edo pensa al dezake Jainkoak berak baizik?

        Jesus maitea bere atzeneko afari artan, ondasun guzien zeruko erregalorik gozoena, ta bere Biotzeko amoriozko Sakramentu Santu, edo Komunioan bere Gorputza ematen: ta Judas, esan oi dana, ausardi aiñ andiaz, infernuko otso egin, ta zeruko arkumea iristen, edo tragatzen, ta bokaduaz batean Satanas bere animan sartzen. Ai nere Jesus maitea! Ta zenbat lagun bera bezalakoak Judas-ek beren ondoren ote ditu? Ta zenbat bera baño gaiztoago, orain egun askotan Zeruko Mai orretan gaizki komulgatzen diranak? Ta zenbat Judas-en gisa, pekatu bakoitzaz, aiñ erraz, edo aisa Jesu Kristo saldu, ta infernuko leiza zuloeran Judas-en oiñ pean betiko daudenak?

        Azkenik Ekiera, edo Ejerzizio onetan Aita San Ignaziok berago zu jatxitzea, ta ondatzea nai zuen. Jatxi zaitez bada konsiderazioaz infernuraño bizirik ara gero jatxi etzaitezen illik. Begira ondo, dio Santuak, pekatu bakar bategatik infernuan zenbat dauden. O Jaunaren juizio estu, ta eskutatuak! Zu baño kulpa gutxiagorekin zenbat ote daude betiko? O! Ta zenbat Jaungoiko maite, ta Aita miserikordiaz bete oni zor diozun! Lenengo pekatua egin zenduenean, aren justiziak bereala bizia kendu balizu, zenbat denbora, edo urte da, infernuko zorigaiztoko auzo izango ziñala? An daudenai penitenzia egiteko lekurik eman etzien; zuri bai. O miserikordia! O ditxa!

        Ta zer? Iltzeko, ta bertan kondenatzeko zorian zaudela, oraiñdañokoa bear dezu izan? Ez, ez, nere anima, ez orrelakorik. Penitenzia, penitenzia: biziera aldatu, bizimodu berria artu, oitura berriak, biziera santua. Kondenatuai eman eztien leku, ta denbora, niri Jainkoak bere graziaz eman dit: onez baliatu nai det, ta bereala, ez geroko utzi. Gerorik izango dedan eztakit. Orain, Jauna, bear det, eta nai det, biziera berria, nere salbazioko bidea, zu beti emateko. Amen.

 

 

BIKARREN PUNTUA.

PEKATUA ZER DAN,
IRU ALDETARA ERAKUSTEN DA

 

        Gaitzik andien au zer dan, zuri nolabait adierazotzeko, orren itsustasun guziaren iru antz, edo semejanza zure begien aurrean ipiñiko ditugu, ta dira iru Konsiderazio oiek.

        1oa. Nola pekatua, munduan al datekean traiziorik billau, ta itsusiena dan.

        2na. Nola pekatua, munduan al datekean adulteriorik lotsagarrien, ta itsusiena dan.

        3na. Nola munduan al datekean esker gaizto beltzen, ta itsusiena pekatua dan.

 

LENENGO KONSIDERAZIOA

        Pensa ezazu, nola Kristau batek bere Jainkoaren kontra jaiki, edo biurtu, ta egin al dezakean traiziorik dolloren, ta itsusiena, pekatua dan. Au zuk ondo aditzeko, kontu egizu, zuk, eta beste askok serbitzen dezutela Errege bat munduko prestuen, aberatsen, ta ugariena, ta zuen Jabe maite oni, Gaztelu bat berak txit asko estimatzen duena irabazten, neke andiaz, ta leialtasun andiagoaz guziok laguntzen diozutela.

        Gaztelu ori irabazi ta Jaun andi orrek, bere eman naitasuna erakusteko, antxe guztien artean zu artzen zaitu, ta bere eskuz zu armatu, ta Zaldun, ta Gaztelu orren Gobernari izentatzen, ta egiten zaituela: orrerako bear diran guziak, edo ondo gordetzeko bear dan guztia zuri eman, ta esaten dizula: Ea mundu guziaren aurrean onela onratzen zaitut: nere izerdi asko kostarikako joia, edo Gaztelu estimatu au ondo gorde. Zu onela utzi, ta beste Gazteluak irabaztera Jaun ori joaten da.

        Baldin onelako honra, ta faboreak zure Errege orregandik artu, ta burua jiratu orduko oriez aztu, ta zure arma, ta alegin guziakin, zure Jaun, ta Jabe prestu orren kontra jaiki, ta biurtuko baziña; ta berari jarraitu, ta persegitu, atxitu, ta bere Koroa, burua, ta bizia zure eskuz kenduko baziñio, zer esango litzake zugatik, edo onelako traizioa egiten lukeanagatik? Ori eztala gizona, ezpada infernuko deabruren bat, edo deabru guziak baño gaiztoago.

        Orren kontra guziak, ta zu zerori orrelako aren kontra arrazoiez aserratu, ta biurtuko ziñake. Ondo. Bada orain, pekataria zure kontra fedeaz, ta arrazoi andiagoaz biur zaite. Gaztelu ori nor, edo zer da? Zure anima. Errege ori nor da? Jesu Kristo sekula guzietako Jaun, ta Jabe bakarra. Onek, ez bakarrik bere izerdien, baita ere bere odol guziaren kostuan zure animaren Gaztelua irabazi, ta zerura joan zan. Andik zer fabore, zer honra, zer grazia, ta doaiak ez dizkitzu eman? Zure animaren Gobernari egin, ta ori etsaietatik obeto gordetzeko, zer mirariak, zer Sakramentuak; bere Ama guziz Santa zure Amatzat, bere Eleiza zure Etxetzat, bere Aingeruak zure zai, Konfesore, ta Maisuak Laguntzat, ta beste onelako asko egin dizkitzu.

        Ta onen paguan zuk zer egin dezu? O zeruak! O lurra! Burua jiratu orduko, arraizoi gabe, ezerezegatik, ezpada zure nai utsa, zenbat bider zure Erregerik justuen aren kontra jaiki, ta biurtu zera? Ai! Pekatu egin dezun bakoitzean. Zure biotzean demonio, mundu, edo aragiari pekarurako leen eman diozun guzian zure Jaungoiko guziz Aldun, edo Omnipotente aren kontra biurtu zera: zure eskua jaso, ta Jesus ona, Jainkoaren Semea oiñpean, edo ostikoka erabilli, Gurutzean berriro josi, ta zure aldetik ill dezu. Iob. 15. Hebr. 6. Hebr. 10. O traizio esan al guzian baño infame, ta andiagoa!

        Ta ori, pekatu egitean, Jauna, ta oni nik, ta zure kontra egin det? Ai nere desditxadua! Ai! Ta non zan nere fedea? Nola damuz, ta penaz illtzen ez naiz? Ez, ez, nere Jesus maitea, geiago pekaturik. Zure ontasun andiagatik damu det zu ofendituaz: ill, zu ofenditu baño lenago, zurekin beti bizitzeko. Amen.

 

BIGARREN KONSIDERAZIOA

        Da pensatzea, nola Kristau batek egin al dezakean adulteriorik lotsagarrien, ta itsusiena dan pekatua. Au ondo ezagutzeko, kontu egizu, Errege gai, edo Prinzipe gazte santu, jakinsu, prestu, eder, ta munduko aberatsena, zure auzoko donzella pobretxo batez pagatzen dala, ta ez bestegatik, ezpada zeren etorki, edo kasta garbiko, odol onekoa dan, eta ezkontzaz bere Esposa, edo Emaztetzat artzen duela. Erregiña bati dagozkion jauregi, apaingarri, ondasun, ta Korte bateko aralde, edo komitiba, ta bear diran gauza guziakin utzi, ta Errege ori Indietara joaten da, ta denbora gutxiren buruan India guzien Jabe arkitzen dala.

        An bere emazte Erregiñaz oroitu, ta bereala Onzidi andi, edo flota, galeoiak prestatu, ondasun, zillar, urre, ta joiaz, munduko galarik ederrenaz beterik bialtzen dizkala: Karta guziz gozo, kariñoz, ta biotzeko naieraz beteak, bere berri on guzien kontu emanen diola, ta laster bera ere, edo en persona, Erregiña berekin eramatera, etorriko zaiola.

        Baldin Errege, edo Senar maite onelakoaren finezak, ta amorioa ikusi, ta Esposa, edo andre ori, zeren bere menpeko esklabo billau, itsusi, doakabe, elbarritu batekin gazte-limuritu, edo amanzebatu, ta zoraturik dagoen ta orrekin adulterio, ta infamian egoteko, bere Esposo fiñaz aztu, ta oni falsia geiago egiteko, onek bialdurikako soñeko gala, ta joiak artu, edertu, ta apainduko baliz; zer esango luke munduak, ta zuk zerorrek? Ori? Eztala andrea, ezpada deabruren bat, andre guztien gaitzkarra, edo eskandalo lotsagarria, ta deabruai bere burua emana. Guziak aren kontra, ta arrazoi andiarekin, izango lirake.

        Oraih bada arrazoi andiagoaz zure kontra biur zaite. Esposo ori, nor da? Jesus mundu guziko Errege, ta Jabea, anima garbien Esposo maitea. Ta donzella pobre ori nor da? Zure anima: au zu jaio ziñanean, guztiz pobre apaingarri gabe zegoen; baña etorki, edo kasta onekoa, Jainkoak berak, eta bere antzera egiña. Zeruko Errege Jesus zure animaz enamoratu, ta bateatu ziñan orduan bere biotzeko Esposa egin zinduen, ta Erregiña bezala bere Eleizako Jauregian sartu, bere Ama zure Amatzat, Aingeruak Lagunzat, ta orrelako beste ondasun asko, dakizun bezala eman dizkitzu.

        Bere zeruko Indietara Esposo ori joan, edo igo zan: An gloriako ondasun, ta grazia guzien Jabe da. Zer doaiezko flota galeoiak andik bialdu ez dizkitzu? Zer Sakramentu, zer graziak zure anima edertu, ta apaintzeko? Zer zeruko karta, mandatu gozo, ta kariñozko goraintziak? Nola zu an ¡kusteko miñez bezala dagoen, ta zu an berekin nai zaituen: laster bera zure eriotzako orduan zure billa, zure deiez, bere gloriara; zeruko Erregiña bezala zu eramatera pozik etorriko dan. O ditxa pare gabea!

        Ta orien guzien paguan zuk zer egin dezu? Ai! Pekatu egin dezun bakoitzean, edozein gauza gatik, ezerezegatik, arrazoi gabe, zeren gogoak ala eman dizun, zenbat bider Esposorik ederren, santuen, maiteenaz aztu, utzi, ta orren doaiaz bera ofenditzeko baliatu zera? Baña zer, edo norgatik? O fedearen falta guztizkoa! Zure «Esposo gizasemeen artean ederrena, zeñean ispillu batean bezala Aingeruak begiratu nai duten» ori utzi: Norgatik? Ai! Demonio, edo Belzebugatik, zeñak Eulien Jainkoa esan nai duen! Deabruai zure anima menpeko, edo esklaba betiko emateagatik! Bada pekatu bakoitza egitean demonio, edo belzeburekin ezkontzen zera. O ezkontza! o adulterio! o trukada zorigaiztokoa!

 

IRUGARREN KONSIDERAZIOA

        Au izango da, ondo pensatzea, Kristau batek egin al dezakean esker beltz, ingratituderik ikaragarrien, ta itsusiena, dala pekatua. Ori nola dan ezagutzeko, kontu egin bear dezu, zure errian, ta plazaren erdian gizon bat dakutsula txit lastimagarria: oni begiak, ta arpegia, esku, ta besoak, oñak, eta zankoak, bere bizian ikusi eztan bezalako min bizi batek erre, ta desegin dizkala. Zer ikusten zaude? Gizonaren antzik eztuen dolorezko erretrato bat.

        Alabearrez, edo Jainkoak nai, ta an bertan Mediku bat agertzen da, guziz jakinsu, zintzoa, txit ongille, edo ongiroa. Eri ori ikusi, ta errukitzen da, ta ori sendatzeko bere zañetako odol puska bat bereala atera, ta kontra pozoi edo triaka bat egiten du, aiñ indarsu miragarria; non alderatu, ta eriari arrimatu orduko, ematen dizkan begi, ta arpegi munduan ikusi diran ederrenak, guztirako gai diran esku, ta besoak, oiñ, ta zankorik sendoen, ta pijoenak: gizon len eri triste zan ori, orain mirariz sendaturik arkitzen da.

        Bere burua orrela ikusi, ta bere ongille Medikuak eman dion belaun gozoarekin jaikiko baliz: berak emanikako begiaz begiratzen balio: ta zeruko Aingeru bati bezala, belauniko, ta biotz guztitik ari eskerrik asko eman bearrean; Medikuak puntuan eman dizkan esku oriekin puñal bat artu, ta gorrotorik amorratuenarekin, jarraitu, itseki, ta puñaladaz josi, biotza erdiratu, ta illko balu Mediku ori, zer esango luke edozeiñek, zuk, eta guztiak? Diranak arritu, ta zurtuko lirake: itz, edo korde gabe geratuko ziñake, ta esango zenduke:

        Ori eztala gizona, ezpada deabruren bat, edo deabru guztiak baño gaiztoago, infernuko guztiak berekin dituena. Aren etsai, aren kontra guztiok, ta arrazoi andiaz, zeren alako pagua, sekulan ikusi eztan esker beltza bere Ongilleari biurtzen dion. Bada oraiñ aserre guziaz, ta arrazoi kabu gabe andiagoaz zure kontra biur zaite.

        Eri miñ biziaz usteldu, ta galdurikako ori nor da? Zure anima tristea. Jaio ziñanean, jatorrizko pekatu, edo orijinalaz guzia usteldua, edo illa zegoen: Jainkoa ezagutzeko fedearen begi gabe, itsua: esku gabe, edo obra onak egiteko mainkoa: oñik gabe zeruko bidean pauso bat emateko, Jainkoari jarraitzeko, ezertako gai etzala.

        Ta Mediku ori nor da? Jesus, zeruko Mediku, ta erremedio bakarra, zerutik gu sendatzera jatxi zana. Onek bere biotza gure gaitzaz bigundurik Sakramentuetan, bere odol guziaz, ta orren merezimentuz, zeruko triaka, ta kontra pozoia egin zuen.

        Bateatu zinanean, bere graziaz argia eman zizun, fedearen begiak Jainkoa ezagutzeko: eskuak, espiritu, edo kemena obra onak egiteko: oñak, pauso onakin berari jarraitzeko: zure Anima Aingeruen urrengo, almen, edo potenziak, espiritu, ta gorputzezo sentiduakin apaindu zinduen. Oiek, eta beste onelako on asko, batzuek jakiñak, besteak zuk jakin, ta ezagutu gabeko doai andi asko, eman dizkitzu,

        Ta orien paguan zuk zer egin dezu? O esker gaizto, ingratituderik beltzen, ta itsusiena! Oriez baliatu, ta zure Jainkoa serbitu bearrean, zenbat bider zure Ongille bakar Santuaren kontra biurtu zera! Pekatu egin dezun guzian. Demonio, mundo, edo aragiari gaitzerako zure biotzean leku emate guzian, Jesus maiteari bere biotza puñaladaz jositzeko oriez baliatu zera. Zenbat bider begi oriez, eskuaz, oñaz, mingañaz, biotzaz, gorputz, ta anima, Jainkoak bera serbitzeko eman zizun guziaz, zeruaren aurrean, ta beraren begietan, lotsa gabe, bera ofenditzeko, baliatu zera?

        Argatik pekatua, gizon bat illtzea, senide, Aita, edo Ama berea iltzea baño, geiago, edo gaiztoago da; zeren Jesu Kristo Jaungoiko, ta gizon egiazkoa, Jainkoaren Seme bakarra Gurtuzean josi, ta berriro illtzea dan. O zeruak! O lurra! Sekulako arri zaitezte.

        O nere Jesus maite biotzekoa! O nere Aita, ta Aitarik onen, Jaungoiko guztia ona! Ta nik ori egin det? Ai nere itsua! Ai nere zoro galdua! Zu nere Salbadore, ta nere Jauna, Gurutzean josi, ta illik ikusi arteraño, etzan erraz, pekatua zer dan ezagutzea. Baña, azkenik Gurutze orretan nork Zuri bizia kendu zizun!, Ai! Ai! Nork, ezpada pekatuak? Nere pekatuak. O Sugulna, edo dragoi infernukoa! O erensuge, edo fiera odolgiro nere Jesus maiteari bizia kendu ziona!

 

 

IRUGARREN PUNTUA.

IRU ARRAZOI PEKATUAREN
GORROTORAKO DIRANAK

 

        Jainkoak bere eskutik bezala, nola gauza guztiak bere jakintasunaz, beren neurri, pisu, ta numero, edo kontuaz maneatu dituen: Sap. II. ala Kristau pekatariak, pekatu egitean, bere aldetik manera on guzia urratzen, ta desegiten du, iru konsiderazio oietan ikusiko dezun bezala: ortik zure biotz guztiko, ta betiko pekatuaren kontrako gorrotoa ateratzeko.

        1a. Jainkoaren aurrean, zure pekatuak konta al ditekean guzia baño geiago dira.

        2na. Neurri al ditekean guzia baño luzeago dira.

        3na. Pisa al ditekean guzia baño pisuago dira.

 

LENENGO KONSIDERAZIOA

        Zure pekatuen kontu, edo numeroa. Au ikusi, ta arritzeko, ezta besterik bear, ezpada zure bakarrean, ta Jaunaren aurrean, zure konzienziako Librua artzea, ta ondo begiratzea. Soseguz, bada, edo geldi geldi zoaz Amar Aginte, edo Mandamentu santuen ispilluan zere buruari begiratu, ta galdetuaz.

        Nere anima, begira, zenbat kulpa obraz, itzez, pensamentu, edo gogoz egin dituzun: Jaunaren borondate, ta Legearen kontra, Eleizak agintzen dituen, ta zure biziera, edo estaduak eskatzen dituen obligazioen kontra, ta zazpi eriozko pekatu, edo bizioen gañean. Zenbat kulpa egindeko, edo komisioko esaten diranak? Zenbat utsundeko, edo omisioko esan oi diranak? Zenbat egin, ta utsegin, zenbat ardura gabe, oarkabe, nagitasunez bear zana utziaz, bear etzana egiñaz?

        2na. Zenbat pekatu gaztetasunekoak, orduko zorakerietan berariaz egiñak. Ps. 24. Orien artean, zenbat ezagutuak, ta zenbat ezagunkizunak, beñere ezagutu gabe, jakin bearrak, ta jakinezak? Zenbat zure, edo zerorren pekatuak, ta zenbat besterenak: guztiak zure gañeko, edo zure kontrakoak, edo itz, ta ejenplo gaiztoakin besteri zuk eragiñak ajola kabe zure umeai aita, nola nai bizitzen utziaz, Jainkoak zure kontura eman, da daukazun familia, edo etxekoai, dotrinaren gañean, oitura onetan, Jaunaren bildurrean azitzeko, bear dan konturik artu gabez: zenbat zure biziera lasai, alper orretan? Zenbat onelako, ta zenbat bestelako? kontu, edo numerorik bada? O zer tranzea! O zer kontua, ta zeñ xea! O zer juizio estua!

        Ai Kristau pekatuetan nasturik, ta aiñ aisa orien kontu izugarriaz azturik bizi zerana! Ai orain pekatuak orren erraz, ur gozoa bezala edaten zaudena, edo tragatzen dituzuna Job Santuak ziona! (Job, 15.) Ai, alde guzitik oriek biribillatzen orain alegere zabiltzana! Ai, nola Dabid penitenteak diona, zure pekatuakin gertatuko zaizun! (Psal. 17.) Ibai, edo ujola andi baten gisa arazotuko zaituztela. Kontu, edo numerorik eztute, ta arriturik orduan, zere burua ezin ikusi dezula, pekatuen erdian ondaturik arkituko zera! Zure buruko illeak baño geiago dirala ikusi, ta korde gabe geldituko zera. (Psal. 39.)

        A! Zure betiko kulpak zenbat ote dira? Jainkoaren begieran, itxasoko ondar aleak baño geiago. Ta zer? Au ezta zure anima sekulako galtzea? Begira ondo: ez arren pekatua pekatuaren gañean egin: kontu ori ez aurrera eraman, ez geiagotu, dio Espiritu Santuak. (Eccli. 5.) Nola zure biziaren urte, egun, ta orduak Jaunak kontaturik dauzkan, ala zure pekatuak: oiek bata besteari darraizka: pekatu batak bestea dakar. Geiago egiten badezu, urrengoa atzenekoa izango ote dan, eztakizu. Izan diteke. Pekatu mortal batekin, dituzunaz gañera, kondenatuko ote zera?

        Ta, bildur, ta kezka orien artean orrela bizitzeari, ondo deritzu? Ez; ez Kristau baten bizimodua au ezta. Penitenzia, ta biziera berria nai det. Nere Jesus maitearen deia aditu naiago det: «Ez pekatu geiago egin». (Ioan. 8.) Ez geiago, Jauna, ez geiago. Sobra, ta geiegi oraindaño ofenditu zaitut. Guzien damuaz, penitenzia egiazkoa: erremedio bakarra, zeña dan penitenzia, propositua, konfesioa, bizimodu berria zure grazian, Amen.

 

BIGARREN KONSIDERAZIOA

        Zure pekatuen neurria. Pensezazu, nola pekatu bakoitza dana dala, gaitz bat aiñ luzea, ta ain zabala dan, non kaburik, eta neurririk eztuen. Gaitz bat berez erremediorik eztuena, ta gaitz bat, infernuko pozoia bezala, leku guzietan banatu, ta zabaldu dana: ta pekatariak askotan beren borondatez, beste gabe, ezpada zeren nai duten, geiago luzatzen dutena. Zure fedea bizierazo, ta konsidetazioaz infernuko izurri onen arrastoai jarrai zaiezu, ta noraño igo, sartu, ta erensuge onen pozoia zabaldu dan, ondo ikutsu.

        1a. Zerura igo zaite, ta fedeaz ikusi ezazu, nola Aingeruen irugarren partea, edo ezin kontatu ala Aingeru, Espiritu, goien eder aiek pekatuaren pozoi onek zoratu, bere lekuetatik atera, arrastatu, ta infernuan sekulako ondatu zituen. Au goieneko tiro, ta lenengo kaltea da. Begira ondo, zenbat urrezko jarleku, edo diamantez apaindurikako Silla zeruan utsik puntu artan geratu ziran. Ta galdetzen badezu: orietan jarri, ta egon bear zutenak, non dira? Fedeak eranzuten dizu: Pekatuaren izurriak galdu, ta kondenatu zituela.

        2na. Zerutik jatxi zaite Jainkoaren Paradisu, edo atsegiñen leku eder artara: Jabe gabe, utsik, ta bakarra arkituko dezu. Ta galdetzen badezu: Zer da au, edo Paradisu au norenzat zan? Fedeak dio. Zure Gurasoenzat, ta zuretzat zala. Bada utsik nola dago? Zeren pekatuaren pozoia sartu, ta fruta debekatuaz izurrituak bezala. Adan da Eba, ta guztiok andik betiko bota ginduzten. Ai zer kalte luze, ta zabal neurri gabeak bokadu onek guzientzat ekarri zituen! Izurri onen arrastoak dira, egungo eguneraño lurrean ikusten diran gaitz, ta kalte neurri, ta kabu gabeko guztiak. Emendik, munduan lenena jaio zan gizon Kain zorigaiztoko aren bizitza arrastatu galdua, ta aren kondenazioa.

        Ori ezkero, begira, pozoi au nola mundu zabalean bereala banatu zan: ta zortzi anima bakarrak ezpazan, lurrean ziran beste guziak, ujola guztizko, edo dilubio ikaragarri artan, ondatu zituen. Aurrerago zoaz, ta begira: nola Sodoma, ta Gomorra-ko bost erri guziz andiak, ezin kontatu alako anima, edo jendez beteak, esan ezin ditekean pekatu itsusiak, begiak itxi idiki batean, ziranak erre, ta infernuko ikatz biurtu zituen. O Jaunaren juizioak! Ta denbora, ta leku guzietan, erriz erri, etxez etxez, beti onela dabil, leo¡ baten gisa, nondik iñor traga dezakean, ta pozoi onekin, pekatuaz al duen kalte guzia egiten.

        Berago lurretik infernu zabalera jatxi zaite, ta begira, gaitz au, bere su, ta gar aserre guziakin nola an banatzen dan, Begira, zenbat espiritu, edo Aingeru pekatu bategatik an dauzkan: zenbat anim karzela illun, edo ziega artara eraman, ta emen goi zale ziranak, nola azpiratu, ta betiko ondatu dituen: zein luze, ta zein zabal, betiko iraupenaz leku andi artan gaitz ori egiten dan; ta infernuko leoi onen eztarri zabalak nola anima galduak tragatzen dituen.

        Orien zorigaiztoko lagun naizu zuk izan. Oriek len bezala zu orain pozo¡ au edan, da edaten aisa, aisa bizi zera. Begira: trago batekin gaitz orrek asko ito zituen. Tragotxo asko, ta geiegi zuk edan dituzu. Begira, urrengo trago, edo pekatua azkena izan eztedin. Zer da au, anima nerea? Ez, ez, nere Jaun, eta Jaungoiko maitea! Libra nazazu, ta zure graziaz libratu nai det gaitz izugarri onetatik. Egiaz zugana biurtu nai det, Jauna. Ea bada, penitenzia, nere anima, penitenzia: pekatutik sekulako libratu: ta zure Jaungoikoa biotz guziaz amatu, ta beti serbitu. Amen.

 

IRUGARREN KONSIDERAZIOA

        Mundua dan gauzarik sendoena Egia da: ta munduan dan gauzarik pisuena pekatua da. Biur zaitez bada, nere anima, zure biotzaren barren barrenera, or zure bakarrean, fedearen argian, ta Jaunaren balanzan egia sendo au ondo pilatzeko, ta orren karga pisutik zure burua libratu, ta arintzeko.

        Pekatua da kargarik pisuena, ta pisatu al guziak baño gaitz andiago, ta pisuago: Jaungoikoaren aldetik, pekaruaren aldetik, pekatariaren, ta deabruaren aldetik.

        1a. Jainkoaren aldetik begiratu, ta pisurik arkitzen ezta, pisatzeko, ta jakiteko, pekatua zer dan. Ez alafede: lurrean bizi geran artean ezin dateke, pekatua, berez dan bezala, zer dan, iñori ere ezagutzea: pisu guziak orren kargak urratzen, ta desegiten ditu: zeren Jaungoiko guziz on, justu, santuaren kontrako ofensa, bide gabe, edo al datekean injuriarik nabarbenen, ta pisuena dan. Ai nere Jaun andia!

        Nork, zuri begiratu, ta pensa, edo pisa al dezake, zure Santutasun, ta ontasun guziaren kontrako pekatu, edo gaitz ikaragarri au? A! Ezin, Jauna, ezin gizon argal itsuak, bear bezala, pisa dezake, zure ontasuna, ta pekatuaren gaiztotasuna, biak ondo ezagutu gabe. Ta, Jauna, Zu nor, edo zer zera: ta pekatua zer da? Ai! Eztakit zer esan.

        2na. Pekatariaren aldetik begiratu, ta nork pisa dezake pekatua? Kristau pekataria, zu zer zera? Lur puska bat gorputz orretan, auts loi utsa, desditxa, ta gaitz guzien ontzi bat: arrastakako, oiñpeko ar zital bat: Jainkoaren aldean eltxo baten zankoa adiña etzerana. Animan berriz ezerez bat, utsa baño gutxiago, ta pekatuagatik askok gaiztuago.

        Ta zu munduko aizez bete, ta zu griña galduaz anditu, ta zu soberbiaz aizatu, ta zu, Jaungoikoa bera adiña, edo bera baño geiago, ta andiago baziña bezala; lotsa, bildur, ta errespeto on guziak aztu, ta zure Kriadore, Jabe, ta Aita guztizko onaren kontra zure eskua jasotzera atrebitzen zera? Pekatu egitean, suge, edo zirau infernuko baten gisa, zeruetako Jaun andiaren kontra, alegin guziaz biurtzen, ta armatzen zera. A infamia!

        3na. Pekatuaren aldetik, edo gaitz oni berari begiratu: ta zer gauza pisuagorik, pekatua baño? Pekatuen karga aiñ izugarria da, non bakoitzak Lege on guziak azpiratzen dituen, zintzoide, edo sinderesis guziaren kontra jarri, ta gizonak berez duen arrazoi, ta argi guzia illundu, ta desegiten du. Zer desditxa andiagorik?

        Jainkoak bere antzera, ta imajina egin, ta ainbeste doai, grazia, ta birtute, gorputz, ta animan eman bazizun ere, edozein kulpa, edo Jaunaren ofensari zure biotz, edo animan ostatu, edo leku ematean: Ai! Zure osasun, ondasun, edertasun, indar, ta beste doaiaz, zure kargarik pisuena egiten dezu: ta Jainkoaren Lege, ta borondotea autsi, ta desegiteko, ta bera ofenditzeko, zure indar guzia artzen dezu. Ai nere Jaungoiko ona, ta maitea! Zorakeria itsu au zer da? Ai! Onelako lanik egin baño lenago milla bider ill baninz!

        4n. Deabru aren aldetik pekatuai begira zaiezu, ta orien karga, ta kabu gabeko indar, pisua ikusiko dezu. Pekatu batak bestea oi dakar, ta batetik bestera errazago da bidea. Emendik, sentitu, edo ustegabe oitura egiten da, ta pekatuak luzatzea, berriz, ta berriro erotzea, eta onela pekatuen azpirago beti sartzea, ta ondatzea. Ortik deabruak, aisa, ta nai bezala, bere amarra, katea, edo grillu guziz pisuak egin, ta beretzat animak lotu, ta betiko seguratzen ditu.

        Kontu egizu, pekataria, zure pekatu bakoitzean, infernuko grillu, edo katea baten azpian sartzen zaituela, infernuraño makurtu, ta zure anima an ondatzeko: ta etsaiak onela pekataria engañatzen, ta bere betiko esklabo egiten du. Ai anima tristea! Zer bizimodu galgarri dakartzu? Zer trukada egin dezu? Jainkoaren biotzeko ume maite izan bearrean, pekatu bategatik deabruen esklabo billau egiten zera!

        Azkenik pekatuen ispillu illun orretatik, zure fede guztiaz zure erremedio bakarrera biur zaitez. Zoaz, igo zaite salbazioko Mendi santura. Kalbarioko mendira zoaz: begiak jaso, ta zeruko Libru alde guzitik idiki bat an ikusiko dezu: au da zure Jesus maitea, Gurutzean josia, ta zeruko Maisua bezala, andik zuri erakusten dagokizuna. Libru onetan zure pekatuen kontra, edo zenbatezkoa ikasi, ta jakingo dezu ondo, zeñ neurri gabe, zeñ pisu andiko kargak diran bada Jainkoaren Semea bera ala azpiratu, ta gisa artan utzi zuten Gurutzean illik.

        Begira zaiozu ondo, ondo bizi, ta salbatu nai badezu. Libru idiki, barrendik, eta kanpotik amoriozko, ta dolorezko letrakin eskribitu onetan zure bizi guztiko Ejerzizio, ta Meditazio bearren, ta gozoen guzien gaia, ta egiazko bizitzaren ejenplo dotrina, ta lekzioak emen dituzu. Begira Jesus maitearen bizimoduari, zurea zuzentzeko: begira onen pena, ta tormentuai, pekatuetarik zu libratzeko. Begira beri Jesus onaren eriotzari, orren Biotzean zuk eriotz on bat seguratzeko.

 

 

KOLOKIO, EDO ATZENEKO ITZKETA

 

        O Nere salbadore maitea! Orantxe, Jauna, zuri begiratu ta, orantxe dakutz ondo, pekatuen gaitza zer, nolakoa, ta zeñ andia dan. Orantxe, sekulan ez bezala zure bizitza, ta zure eriotzaren Libru onetan ikusten det, nere kulpak zeñ neurri, edo kontu gabe, ta zeñ pisuak diran. Ai nere jaun maite bakarra! Nork au esan zezakean: zu, nere egiazko bizia, orrela illik ikusi bearra? Nork au pensatu, edo sinistu zezakean?

        Etzan erraz, Jauna, ez: munduan jaio danek ezin ezagu zezakean ondo, Jainkoaren kontrako ofensa bat zer dan, Zu Gurutze orretan josirik ikusi artean. Baña geroenean, nork Jainkoaren Semeari, nork, nere Erredentore maitea, Zuri bizia kendu zizun? Nork Gurutze orretan josi, ta nere Bizitza illtzuen? Ai nere desditxal Nork, ezpada nere pekatuak?

        Ai nere anima arritu, ta pekatuaz sortua! Amak baño ere gogorrago egin, ta nola zaude orrela? Nola zure biotza, aragizkoa bada, erdiratzen, edo biguntzen ezta; bada zugatik Jesus ill zanean, arriak berak puskatu ziran? A! zure fedea non da? Zure esker ona, zure Jesusen amorioa? Jaun au zugatik illik ikusi, ta orren amorez, ta zure pekatuen damuz, ta dolorez ez zu iltzeko?

        Ai nere animaren bizitza, Jesus guztiz ona! Nere Salbadore, nere pekatuakgatik ainbeste penarekin illa! Emen nator gero ere zugana. Beranduegi bada ere, nere pekatuen damuz, ta lotsaz beterik zure oñetara biurtzen naiz. Zu ikusi, ta ikasten, ta ezagutzen det nola zure biziko pausoak, nekeak, izerdiak, alegiñak: zure Pasioko dolore, pena, ta tormentuak zure amorioak nere kulpakgatik artu zituen. Zure kontrako borrero gogorrak nere pekatuak izan ziran: oiek beren soka, ta kateaz lotu, ta eraman zinduzten: oiek azotatu, aranzaz koroatu, oiek Gurutzean josi, ta bizia kendu zizuten.

        Nere pekatuak, Jauna, Jetsemaniko zure Orazioan zure Biotz gozoa prensa ain estuan sartu zutenak: Oiek alako antsia, ta neke aiñ ikaragarria, non zure amorezko indar guzia odolezko izerdi ugari batean desegin zan. Nere pekatuen karga ain pisuak lurrera bota erazo, ta Gurutzearen azpian erori ziñan.

        Ai anima galdua, zure Biotz amorosoak esango zidan orduan! «O nere anima estimatu maitea! O zeñ garesti nere animari kostatzen zaion zurea infernutik atera, ta salbatzea! O zure pekatuen karga zeñ pisua dan, bada onela azpiratzen, ta nere Biotza ill arteraño estutzen du. Baña pekatuak zu libratzeagatik, guzia onzat, guzia pozik daramat zu salbatzeagatik, nere odola, nere bizia emango det».

        Ta onelako amorio, ta geiegizko finezak nerekiko zugan, nere Jauna, ikusi, ta zurekiko nere kulpa, ta ofensa geiegiak, ta mugitu gabe, ta zugana biurtu gabe geldituko naiz? Ez orrelakorik, Jauna: ez, ez orrelakorik, anima nerea. Bertatik, nere Jaungoiko maitea: bereala egiazko penitenzia egin nai det: bizieta aldatu, ta obetu nai det: deabruen, ta pekatuen kateak urratu, zure ofensaz sekulako ernegatu.

        Penitenzia, bada, Tauna, damua, propositua, ta guzien konfesio andi bat. Penitenzia, bizimodu berria, zu beti amatu, ta serbitzeko. Nere etsai agintari, nere bizio, edo griña gaizto andienarekin zure graziaz peleatu nai det. Ez geiagoren geiago pekatuari, ta orren bideai nere biotzean leku, edo ostaturik, ezpada, zuri bakarrik, nere Jesus ona. Zuretzat betiko nere biotza, nere anima ta gorputza, zure Jarleku, edo Tenplo bizia bezala, ta zure borondatea beti egiteko. Ill bedi, ill bedi sekulako pekatua; bizi bedi beti nigan Jesus maitea. Amen.

        Anima Christi asitzen dan Orazioa A. S. Ignaziok asko usatzen zuena, emen Santuak agintzen du: ta Euskaldunai obeto dagokien eran guk modu onetan esan dezakegu.

 

                Jesusen Anima santifika nazazu.

                Jesusen Biorza irazaki nazazu.

                Jesusen Gorputza salba nazazu.

                Jesusen Odola graziaz bete nazazu.

                Jesusen Biotzeko ura garbi nazazu.

                Jesusen Pasioa senda nazazu.

                O Jesus ona! Enzun nazazu.

                Zure Llagaen artean gorde nazazu.

                Zugandik apartatzen utzi ez nazazu.

                Etsai gaiztotik libra nazazu.

                Nere eriotzako orduan deitu zadazu.

                Zugana etortzea agindu zadazu.

                Santu guztiakin zu alabatzeko.

                Sekula guzietan beti betiko. Amen.

 

        Pekatuaren gañean luzaro dago A. San Ignazio bere Ejerzizio, ta Konsiderazio eran: beñ, ta berriz, ta berriro nai du Ejerzizio au egitea, emendik ateratzen dan probetxuagatik: Lau Ejerzizio errenka onetan agintzen ditu, eta iru Kolokio, edo itzketa amoroso. Bata Ama Birjiñarekin, bestea Jesu Kristorekin, ta irugarrena Aita Eternoarekin: ta guziak iru gauza, edo grazia eskatzeko.

        Jainkoaren Ama maiteari erregutu bear diogu, bitarteko izan dedin, ta guretzat bere Semeari eskariozan: ta, gure pekatuak ondo ezagutzeko, ta ozen kontrako bear dan biotzeko gorrotoa artzeko grazia.

        2na, Oraindañoko gure biziera, ta obra gaiztoak ezagutu, ta era gabeko pekatuen bideetatik iges egiteko, ta aurrera Jaunaren borondatea gure bizimodu, ta gauza guzietan egiteko grazia.

        3na. Mundu onetako gaitzak ondo begiratu, ta orren bide gaizto, ta banidade uts lurrekoetatik apartatzeko grazia.

        Ori bera, edo iru grazia oiek bigarren Kolokioan Jainkoaren Seme Jesu Kristo gure Jaunari, ta bitarteko bere Aitarekin orretako izan dedin.

        Irugarren Kolokioan era orretan bertan iru gauzak Aita Jainkoari eskatu bear zaizka: ta azkenean AITA GUREA esaten da.

 

aurrekoa hurrengoa