www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



San Frantzisko Asiskoaren bizitza
Manuel Antonio Antia
1901

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Aita San Franzisko Asiskoaren bizitza, Manuel Antonio Antia (Ainhoa Beolaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1996

 

aurrekoa hurrengoa

VIIIgarren Bereziera

San Franziskoren Apostolutza. Erromara joatea.

Letrango Batzarrea.

(1212-1215)

 

        Bazekien Franziskok obrarik izatez Jainkozkoena dala animen salbaziokoa, baña nola jaiera geiago baizion oraziozko bizitzari lanezkoari baño, duda aundiak zeuzkan bere dei edo bokazioaren gañean. San Damiango konbentuan egiñ bear ziran ejerzizio espiritualak señalatu zituenean, geitu zizaizkan zalantzak alatan, non, zer erabaki eziñ somaturik, bildu zituen fraide guziak, eta esan zien: «Ene anaiak, duda baten gañean konsellu eske natorkizute. Zer konbeniko litzaket geiago niri, eman osoro oraziora, edo artu predikazioko lan bidea? Galdetzen dizutet, zergatik ezagutzen detan naizala gizon senzill, eta ondo itz egiteko arterik ez dakidana, eta artu det orazioaren doaia, ondo itz egitearena baño obeto. Orazioak garbitzen ditu gure sentimentuak, bat egiten gaitu Ondasun soberanoarekiñ eta indartzen gaitu birtutean, bera dala bide itz egiten degu Jaungoikoarekiñ eta Aingeruakiñ, zeruko bizitza egingo bagendu bezela. Eta kontrara, predikazioa da gizon espiritualaren oñak mantxatzen dituen loia bezelako bat, zabartzen eta lasatzen du bizitza kontuzkoa. Ala, modu batekoa da grazien iturria, eta bestekoa jendeai partitzen zaien bidea. Baña bada gauza bat Apostolu bizimodura naramana, eta da, gure Salbatzalleak orazioa predikazioarekin elkartzearekiñ eman zidan ejenploa. Eta nola ori baidan, eta ez besterik guk ispillutzat artu deguna, uste det Jaungoikoaren asmoakiñ obeto datorrela nere gusto eta sosegua utzi, eta atera nadilla lan egitera».

        Duda ura erabakitzeko argitasun geiagorako bialdu zituen praide bi Santa Klara eta Subaso mendian orduan arkitzen zan frai Silbestregana, erregutzera konsultatu zezatela Jaunarekiñ. Felipe eta Maseo praide biak itzuli ziranean, San Franziskok egiñ zien zerutik bialdutakoai bezelako arrera, oñak garbitu ziezten, muñ egiñ, eta berak bazkaria serbitu zien. Gero eraman zituen aldameneko baso batera, buru utsik jarri eta besoak bularretan gurutzatu eta belaunikaturik, itz egiñ zien onela: «Ene anaiak, esan zadazute Jesu Kristo nere Jaunak zer egiñ bear dedan agintzen didana». «Ene Aita maitea, esan zion Maseok; ona emen Silbestrek eta Klarak Jesu Kristo gure Jaunagandik aditu dituzten errespuestak: Biak bat dira. Nai du zuazela predikatzera, zergatik etzaitu deitu zure salbaziorako bakarrik, ezpada zure senide guzienerako; eta ala, bere itzak jarriko ditu zure aoan». Au aditurik, Franzisko altxa zan Jainkoaren espirituz beterik; eta esan zuen: «Goazen, bada, Jaungoikoaren izenean». Eta alaitasun santuz irazekirik, joan zan bertatik Maseo Mariñan eta Anjel Rietirekiñ predikatzera kriatura guziai Jaungoikoaren izenean.

        Mirari biguñ beziñ oi ez bezelako batekiñ señalatua izan zan aren predikazioko aurreneko ekiñ aldia. Santuak, Bebaña uri txikira alderatzean ikusi zuen nola txori sall bat zebillen adarrik adar bide bazterreko arboletan, eta arriturik esan zien lagunai: «Zaute emen, bada predikatu bear diet nere senide egaztiai». Aren itz otsera guziak bildu ziran, eta itz egiñ zien era onetan: «Nere senidetxo txit maite egaztiak: Jaungoikoak bete zaituzte onegiñez, eta beragatik bedeinkatu bear dezute denbora eta toki guzietan. Berak jantzi zaituzte luma txit eder oriekin, eta eman dizkitzute egoak eta libertadea nora nai joateko. Berak gorde zuen zuen arraza Noeren ontzian, eta eman zizuten bizilekutzat zeru goi ori. Bazkatzen zaituzte erein eta biltzeko lan gabe, eman dizute iturri-ibaietako ura zuen egarria itzaltzeko, mendi eta ballerak gordelekutzat, arbolak, bertan zuen kabiak egiteko, eta berak dauka zuen umeen kontua. Zuen Egilleak aiñ maite zaituzten ezkero, etzaiteztela izan eskergaiztokoak, kontrara, egizute, igo ditezela zerura zuen esker on eta alabanzazko siñaleak». Franziskok itz egiten zien bitartean egaztiak luzatzen zituzten lepoak, mugitu egoak eta makurtu burua lurra jotzeraño, ari aditzen artzen zuten atsegiñaren siñalean. Franzisko pasa zan llanoro aen tartetik, arritzen zalarik ikustean anbeste eta aiñ banaa edo diferenteak, eta palakatuaz bere tunikaren ertzarekiñ. Bedeinkazioa eman zien, eta beraren siñale batera, danok eman zioten egatzeari, beteaz aireak soñu guztiz ederrakiñ. Franzisko, bere lagunetara zanean, akusatu zizaien, anima senzilloai dagokaten umiltasunarekiñ, bere senide egaztiai lenago ez predikatu izana, Jainkoaren itza alako arretarekiñ aditzen zuten ezkero.

        Aitatu degun mirari au etzan San Franziskoren Apostolutza Jaungoikoak markatu nai zuen beste millagroen asiera baizik.

        Bebañan predikatu zuen Santuak sermoi bat Jainkoaren amorioaren gañean, eta itzuli zion ikustea neskatx itxu bati, txistuarekiñ iru bider betazalak igortziaz, eta Trinidade txit Santuari deituaz. Pekatari asko konbertitu ziran, eta bai bildu ere beragana aditzalle batzuek penitenzia eta pakezko apostolu izateko. Orduan gogoratu zizaion Sortaldeko fedegabeetara joatea eramatera fede santuaren argia, eta bertan martirioa irabazteko esperanzarekiñ, eta orretarako bear zuen baimena iristeko, joan zan Erromara. Predikatzen zuen bideko erri guzietan, eta igarotzen zan zeruko Maisuaren gisan, ona ereiten eta millagroak egiten.

        Erroman zegoela, iritxi zuen Aita Santuaren audienzia, edo bera ikusteko baimena. Txit atsegiñ aundiarekiñ aditu ziozkan Inozenzio IIIgarrenak bere Ordenak egiten zituen aurrerapenen berriak, praideen birtute eta lanbideenak bezela, eta poz aundiarekiñ eman zion maometarrai predikatzera joateko baimena.

        Bi bider predikatu zuen gure Santuak Erroman, eta bietan azia erori zan lur ondo maneatuan. Bildu zizaiozkan ikasle berri asko, eta aen artean Fr. Gillermo, Juan Kapella errukarriaren ordezkoa, esana daukagun bezela. Emen egiñ zuen ezaguera Giakomina (Jakobita) Settesoli zeritzan dama txit noble eta aberatsarekiñ. Alargun piadosa au eta Klara bakarrak dira Santuak bere bizi guztian adiskide izan zituen emakumeak, eta aen animak giatu zituena, artarako bear ziran neurri egokiak arturik. Eta aitortu bear degu bata eta besteak merezi izan zutela Santuaren begiramentua, eta Santuarenganako aen jaiera, elurra beziñ zuri garbia, zala Martak eta Magdalenak Jesu Kristori zioten aundi eta misteriozkoaren antzekoa. Santuaren etsaiak etzuten ikusi amorio onetan zer maixiatu eta tatxatu, eta kristau egiazkoai dagokanez, zorionekotzat idukiko dira baldin galtzen gaituen amorio gaiztoaren artean arkitzen badituzte, gizonak inozenzia galtzean galdu zuen amorio garbiaren tanto batzuek, zeña ostera egunen batean zeruan billatu bear degun, eta zeñaren urriñ gozoa aldeaurrez zerurako autuen bizitza irakortzean usandu genezakean.

        Giakominak ematen zien ostatua Jesu Kristoren pobreai, Ebanjelioko emakumeak bezela, Erromara zijoazen guzian, estaliaz aen premia guziak. Aren bitartez Tiber ibaiaz beste aldetik zeuden San Kosmeko praide Benitoak eman zien Erlijioso txikienai 1229garren urtean San Blasko Ospitala, gero S. Franzisko Ripako konbentu egin zana eta Piamonteko tropak sartu ezkero, soldadu-kuartel biurtua dagoena. Oraindik an ikusten da Santuaren zelda, burukotzat serbitzen zion arria, eta berak aldatutako arbol naranjo bat, anbeste denbora joanda ere, urteoro ostatzen eta loretzen dana eta frutuak ematen dituena; zeña dan S. Franziskok jarritako Ordenaren imajiña egoki seireun urtez geroztik zeruko gauzen betiko gaztetasun lorezkoarekiñ oraindik bizi dana.

        Egoera labur bat Erroman egiñda Franzisko itzuli zan Porziunkulara. Agertu zien lagunari Sortaldera joateko bere asmoa, eta Pedro Katanio burutzat utzirik kanpoan zan bitartean, sartu zan Palestinara zijoan ontzi batean. Etzan ordea oraindik bete Probidenziaren ordua. Kontrako aizeak Esklaboniako kostara eramanik, utzi bear izan zion orduan bere asmoa kunplitzeari. Itzulera siñallatu zan millagro batekiñ. Sartu ziran bera eta laguna Ankonara zijoan ontzi batean, mariñelen iritziaren kontra. Nola bidea luzea baizan eta nekosoa, eta aitu zitzaizten jan gauza guziak, ugaritu zituen milagroz aingeru bik zerutik ekarri zieztenak, non kapitan eta mariñelak arriturik, belauniko jarrita eman ziezten esker biotzekoak, berak ezer egiñ gabe bizia salbatu zielako.

        Ez al zuen lurra jo Italian, bereala asi zan Apostolu au batetik bestera joaten, eta nun nai Jaunaren itza predikatzen, gorputz eta animak sendatzen, eta jendetza aundiak bereganatzen.

        Aren bizitzeko moduak eta predikatzekoak adierazten digu jendearen arenganako jaiera aundia. Etzeukan batere apaiñgarririk: oial bastozko tunika zan aren jantzia, zebillen oñ utsik, buruko illea oso moztua, eta arpegia barabakiñ zimurtua. Zan guziak agertzen zuen argan munduaren desprezioa eta penitenziaren amorioa.

        Aren predikazioa zan jendearekiko egokiena. Utzirik alde batera itzkuntzaren gala eta munduko jakinduriaren esaera egoki eta apaiñduerak, zeukan onratzat ez ezagutzea Jesus baizik, eta ori gurutziltzatua. Ala ere serbitzen zan Jaungoikoak eman zion berezko talentuaz, egoki zetorkionean. Boza zeukan argi eta bizia, biguñ eta gustagarria, eta aren itz garbi eta beroak irabazten zituen aditzen ziotenen biotzak. Batzuetan sentitzen zan bat batetan argitua, eta beste batzuetan aiñ biotz mugitua, non ateraerazitzen zituen arrigarrizko uiuak, nola damutasunezko negar malkoak; itz batean aren itzkera zan egiazkoa, biotzetik sortu eta jendeak mugitu, sinistarazi eta bereganatzen dituena, eta eskolako arte utsarekin iritxi eziñ ditekeana, gure izatez gaindik dauden santutasun eta millagroetatik datorrelako. Apostoluak doai oek dituenean daukan itzala da eziñ esan alakoa, ona zergatik millaka diran Franziskok bide galduetatik aterata bere bizimodura eta laguntzara erakarri zituen animak. Asko degu esatea ejenplotzat, Askolin bildu zizaizkala 30 jarraile egun batean. Uzta aiñ ugariaren erdian or emen galburu bat edo beste artu baizik eziñ egiñ genezake, danak urrezkoak badira ere. Oen artekoa da Gillermo Dabini, denbora artako bersolari sonatu eta saristatua, enperadore Federiko bigarrenak Bersoen Errege deitzen ziona. Bizitzen zan Marka de Vermo bere errian, eta jakiñik Santua zijoala predikatzera San Severinora Ankonako probinzian, artu zuen aditzera joateko asmoa, eta sartu zan toki guzietatik zijoan jendearen tartean. Franzisko Gurutzearen alabanzak egiten ari zan bitartean, bersolariak ikusi zituen suzko ezpata bi Santuaren bulargañean, eta denbora berean sentitu zan argitua, eta graziak mudatua. Sermoia bukatu zuenean, joan zan auspeztutzera Santuaren oñetara, eta artu zuen bere jarraileen artean, eta nola ikusi baizuen añ batetan igarotzen zala munduko bizimodu irabiatutik konbentuko paketsura, deitu zion Frai Pazifiko. Lenago bersolari zana, egiñ zan misiolari zelotsu bat, eta geroenean San Franziskok eman zion Franzian Erlijioso Txikienen Ordena jartzeko enkargua eta Kastillako Blanka erregiñak San Luis bere semearen azierari bukaera ematekoa.

        Fr. Pazifiko onek berak izan zituen beste ikuskera miragarri bi, bere lagunai, aen onerako kontatu bear zieztela iruditu zizaiozkanak, eta San Franziskorenganako errespeto eta amorioa geitzeko serbitu zituztenak. Lenbizikoa zan ikustea Santuaren bekokian izkribatua letra Tau, zeña dan Gurutzearen siñale edo ezagungarria. Bigarrenean berriz, Jaungoikoak siñalatuaz zeruan urre eta arri baliosozko jargoi bat, esan zion: «Anbeste miretsitzen zaituen jargoi au, eta aingeru batek nere kontra altxaturik galdu zuena da Asisko Franzisko umillarentzat».

        Biaramonean, Fr. Pazifikok esan zion llanoro gure Santuari bazkaltegian: «Aita, zer deritzatzu zere buruaz?». «Pekatari guzien errukarriena naizela». «Nola benturatzen zera ori esatera, aiñ gitxi pensatzera?» erantzun zion frai Pazifikok. «Sinismen osoan nagoelako, Jaungoikoagandik nik artu ditudan graziak beste edozeñek artu izan balitu obeto aprobetxatuko zituela». Eta frai Pazifikok alde egiñ zuen pensatzen Ebanjelioak dion onetan: «Altxatzen dana, umildua izango da; eta umiltzen dana, altxatua izango da».

        1212 urte bereko urriaren azken aldera, gure Misiolari santua, Apenino mendiak Fioritoko portutik igarorik, jetxi zan Espoletoko ballerara. Jaieterrian lenaztandik zabaldu zan bere obra miragarrien aomena, egiñaz bertan aldaera edo erreboluzio egiazkoa. Sei urte aezaz aurretik erruki gabe burla egiñ zion uri ura bera, ateratzen zaio orain zeruko aingeru bati bezela, eta prestatu zion triunfozko sarrera, Mesiasi Jerusalenen egiñ ziotenaren antzekoa. Atera zizaiozkan apaizak eta erriko jendeak eskuetan palma adarrak zituztela, uriko ezkillak beren soñu ederrakiñ airea betetzen zuten bitartean. Batzuek muñ egiten zioten Franziskori tunikaren ertzean, besteak eskuetan, beste batzuek oñetan, danak adierazten zuten beren poz-kontentua aren itzulerarekin. Beiñ baño geiagoetan agertu zion Franziskori jendeak, berari zion kariño eta benerazioa berak eragozpenik jarri gabe, eta nola laguna eskandalizatu baizan, ezin eramanik, egun batean arpegira eman zion: «Ene anaia, erantzun zion, etzaitez eskandalizatu nere portatzeko moduaz. Menekio eta onra oek guziak zuzentzen diozkat Jaungoikoari, neretzat ezertxo ere gorde gabe, imajiña edo tallu bati egiten zaion onra, ark adierazten duenari biurtzen zaion moduan. Gañera jendeak ere orretan irabazten du, Jaungoikoa bere kriatura ezerezenetan onratzen duelako». Aiñ mugida gitxi egiten zioten Franziskori onrak! Eta orain kontatzera guazen pasarteak adierazten du noraño zeraman Santuak bere buruaren desprezioa eta umiltasunaren amorioa.

        Zeuzkatzian 31 urte, eta ala egon bear zuen bere bizitzaren indar eta sasoirik ederrenean, baña penitenzia eta apostolutzako nekeak erasanik, gaizkitu zan, aultasun aundi batean para zuten elgaitz edo su-karriarekiñ. Guziok bildur ziran illko zizaiela, anbesteraño, non Don Gido Obispoak eraman erazi zuen bere jauregira, gogoaren kontra bederik, an bear bezela kontu egiteko. Etzan ordea luzaro egon, bada indarrak zerbait egiñ zizaizkanean, saminki kejatu zan, munduko atsegiñetara itzulera ark deitzen zionaz: «Ez da bidezko gauza jendeak iduki nazala penitenzilaritzat, prinzipe baten gisan tratatua bizi naizen bitartean». Eta au esanik, jaiki eta joan zan katedralera, erlijioso eta beste askok segitzen ziotela. Bere konbentuko bikarioari agindu zion lepotik soka lotu, eta eraman zezala gerriz goitik larrugorrian kastiguetako lekura. Ara ziranean, otzak eta gaitzak gorputz guzia dardaraz zeukala itz egiñ zion erriari, modu onetan: «Ene anaiak, nik aseguratzen dizutet, ez dedala alabatua izan bear gizon espirituzkoa bezela. Naiz gizon aragikor, guraritsu eta jaletzarra, desprezioak baizik merezi ez dituana».

        O erokeri arrigarria, zeñarekiñ gorde nai zituen zeruko doaiak, beraren galera bide biurtu zitzaiozkan bildur zalako. Jendeak somatu zituen aren deseoak, eta isilik eraman zuten Ama Birjiña Aingeruenekora; baña berengan, «Santua da!» zioten. San Franziskok aditurik, esan zien: «Zaute isilik, bada biziak ez dira alabatu bear, ez eta kanonizatu ere iñor ill baño len». Txit maiz ematen zituen onelako erantzuera senzuzkoak.

        Berriro Porziunkulan arkitu zanean, itz egiñ zien fraideai onela: «Nere seme maiteak, ez gaitezen arrotu gizonen alabanzaen inzentsuarekiñ; zergatik, ez dezute ikusten erokeria dala merezi ez ditugun alabanzak aditzea, badagoelako arroka bat gure indarra desegiten dana? Pekatari errukarri geranok, naiz erregutu eta negar egiñ, eta gorputza illduratu dezagula, eziñ beñere egongo gera seguru Jaungoikoari leial iraungo diogula; eta ala, aienatu dezagun gugandik gere burua alabatzeko pensamentua, ezpada Jesusen gurutzean eta beraren serbitzuan». Onelako egiñaldi bikañ eta erakuste aundietan igaro zan 1212ko urtea.

        Urrengo urteko ilbeltzean sentitu zan berriz ere gaizki sukarrarekiñ. Ez da erraz kontatzen nolako barrengo sosegu eta pozarekiñ artu zuen prueba berria, eta bedeinkatu zuen anaiatxo sufrimentua berak deitzen zion bezela, esanaz, sukarraren berotasuna obea zala milla bider aragiaren tentazioen sua baño. Sentitzen zuen pena bakarra zan animen salbazioan lanik eziñ egiña; baña Santuaren karidadea zan mundua beziñ aundia eta azkarra edo jakiñtsua Salbatzallearena bezela, eta beragatik guzira eratzen zana. Predikatu eziñ zuen ezkero, sentitu zan izkribatzeko goiargiarekin, eta bere oetik bialdu zien Elizaren ume guziai bi izkribu, serafiñ perla egiazkoak, kondaira onetan gogo onez paratzen ditugunak. Aurrenekoak zion onela: «Kristau guziai, apaiz, erlijioso, lego, gizon eta emakume, mundu guzian zabalduak daudenai. Zorionekoak eta bedeinkatuak Jaungoikoa maite dutenak, kunplituaz Ebanjelioak dakarren aginte au: Amatuko dezu zure Jaungoikoa zere biotz guziaz, eta zere anima guziaz, eta zure lagun urkoa zere burua bezela» (Math. XXII, 37 eta 39). «Maitatu dezagun Jaungoikoa animako eta biotzeko garbitasunarekin, bada ez digu besterik eskatzen esaten digunean: Egiazko adoratzalleak adoratuko dute Aita espiritu eta egian, eta ala, adoratzen dutenak espiritu eta egian adoratu bear dute» (Joan. IV, 23 eta 24). Agur egiten dizutet Jesu Kristo gure Jaunagan».

        Bigarren eskutitzean, Jaungoikoaren Gizatasunezko, Komunio eta Gurutzeko misterioak gogora erazi ondorean egiten du munduan zorionekoak izandu ziran gaiztoen eriotzaren irudia. «Zorigaistokoa penitenziarik egiten ez duena, eta gurari gaistoari jarraika dabillena, onek bere kondenazioa ezagueraz billatzen duelako! Idiki begiak; o pekatariak, o itxu borondatezkoak, Ebanjelioko argiari itxiak dauzkatzutelako. Jakiñ, Jainkoaren eta gizonen betiko etsai Satanasen jostallu zeratela. Iruditzen zatzute luzaroan gordeko dituzutela lurreko ondasun galkorrak, eta badator ordua guziak kenduko zaizkitzutena, ordu tristea, zuek ez ezagutu, eta artan pensatzen ere ez dezutena. Begira iltzen dagoen aberats orri. Oe inguruan dauzka emaztea eta aurrak, eta ematen die bere ondasun guzia azkeneko enkarguakiñ batean. Deitzen diote apaizari, eta onek beartzen du bide gaistoz bildutako ondasun ura itzultzera. «Errestituzioa! ezin datekean gauza, ori litzake nere familiaren ondamena» dio iltzen dagoenak. Gaitza aurrera dijoa, eria mutututzen da; eta illtzen da Jaunaren aserrean. Deabruak artzen dute aren anima atormentatzeko, gorputza arrak jaten, eta aideak azienda gozatu eta aren oroimena madarikatzen duten bitartean. Ala, munduaren begiramentu zirzil eta deus balio ez dutenakgatik, galtzen ditu gorputz-animak eternidade guzirako».

        «Ni frai Franzisko, zuen serbitzari umill, eta oñetan muñ egiteko prest nagoenak, erregutzen eta agintzen dizutet Jaungoikoa bera dan karidadeagatik humillki artu eta kunpli ditzatzutela Jesu Kristo gure Jaunaren itz oek, eta bere aotik ateratako gañerako guziak. Oek artu eta beren sensua ezagutzen dutenak bialdu ditzaiela beste batzuei aen protxurako. Oezaz ondo usatzen irauten badute atzeneraño, izan ditezela bedeinkatuak Aitak, eta Semeak, eta Espiritu Santuak, Amen».

        Karta oek, ugari partitu eta arretaz irakorriak, zabaldu ziran Alpez aronztik, eta iritxi ziran toki urrutietara jendeen artean fedea eta debozioa piskortuerazitzera.

        Franzisko zan gorputz beraakoa ikusi degun bezela; mortifikazioak, nekeak eta gaitzak kendu ziozkaten bere indarrak, alatan non ill zan arteraño eraman zuen bizitza argal eta eria. Kontrara anima zeukan beti kementsua, eta zelo santuz beti irazekia. Udaberrian zerbait obeto sentiturik, artu zuen Marruekotara joateko asmoa, eta Ordenaren kargua Pedro Kataniori utzirik, eman zizaion bideari Bernardo Kintabal eta beste fraide batzuekiñ. Bidaje onetan ikusi ziran millagro asko, apostolutzako frutu ederrak, eta egiñ ziran zenbat konbentu, gertatuaz beste gertakari asko, zeñtzuetatik bat edo beste kontatuko ditugun.

        Terniko urian Obispoak, Santuaren sermoia aditu ondorean, pulpitora igota itz egin zuen onela: «Ene anaiak, Jaungoikoak bere Eleiza argitu izan du maiz santu eta jakiñtsuakiñ, eta gaur bialtzen dio Franzisko Asiskoa, gizon ezjakiña, pobre eta itxura txarrekoa, ondu zaitzaten bere itz eta ejenploakiñ. Zenbat aundiagoa dan beraren ezjakiña, anbat eta geiago agertzen da Jaungoikoaren indarra, bada aututzen du munduarentzat eroa dana, munduko jakinduria lotsagorrian utzitzeko». Itz oek gustokoak iñori irudituko ez bazitzaien ere, Franziskorentzat izan ziran txit atsegiñgarriak; belaunikatu zan Obispoaren aurrean, eskuetan muñ egiñ, eta esan zion: «Eskerrak, Jauna, jakiñdu duelako berezitzen gauza baliosoa bilutsetik, ona txarretik, santua pekatariagandik, gloria guzia emanaz Jaungoikoari, dagokan bezela, eta ez gizon txar ezerez bat naizen oni». Eta Obispoak, are eta arrituagorik bere sermoiaz baño Santuaren umiltasunaz, eman zion laztan biotzeko bat.

        Terniko uri onetan bertan egiñ zituen Franziskok millagroen batzuek. Ona aundienetako bat. Eraman zioten gazte bat illa, murru batek azpian artu eta lertu zuena. Franzisko jarri zan orazioan, eta gorputz illaren gañean etzanik Eliseo profeta Sunamitaren semearen gañean bezela, itzuli zion bizia, eta eman ere bai bere amari, arriturik zegoen jendetza aundiaren aurrean. Gertakari onen ondoren Franziskoren santutasunak anbesteraño distiatzen zuen, non ikusten degun señalatua denbora aetako oroitkarrietan. Ala, Toskanako Poggi-Bonziko agintariak egin zuten Franziskoren alde doarizko izkribu bat asten zana itz oekiñ: «Franzisko deritzan, eta jendeak santutzat onratzen duten gizon bati ematen diogu etxe bat bertan beraren Ordenako konbentu bat jartzeko».

        Imolan berriz osoro kontrara gertatu zizaion. Eskatu zion Obispoari predikatzeko baimena. «Nik predikatzen det, eta aski da» erantzun zion Obispoak zakarki. Franziskok umill umill burua makurtu, eta alde egiñ zuen itzik esan gabe; baña andik ordu betera, ostera joan zizaion; eta Obispoak arriturik galdetu zion, ea zerk itzulierazitzen zion: «Jauna, erantzun zion, aitak bere semea ate batetik botatzen duenean, semeak sartu bear du beste batetik». Obispoak anbeste umiltasun eta konfianzaz mendeaturik, laztandu zuen, esanaz: «Gaurdandik, zuk eta zure erlijiosoak predikatu dezazuteke nere Obispaduan».

        Gure mixiogille zelotsuak Probidenziaren eskuetan osotoro jarriak pazeuden, Probidenziak ere agertzen zien aen kontu txit berezia zeukala.

        Leku arrotzean milla arrisku gertatzen zaiozka bidelariari, eta Franziskok izandu zuen batetik ezagutuko du irakorleak, zer moduz Probidenziak anparatzen zuen. Franzisko eta frai Leon zijoazen Lombardian, eta nun illundu zizaien uste baño len leku periltsu batean aintzira aundi eta Po ibai ertz malkortsuen tartean: «Ene Aita, esan zion frai Leonek oso ikaraturik, eska zaiozu Jaungoikoari libra gaitzala perill onetatik!». Eta Franziskok, fede eta konfianzak ematen duten soseguarekiñ erantzun zion: «Ene Seme, Jaungoikoak nai badu, eman dizaguke illuntasuna kentzeko argia». Itz oek esan zitueneko, arkitu ziran argi eder batek inguratuak, bide artan guzian giatu eta lagundu zienak joan bear zuten ostaturaño. Millagro onen esker onerako Franziskok para zuen toki artan konbentu bat Su Santuaren Konbentua izendatu zuena.

        Ez daukagu bear anbat argibide kontatzeko gure misiogille santuak egun oro egiñ zuena bere ibillera luzean; dakiguna da predikatu zuela Kairon, Kortemiglian, Astin, Monkalierin, Turiñen eta Susan Piamontean, eta Alpeak, dirudienez Zenis-menditik igarorik, eta Franziako Gap, Abiñon eta Lunel uriak oro bat pasaturik, sartu zan Españian Naparroatik eta joan zan Kastillako Blanka erregiñaren Aita, Alfonso IXgarrenaren Gortera. Alfonso IXgarrena izan zan errege bulardetsu Tolosako Nabasen 1212ko uztaren 16an eman zan batalla otspatsuan lareun milla maomatarren erasotik Europa libratu zuena. Ondo ezaguturik praideen balioa oitura gogorrak gozatu eta ontzeko, eta Españia bere buruko izatea guziok erlijio batekoak izatearekiñ bat egiñik zegoela, egiñ zion gure santuari arrera guziz biotzekoa, eta eman zion Españian bere Ordena jartzeko eskubidea. Burgos, Logroño eta Bitoriako konbentuak eta beste batzuek jarritakoan, artu zuen Afrikara pasatzeko asmoa, baña gaitz luze eta penagarri batek eragotzi zion joatea. Onetan ezagutu zuen Jaungoikoaren borondatea, eta umilki menderatu zizaion, eta sendatzen asi zanean prestatu zan itzultzeko, baña abiatu baño len, joan zan Konpostelara, Santiago Apostoloaren sepulkroa bisitatzera. Gero sartu zan Portugalko Gimaraesen, nun piztu zuen bere ostalariaren alaba, eta Abila, Madrid, Toledo eta Barzelona pasaturik, artu zuen Pirineotako bidea. Emen esan bear degu Españak oraindik gordetzen dituela oroitkarri batzuek adierazteko nola San Franzisko pasa zan Erreinu katoliko onetatik, nun iñon baño obeto gordetzen dan Santuaren birtute eta Apostolutzaren oroipena.

        Gelditu zan zerbait denbora Perpiñanen, gero Montpelleren; etzan ordea sartu Langedoken, Albijense herejeak desegiteko Santo Domingo Apostoloaren kanpoa zalako. Azkenik, ezin konta al neke eta garaipen gloriatsuen ondoren gure Santua iritxi zan Porziunkulara 1214ko urtearen azken aldera edo 1215garrenaren aurrenean.

        Aundia izan zan Ama Birjiña Aingerueneko atsegiña, bada danak poztutzen ziran beren aita doatsuaren itzuleraz, eta Santua oro bat sentitzen zan pozez betea ikusiaz bere umeak beste anbeste ugaritu zirala, eta guziok birtutea onratzen zutela. Lañotxo bat izandu zan ala ere aen atsegiñezko zerua goibeldu zuena: Franziskok ikusi zuenean konbentuaren ondoan etxe eder galant bat, bera kanpoan zan bitartean Pedro Kataniok egiñ erazi zuena, txit pena aundia sentitu zuen pobreza santuaren botoa orrela autsi zutelako. Alperrik aseguratzen zioten etxe ark toki guzietatik zijoazen erromesen atarbetzat bakarrik serbitzen zuela: «Ene anaia, esan zion Pedro Kataniori kopeta beltzarekin, konbentu au da Ordenako guzien Erregla eta moldeera, eta nik nai dedana da, ala arrotzak nola fraideak sufri dezatela gauzen gabetasuna edo pobrezaren nekeak, esan al izan dediñ nun nai zeiñ pobrekin bizitzen dan Ama Birjiña Aingeruenekoan». Au esanda, agindu zion etxe ura purrukatzeko, aiñ sinismen osoan zegoen pobreza dala bizitz erlijiosoaren arri preziosoa, zeñaren balioa munduak ez duen ezagutzen, baña argi errañuak Jaungoikoaren begietan illuntzen duten munduko ondasunena. Franziskok etzuen ostera agindu etxea ez botatzeko alik eta erriko agintariak ikusi erazo zioteneraño etxe ura botatzea zala erriari eskubideak kentzea eta karidadeak eskatzen dituen egiñbideai ez erantzutea.

        Anbeste lan eta arazoen artean ere Franziskok beti begiratzen zion bere famili erlijiosoaren ondore onari. Lanbide santu guzia asi berrian bezela, oni ere eragozpen aundiak sortu zitzaizkan, bada zenbat eta geiago zabaltzen zan eta jendeak geiago bedeinkatzen zuen, anbat eta ikusi ezin geiago sortu erazitzen zuen, batez ere Alemanian, nun altxa zan persekuzioa beraren kontra. Gañera falta zuen oraindik azkeneko donekida edo konsagrazioa, Aita Santuaren ontzat emate otspatsu eta azkenekoa. Arrazoi oekgatik Franziskok erabaki zuen Erromara joatea.

        Denbora aetako gertaerak eman zioten aren egitekoai, bestela izango zuten baño inportanzi aundiagoa.

        Orduan izan zuen asiera Inozenzio IIIgarrenak deitu eta bildu zan Letrango Konzilio edo Batzarre IVgarrenak, aren Aita Santutza aiñ gloria aundiarekiñ bukaturik, erejiak desegiteko, oiturak ontzeko eta Jerusalengo Lur Santua ostera kristauen mendean jartzeko asko serbitu zuenak.

        1215ko azaroaren amaikan S. Juan Letrango Eleizan bildu zan lurrean zan Batzarrerik beneragarriena: bada an arkitzen ziran irurogeita amar primadu eta arzobispo, lareun eta amabi obispo, zortzireun abade ta priore baño geiago, eta enperadore eta errege kristauen ordezko edo enbajadoreak. Guziai eraiten zien Inozenzio IIIgarren beneragarriak. Aita Santu aundi au txit atsekabetua zegoen Waldo eta Albitar herejeak beren gaiztakeria aundiakiñ egiñ zituzten kalteakgatik, eta are geiago beren dotriña gaistoan irauteko zeukaten setagatik, eta nola etzuen nai Jesu Kristoren ikasleak beraren etsai on irudizkoakiñ bat egitea, kondenatu zituen otsaundiarekin seta biak beren egilleakin, oen kontra para zituen Jaungoikoaren Probidenziak eman ziozkan Ordena biak, eta Batzarreko guraso guzien aurrean aitortu zuen, 1209garren urtean itzez ontzat eman zuela Erlijioso Txikienen Ordena. Orobat esan zuen Predikadoreen Ordenagatik, baña kondizio onekiñ: Santo Domingok aukeratu bear zuela anziñako Erregla bat bere Ordenari egokitzeko.

        Batzarre aundi ark etzuen iraun ogei egun baizik, baña ala Aita Santuak nola Batzarreko gurasoak egiñ zuten asko aseguratuaz geroko jendearen onerako biurrera; San Franziskok, zeruko bendizioarekin eta Aita Santuaren ontzat ematearekin indarturik, bialdu zituen Erromatik bi izkribu-ordena, deitzen zituela fraide guziak lenbiziko Batzarre guzienkikora, señalatuaz billerako eguna urrengo urteko Pazkoa Espiritu Santuko pesta, eta gero itzuli zan Unbriara, bidez predikatzen zuela Askolin, Kamerinon, Mazeratan, Monte Kasalen, Ankonan eta Fabrianon.

        Itzuli zanean, fraide Benitoak eman zioten doan beste konbentu bat, ordutandik Carceri-ren (Karzelak) izenarekiñ ezagutua. Oraziorako etxe egoki ura, Subarioko mendiaren egalean Asistik bi milla pausora, arte arbolazko baso batek inguratua eta arkaitzez eta arzuloz betea zegoena, gure Santuaren biotza geiegi betetzen zuena zan, artu gabe utzitzeko. Maiz joan oi zan gero bera ikustera. Misio-lanak bukatzen zituenean ara erretiratzen zan, orazioan obeto bertan egoten zalako. Erle ernaiaren gisan, orazioan zegoenean txupatzen zuen zeruko loreetan Jaungoikoaz amorustuak zeuden animai bere predikazioetan partitzen zien eztia.

        Arzulo ikaragarri aek gordetzen dute oraindik aren persona eta orazioen usai gozoa, eta orain seireun urte asita ez da egunik igarotzen joan gabe ara zenbat erromes onratzera beraren kapilla, zelda, oezurtzat serbitzen zion arria, Santuak orazio egiñda sortutako urputzua, eta predikatzen zuen bitartean egaztiak egoten ziran arte arbola zarra; eta azkenik ujola eta arkaitz bizia nun gertatu ziran millagro eta aurrez esan edo profezia bat kontatzea merezi dutenak.

        Mendi tontorretik jeisten zan ujolak, aiñ ots aundia egiten zuen amiltzean, non eragozten zien fraideai errezoak soseguz egitea, urak artzen zituen inguruetako lurrak, eta askotan bai galdu ere laboreak. Santuak, gurutzearen siñalea egiñaz agiñdu zion sosega zedilla, eta aginte oni ujolak obeditu zion. Ordutandik urak joan ziran isilik eta erriberara zabaldu gabe. Arkaitz bizia dago ermitaren oñean, eta ona Santuak dizipuluai an egiñ zien profezia: «Mendi tontorreko ujola arkaitz bizi onetatik ostera pasatzen danean, presta zaitezte, bada izango da siñalea gaitz aundiak etorriko dirala Italiara».

 

aurrekoa hurrengoa