www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Poli
Augustin Anabitarte
1958

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Augustin Anabitarteren idaz lanak, Juan San Martinen edizioa. Gipuzkoako Aurrezki Kutxa, 1986

 

 

aurrekoa hurrengoa

BURDEOS-EN

 

        Kantauri itsasoa utzi ta Royan ezkerretara ta Grave-muturra eskubitara, asi zan Akulamendi ontzia naiko zabaleroko uretan Burdeosko bidean, Soulac alde batera Pontaillak bestera.

        Oso sarrera ederra da. Royango kaiean ontzi-pilla polita ikusten zan. Itsasoko konturik ez jakiñagatik Prantzian barrena zijoazela igarri-erreza zan: ontzietako bandera prantzesak pin-pin zerabilzkian aizeak.

        Bi aldetako baztarretan ondarra ugari, uretaldiak artzeko udaran jende asko etortzen dan tokiak dira aiek. Lurra berdiña da, arboletan ez gutxi. Akulamendi aurrera bezela, ezker-eskubiko errixka ta baso-etxeak aldatzen ziran.

        Poli, eguzkia aurrean, esku-azpitik begira zegoan, beste eskua gerrian, lur berriak alegia. Goizeko aize gozoak legunki ikutzen zuan. Ontzia berriz, ur barean, gogoz irristatzen zan.

Aren ubera ur-erretena) luzea.

        Beste ontziak, oial-ontzi asko, ba-zebiltzan ara-onera, gero ta geiago. Taz ur-bidea zabala dalarik, ontziek baztarrera egin bear izaten dute tarteka ugarte koxkor batzuk bidean jartzen zaizkatelako.

        Orra, ba, iritxi ziran Dordoña ta Garona ibaiak bat egiten duteneko artara ta bira emanda Libourneko bidea utzi ta gure ontziak, eskubi-aldera jota, beste askoen tartean, zuzen artu zuan Burdeosko bidea.

        Ura erri aundia! Zeuden tokitik etxe-pil aundia ikusten zan urrutira. Eguardi-aldea zan.Erri-gaña lañotuta zegoan. Ez zan garai txarra etxeetako keak ikusteko. Lañoakatik ezagutzeko tankeran agiri ziran Deun Mikeleko ta katedraleko erpiñak.

        Gure ontziak aizea urratuaz txistu luzea jo zuan. Akulamendik ere ke zurizko motots eder askoa erakutsi. Gelditu zan poliki.

        Aurrean izugarrizko zubi ederra. Andik aurrera joaterik ez zan. Poli bein eta berriz asi ta ezin zenbatu kontatu) zubiaren begiak.Batean amabost, urrena amazazpi. Jakin egin bear, bada. Asi ta utzi. Berriz ere amazazpia. Ez bada seguruago. Asi ta utzi. Asi ta amazazpi berriz ere. Amazazpi begiko zubia! Ori zubia.

        Kaia ontzi ta gauzez bete-betea zegoan, ardo-barrika asko. Itsasontziak zakurrak bizkarreko azkurea dutenean bezela moallari pega-pega eginda zeuden.

Iñon diran soka, garabi ta biltokiak. Batez ere ardo-barrika asko, ardo-barrikak. Donostiko kaia baño aundiagoa, noski.

        Errian orduari guztiak kinkitikanka amabiak jotzen asi ziran, iñolazko motazko soñu nabariekin, aalik eta amabi tankateko jota banaka galtzen zijoazen arteraño: kanpandorreko ulu illuna, ikastetxeko soñu pozgarria, Erri-etxeko malluketaren dunbotsa, lantegietako eresi zolia, etxeko jantokiko dei ezaguna, dendariaren kitar zarra.

        Eguardia zan. paper-saltzaleak odeietaraño igo-arazi zituzten beren oju ajolagabeak; tranbien tintinak eta txirriak ozkia ematen zuten; txanodun ta txanorik gabeko tarranten pa-pak iusa biotzean; tarranta pototzak kaleetatik goiko bizitzetaraño dar-dar jartzen zituzten lurrak eta etxeak. Batzuk ara, besteak onera; aiek lasai, abek azkar, edo patxarazko ibilleran ala zanko luzaka.

        Arratsalde artan opizialak zapatak erostera eraman zuan Txo. Txotxo, esan zion sukaldariak, jarri itzak galtzetin txukunak jendiaren aurrian biar bezela agertu adin. Ta, ontzietan alkarren gauzak nastu xamar ibiltzen dituztelarik, arritu zitzaion opiziala aren galtzetin beltz ederrak nondik sortu ote zituan gure mutillak. Eraman zuan, bada, berarekin. Antxen zijoazen kaleetan barrena bizkaitar sendoa ta donostiar txikia, bai pozik ere mutilla.

        Sartu ziran ba alako denda batean.

        qq, opizialak.

        qq? qq.

        Opizialak lertu egin bear. Txo galtzetin utsik jarri zanean orpoan izugarrizko puska palta zuana pinturra beltzez berdindua zeukan. Ontzian ere ez zuten par txarra egin. Ik lotsik ez eta bestiak lotsatu biar, sukaldariak esan ziona.

        Ta onela egin oi dute itsastarrek. Ontzian ez dute izaten dirua zertan eralgi gastatu). Ta itsas-erri batera iristen diranean orduan erosten dituzte erosteko asko. Gogotik edan ere bai. Ta lau egunean jo-ta-tira ibillita joan zitzaizkaten diruak! Berenak eta kapitanak utziak. Baño andik aurrera ezta txanponik ere. Ordaintzekotan eskatutakoak aitu ziran eta ez geiago. A zer estualdia.

        Ontziak arrikatza eraman zuan Burdeoera. Sabela ederki ustu zioten, baño gaña naikoa zikindu ere. An ari ziran Txo ta beste bat, alde banatik, baldea sokarekin lotua uretara bota ta urez beteta beetik gora ateratzen. Urrena beste bi ontzigizonek esandako tokian ustu ta eskoboi banakin, galtzak belaun-koskorretaraño, gain guztia zirritz-zarrat larraskatzen. Ur zikiña ibaira ixuri.

        Arratsean, txanponik ez-eta, kapitanari ogei duro zor-eta, zerbait otu zitzaion opizialari. Zeudela ontzian berak esan arte. Zazpi-bat lagun izango ziran. Lostramo ere an zan. Ontzietako kontramaixueri deitzen diete «lostramo», baño gure onek berea balu bezela zuan izen ori. Lostramok ba-zekian bigarren opizialak aña pilototzan ta egualdi-kontuan kapitanak eta beste edozeñek baño geiago.

Ontzia-ibilli lantean bear-bearrena. Alako balioko gizonagan, zer gerta ere, begirapen aundia izaten dute. Sukalde-nagusiak, gurean sukaldaria zan orobat sukalde-nagusi, zer aundia izaten dute beste guztien gañetik, baita opizialen gañetik, jan-kontuan nolabait nai dutena egin zezatekelako. Ordea, kontramaixuari baita sukalde-nagusiak berak ajolaz begiratzen dio; larrua larru. Orra, beraz, Lostramo.

        Atera zan, bada, opiziala gabean bakar-bakarrik. Sartu zan erriko baztar illunenetan. Ibilli zan kale estu ta gaiztoetan. Mundakako semea kantoietako argien azpian pasa ta illunpean sartzen zan. Noizpeinka itxura gaiztoko bat-edo-bat ate-ondoren bateanegon zegoan. Besteren bat aldean ibilli. Bar batetik gizon beltz aundi bat atera zan eta ba-zetorren opizialaren bidetik aurrez-aurre. Biak ausnarka. Beltzak gutxiagotu zuan ibil-neurria, bai bizkaitarrak ere arpegia emanaz. Oraintxe parean jarri dira, begira jartzen zaio beltza. Bizkaitarrak orduan, eskua gerrian.

        qq! Alde emendik, beltza, aguro, esan zion inglesez.

        Ta beltza bere bidetik eta opiziala aurrera, naiz-ta beltza deitzea atsegin dutena ez izan.

        Arago ta zerbaiten otsa ta zarata nabaritu zuan.Joan zan argi zegoaneko artaraño. An ziran kanta ta musikak. Kanpoan qq zegoan jarria. Donostian alako bateri Kafe Zikin jarri zioten izena. Ta baztar batetik barren aldera begira jarri zan. Bi neska kitarra jotzen zeuden. Urrena diru-eske ibilli ziran.

Edan-ontziak garbitzen zegoan neska buru-oria kiñuka ari zan gazte batekin. Nagusiak beste muturretik erritan eman zion. Neskak berriz, iguinka, mingaña erakutsi nagusiari. Aulki batean lo gelditutako bateri txospertzeko amoniako-botilla sudurraren azpian jarri ziotelako, txospertu ezik asarretu zan etxekoekin. Mai batean emakume eder bat zegoan iru gizonekin bere senarrarentzat iñon diran zerrikeriak esaten. Ta aski degu.

        Azaldu zan guztien aurrean eme zikin bat kantari. Opizialari ederki belarriratu zitzaon: qq, sedazko galtzerdiak, zan kanta. Aski degu ere.

        Opizialak ontzira-bidea artu zuan. Andik laister guztiak bilduta zeuden: opiziala, Lostramo, bi su-egille, makinista, Pinisterre ta beste mariñel bat.

        Abiatuziran lengo bidetik. Jarri zituzten galtza puts batzuk eta eskalaproiak, maukutsik. Poliki ibiltzeko, alegia, oñetako zar aiekin ots geiegi atera gabe. Baño bertara bidean zijoazela Kafe Zikinen eskalaproien otsa ixiltzeko añako zarata ta iskanbilla zan. Lengo musika oraingo naste ta karraxiakin aldatu zan. Bildu ziran ate-ondoan.

        Alako batean, rrast! sartzen da opiziala, aren atzetik Lostramo bere eskubira jarririk, urrena bestea ezkerrera ta bat-batean jarri zitzaizkan ezker-eskubi lagun guztiak opizialari, atera-bidea itxitzen. Emendik ez da iñortxo aterako, oju-egin zuan opizialak eta ori esanda guztiak batean sastakai ta labantzarrak aterarik gerrian sartu zituzten. Poli txikia ere, ez dakigu nondik etorria, errenkadan jarri zan beste laban batekin.

        Barroan ixildu zan jendea. Begiak borobilduta izututa zeuden. Askok bildurrez besoak altxa zituzten. Opizialak bekain ikaragarriak jarri zituan. Bai besteek ere. Ez zan arnasik nabaritzen. ormako orduaria tik-tak asi zan.

        Opiziala aurreratu zan, mai bat artu zuten eta nai zuten guztia eskatzeko. Pixkanaka jendea mugitzen asi zan. Banaka batzuk poliki atea artu zuten. opizialarenmaiean gogotik ibilli zan edaria. Ta ango konturik ez zuan iñortxok pagatu.

        Akulamendiren egonaldia bukatu-urren zegoala, nerekiko gure ontzia ederki zaletuta zegoan andik ateratzeko ta ordu gutxi barru lotu-sokak kendu zizkatenean poztu zala esango nuke. Zenbait eguneko nagiak kendu ta itsaso aundiko bidean asi zan. Poliki asi ontzi asko zebiltzalako. Ura illuntzen asia zan. Akulamendiren estarriak ots-egin zuan agur esateko. Erriak erantzun zion. An gelditu ziran etxe-pilla ta tontorrak. Ta illunabarreko ordu itunean ibilli zijoala, bide-baztarreko ikusgarriak illunpeak arrapatu.

 

aurrekoa hurrengoa