www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



San Frantzisko Asiskoaren bizitza
Manuel Antonio Antia
1901

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Aita San Franzisko Asiskoaren bizitza, Manuel Antonio Antia (Ainhoa Beolaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1996

 

aurrekoa hurrengoa

Itz-aurrea
 

        San Franzisko Asiskoaren bizitzak ez dira falta, zergatik bada itzkribatu beste berri bat?

        Au esango du irakorleak liburu onen izengaña ikustean. Erreparu oni bear bezela erantzuteko, askoko degu kontatzea itz bietan lan aiñ nekoso oni ekiteko izan degun erakaia.

        S. Franziskoren gañean itz egiten duten oraingo liburuak irakortzean ikusten ditugu, kondairazko utsegiteen batzuek: nola diran S. Franziskoren Ordena 1210garren urtean jarria, eta aurreneko konbentua Rivo Torton egon zala &., eta gure Aita doatsuaren oroipen errespetagarriagatik egikariak, gertatu bezela esateko asmoa artu genduen, denboraren buruan utsegiteak egitzat artu etzitezen. Bolandotarren eta beste jakintsuen lanai eskerrak zalla erraztu zan, eta are geiago billatu zanean XVgarren eunkiko eskuskribu balioso bat, XIIIgarreneko beste baten erakoa, kondaira billakindetarako bide berriak agertzen zituena. Eskuskribu onen izena zan: Txikienen Ordenako kondaira, Bernardo Bessek Akitaniako probinziakoak itzkribatua. S. Franzisko Asiskoaren eta bere lagunen bizitza. Eztago dudarik gerekiñ gendukala Bernardo Besseren kondaira sonatu ura, zeñaren izaera eta egiatasuna Bolandotarrak ikusierazo duten, aren lenbiziko itzak siñalatu dituztelako, eskuetaratu eziñ izan bazuten ere. Badirudi Wadingok etzuela izan onen aditzerik, zeren ez duen aitatzen Bernardo Besseren lan bakar bat baizik: Ordenako Buruzaien Kondaira. Nola nai dala ere, eziñ dudatu diteke kondairatzalle aiñ anziñakoaren egiatasunaz eta liburutxo onen egiazko izaeraz.

        Bernardo Besse izan zan S. Buenabenturaren goarpelari eta lagun maitea, eta onek bezela, erraz tratatu zezakean ark ere S. Franziskoren atzeneko lagunakiñ. Bazuen irakasle santu onen irakorgaiaren berri, eta aren ondoren itzkribatu bazuen, egiñ zuen biltzeko S. Buenabenturak bere gabillatik erortzen utzi zituen galburuak biltzeko, eta Aitalen santu onen oroimen aiñ aundiari dagokanik ezer ere galdu ez dediñ. Ala dio berak. Kondaira da, bada, kidako baten sinitsgaia, kondailari zuzen, jakintsu beziñ birtutetsuarena, eta beragatik merezi du Tomas Zelanori eta S. Buenabenturaren iru lagun Leon, Angel eta Errufino beziñ kondairatzalle sonatuai ematen zaien sinistamentua.

        Alakoa da billatzeko patu ona izan degun itzkribua, eta egiaren zale diranak atsegiñ artuko dutena, bada berez daukan balioaz gañera, argitasun aundia ematen du ezagutzeko XIV- garren eunkiaren aurrenean argitaratu zan itzkriburik onenetako bat egillearen izen gabe, au da, Fioretti-ak, edo San Franzisko Asiskoaren loretxoak. Oraindaño Fioretti edo Loretxoak buruzko somaketa edo ipui on bat baizik etzala uste izandu da, baña bi lan oek elkarrekiñ bekaldurik argiro ezagutu degu, Fioretti-an arkitzen diran irakorgai eta gertaera geienak Gubioko otsoa, ... legenartsuaren sendaera, Frai Rufinoren sendaera, abittuari gorrotoa zion nobizioaren ikusketa, eta beste zenbat orrelako, Bernardo Besseren kondairatik bat banaka artuta daudela; beragatik Ozanamek ondo esaten du, dionean: Fioretti-ai begiratu lezaieke S. Franziskoren Ordenako egikera arrigarrien bilkui edo erlikario bati bezela, zeñaren edergarriak adierazten dituzten garbiro Santuaren millagroak eta bere lagunen giz-irudiak.

        Arkitze onekiñ pozturik, artu degu liburu au itzkribatzeko enpeñoa, eta utzirik alde batera, beartzen bagera artzeko asmoarekiñ, Wadingotik asita Markes Segur-rerañoko oraingo itzkribatzalleen lanak ezezik, oek baño lenagokoak ziran Bartolome Pisako, Mariano Florenziako eta Markos Lisboakorenak ere, igo nai izandu degu Franziskoarren egikeretako iturri egiazkoetara, eta irakorri berriro eta zearo XIIIgarren eunkiko sinitsgai egiazkoak. Gure lan au uste baño obeto atera zaigu. Anziñako kondaira autsez beterikako aetan sentitu degu tupoka S. Franziskoren biotza, eta Tomas Zelano, Angel, Leon eta Errufino, S. Buenabentura eta Bernardo Bessek beren Aita aiñ senzilloro irudikatzen zuten liburu-orrietan jarraitu diogu pausorik pauso gizon miragarri oni, bizitu gera beraren bizitza, sufritu ditugu beraren naigabeak eta gozatu beraren garaipenak.

        Gure lan neke eta billakindeen frutua da gaur argitaratzen deguna. Asisko Eskale umillaren anima nolakoa zan agertzea, izaera edo naturalezak ze lanak egiñ zituen argan kontatzea, nola izaerari gogor egiten zion, eta grazia garai ateratzen zan, bere kidakoen artean zeukan itzala argiroago ikusierazotzea, lagunen giz-irudi estimagarriak bere inguruan jartzea, eta gure santuari eta aren denborako gauzai ematea izan zuten itxura berekia, au izandu da gure asmoa. Eztegu uste iñola ere lan au ondo egiñ degunik; alabaña S. Franziskoren irudiarekiñ gertatzen da Jesus gurutziltzatuarenarekiñ gertatzen dana, ez dagoela lumarik, ez pinzelik aren antz-irudia ondo atera dezakenik. Baña benik beiñ, izango degu gure Fundatzalle santuari oroikarri berri bat altxa diogulazko konsueloa.

        Liburu au eskeintzen diegu konfianzarekin Obispo Jaunai, bada seguru gaude S. Franziskoren umiltasunak eta Aita Santuarenganako agertu zuen jaiera eta mendetasunak on biderik asko emango diotela.

        Eskeintzen diegu Aita onen ume, Ordena guzietakoai, Santa Klararen alabai, eta zenbat milla kristau, Irugarren Ordenakoak diralako edo kordoia daukatelako S. Franziskoren familiarekiñ elkartasun gitxi edo askoan daudenai. Beren Aitaren dotriñak indartuko ditu oraingo dotriña gaiztoen kontra, eta beraren ejenploak bai sendotu ere aen animak, ondatu ez ditzan gizaaldi onetako lasaikeriak, ugaldearen gisan artzen duten guzia menderatzen dutenak.

        Eskeintzen diegu, azkenik, Eleiza Katolikoaren ume guziai, eta baita gaurko eguneko zenbat gizon, zorigaistoan fedea galdu dutenai ere. Baldiñ Asisko Pobrean ezpadute ikusten Santua, mirarigille eta Orden erlijiozkoaren Fundatzallea; aren sakrifizioak eta beeratzepen arrigarriak ezpadira oentzat gure Erlijio Santuaren egiaren probabide argi bat, benik beiñ, ikustean beraren biotz aundi eta ongillea, elkartasunezko espiritua eta artezko obrai zien jaiera, egiñ bearko zaie beren gogokoa. Eta egiaz, XIIIgarren eunkiko bizi modu eta oiturak ezagutzen dituenak, nola ez du alabatuko Bernardonen semean gizon miragarria, beartsuenganako amorioan iñork eraiñ ez diona, bere iru Ordenen bitartez mundu guzia jirabildu eta datzan obitik ainbeste millagro egiñ dituena?

        Ondo pagatutzat idukiko degu gure lana, baldiñ guk ere zerbait egiten badegu berrituerazitzeko gure artean Asisko Serafiñari gure aurrekoak erreboluzioko denboraraño ekarri zioten debozio, onra eta amoriozko begirunea.

 

aurrekoa hurrengoa