www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



San Frantzisko Asiskoaren bizitza
Manuel Antonio Antia
1901

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Aita San Franzisko Asiskoaren bizitza, Manuel Antonio Antia (Ainhoa Beolaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1996

 

aurrekoa  

XXgarren Bereziera

Begirada bat Ordenaren izaerari: 1. San Franzisko ill zanean;

2. Erreboluzio aundiko denboran; eta 3. oraingo egunetan.

 

        Fundatzalleai, beste edozeiñ santuri baño obeto dagokiten gauza da, Jaungoikoagandik artu duten eginbidea zabal dedilla aen eriotz ondorean, beren gloriarekiñ batean, denborak dijoazen bezela obeto ezagutua izan dedilla, eta aen ejenplo eta itzak sortu ditzala beti Eleizan beren ikasle eta jarraile leialak. Oetako bakoitzagatik esan diteke Abel Patriarkagatik Apostoloak diona: Illda dagoela ere, oraindik itz egiten du (Hebr. k. XI), au da, beti Aren bizitza da betiko prediku bat, onerako beti ugaria, gaisto sonatuena betiko prediku bat gaistorako beti ugaria dan bezela.

        Onetan dago Asisko Patriarkaren gloria paregabea, bada bizi da beraren obra geroko denboretan aurrera daramaten bere umiengan, betetzen dira aren espirituaz, gerra egiten die utsegiñai deskansu gabe, eta irabazten dituzte Jesusentzat gizaaldi berriak. Gauz atsegiñgarria izango litzake, al izatera, billatzea kondairan zenbat anima kendu dizkan, gitxi gora bera, Franziskok deabruari eta infernuari, Jaungoikoari eta zeruari emateko. Orduan ikusiko litzake, gizon batek bakarrak eman diozkala Eleiza gudalariari millaka apostoloak, martiri eta birjiñak, bete zuela mundua ezin konta al Irugarren Ordenako kristau irazekiz, eta zerua santu eta doatsu asko eta askoz. Eta nork ikuskarri onetara ez luke deadar egingo Errege Profetarekiñ: «Zeiñ miragarria dan Jaungoikoa bere Santuetan?».

        Baña au eziñ egin degun ezkero, bukatuko degu San Franziskoren bizitza emanaz Ordenaren egoeraren berri labur batzuek.

        I. Santua ill zan denboran; II. Franziako erreboluziokoan, eta III. gure egunetan.

        Au ikusiko degu batez ere Franzian eta bakarrik lenbiziko Ordenan. Gauza jakiña da gañera Dama pobreak beti Erlijioso txikienak baño gitxiago izan zirala (eta onezaz ez da arrituko aen bizimodu latz eta gogorraren zerbait berri daukana) eta Irugarren Ordenak iduki dituela beti beste biak batean bildurik baño iru edo lau bider persona geiago.

 

 

I

 

        Amairugarren eunkian gure fede santuaren zabaltzalle pizkorrenak, Franziskoarrak izan ziran, oek atzeratu zituzten Sortaldeko bazterrik urrutietaraño Jesu Kristoren erreinoaren mugak. San Franzisko ill zanean, au da, bere Ordena para zuenetik ogei urte baño len, munduko toki askotan zeuzkaten konbentuak edo egonlekuak: Asian, Jerusalenen, nondik banatu ziran Palestina guzira eta bai irten ere Persiara, Indietara, Txinara eta Tartariara Ebanjelioa predikatzea. Afrikan, aurrena, Marruekoetan eta gero Fez eta Tunezen.

        Europan erri aundi geienetan bazan San Franziskoren Ordenako konbenturen bat. Aitatuko ditugu bikañenak. Italian, Erroma, Benezia, Florenzia, Milan eta inportanzia gitxiagoko beste batzuek; Españian, Madril, Toledo, Barcelona, Zaragoza, Lerida; Portugalen, Coinbra eta Lisboa; Piamonten, Turin; Belgikan, Bruselas eta Lobaina; Bohemian, Praga; Inglaterran, Oxford eta Kilkeni, nun Enrike IIgarrenak para zituen. Franzian zeuden Franziskoarren konbentuak ondorengo erri onetan, eta jarriak izan ziran señalatzen diran denboretan: Amiensen Halbin, Henancourt eta Lauvynen liberaltasunagatik; Angersen (1216), Arlesen, Bayeuxen, Bourgesen, San Antonio Paduakoak an Aldareko Sakramentuaren eta mandoaren millagro ospatsua egiñ ondorean, Brives, Chartres, Gapen (1213), Le Mans, Lens, Limoges, Mantes-sur-Seinen, nun San Buenabenturak izkribatu zituen bere liburu geienak, eta gordetzen zan Erreboluzio arteraño burukotzat serbitu izan zion arria; Montferrant (1224), Mirepoix (1216), Montpeller (1220), Paris, Angel Pisako doatsua izan zan konbentu onetako aurreneko guardiana (1219), Perpiñan (1214), Guinper, Seez, Soissons, Tolosan, nun San Antoniok denbora piska batean Teolojia erakutsi zuen (1222), Tours, nun ikusten dan lenbiziko ongilleak dirala errege Luis VIIIgar [...].

aurrekoa