www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Poli
Augustin Anabitarte
1958

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Augustin Anabitarteren idaz lanak, Juan San Martinen edizioa. Gipuzkoako Aurrezki Kutxa, 1986

 

 

aurrekoa hurrengoa

BIZI-BIDE BERRIA

 

        I, Txo, asi ai onoko patata abek laban zar orrekin zuritzen. Emen lana eginda bizi gaituk. Nik aña lan egiteako urtiak egin biarko'ituk mundu ontan. Zerta etorri aiz, jatera? Emen lana egin biar dik, lana! Ez da naikua alperkeriiyan ta gaiztakeriyan ta lapurretan aritzia. Juate'al itzan eskola? Ezta batere. Artian ikasiyak ez duiñor gaizkitzen. Ai, nik ire aukera izan ba-niken! Baño laneako jaiua nunbait eta ez gegozkik ortatik gutxi-egiñak. Ago, ikasi biarko dek balantzaka gutxiyago egiten etxia pixkat mugitzen dalako. Nik aña urte itxasuan egiten ba'ituk ikasiko dek zutik egoten. Gazteek zarrak ezagutzen dituzte; zarreek gazteak ez. Arraultzak nola jate'ituk ik, moskol ta guzti? Ba'akik, lan egin eta bizi, eta jardun ongi! Lana eginda ere, bizitzia kosta. Baño, motel, patatak ondatuko'ituk.

        Aiek ari ziraneko sukaldea ez zan aundia, bi lagun alkarren atzetik pasatzeko ainbeste; aren aunditasunezko itsasontziek ez oi dute zabalagoa izaten.

Su-ondoko eskubi-aldera, ikaztokia; atzean, ontziak apaletan. Bi aldeetara, ateak zabalik, itsasoari begira. Itsasontzi ura karga ematen dutenekoa zan; baita ere bost lagunentzako tokia ba-zuan, ontziko jendeaz gañera, or erritik errira dabiltzanentzat.

        Sukaldaria gizon zartzen-asia zan, sukaldari ona ta berritsu xamarra. Sukaldari ona zalako barkatzen zioten aren berritsukeria ta, batez ere, buru-gañean zalako txano, txapel, ginbail zuri ura ibiltzeko griña. Alako pastelero-txapela ez oi dute itsasontzi aundietan baizik ibiltzen, baño Akulamendiko sukaldariak ez zeukan bere sukalde-jakintza iñorekin trukatzeko. Ta berak ala uste: berak zekianez gañera Akulamendi ez zala askoen moduzko ontzi kaxkarra. Orain an ari zan, zortzi-aldiko bizarrarekin, txapel zuria izana buruan okerka jarrita, bost beatzen ikatz-aztarna beltza ederki agiri zuala.

        Orri Poli aize zabaleko txoria bere buruz kaiolan sartuta. Kristaba izan bearrean, egiazko txoria izan ba-zan, lenengoz goiak eta beak miatuko zituan, iñongo aterabiderik ote zan. Baño Poli ezagueraduna izan eta jakin antxen egon-bearra; ontziaren inguru guztian ur aundia, noski.

        Ta egia esan, ez zegoan ontzian sartua damututa. Lana eginbearrak atsegiña ekarriko al zion? Poli ez zan ezere egin gabe ondo daudenetakoa. Poli beti zerbait egiteko griñak ibiltzen zuan; geienean gaizto-aldera jotzen, ordea.

        Sukaldeko lana ez zuan txarra, zer-jana len baño obea, baldin baite; ezta ere goseak ibilliko, gosea ez zuan beñere adiskide ona izan.

Soka aietan gora ibili aal ba-zitekean! I, Txo, iyo ai goiko muturrera, noiz esango zioten. Alako lana zitzaion gogozkoa. Bizi-bide berria, beraz.

        Sukaldari ura parragarria zitzaion. Nolanaiko mutilla zala uste. Poliri bost ajola arengatik. Erritan zenbat eta geiago egin, parragarriagoa iduri. Ura kaikua! Ez zezatela angoek uste Txo nolanai ibilliko zutela. Danetara ere, sukaldariak kezka aundirik ematen ez. Ala obe.

        Aldizka begi-illun egoten zan Poli gizajoa. Mundu ura txikiegia zitzaion. Berak ez jakiñarren erri-miñaz zegoan. Donostia maite, nonbait. Kaleetako jendea, kaia, Gaztelu zaarreko lo-zulo maitea! Oraindik ere begien aurrean zeukan azkeneko ikustea. Urruti zijoala gogoratuta gora atera zan erria ikustera. Erria, ordea, agiri ez. Atzean egoten zan Gaztelumendiak aurrea artu. Zein mendi ziran aiek? Itsas-aldetik ez zuten lengo antz aundirik. Danak atzera makurtuak ematen zuten. Eten gabeko makina-burrundarak urrutirago zijoazela adierazten zion.

        Poli ez zan aundia, ezta zabala ere; baño osasun ederrekoa, bizi-modu artarako ederki gaitua. Ontziko oea ez zan oso leguna, baño Polik edozein txokotan lo egin zezakean. Ontziko mutilla jaikitzen zan aurrena, bearrez goizeko ordubitan; baño gure ontzian goizeko iru t'erdiak baño lenago ez zeukan jaikitzerik. Orduan kapea gertutzen zuan bi opizialentzat. Opizial bat labak laurden gutxiagotan jeikitzen zan beste opizialarekin labetan txanda egiteko.

Ordu laurdeneko tarte orretan biek alkarrekin gosaltzen zuten Polik egin eta zerbitzariak ekarritako kapeaz.

        Ostera oeratu ta sei t'erditarako jeiki. Bederatzi t'erditan gosaria ontziko guztieri, zer janarekin. Eguarditik ordubitako tartean lo-kuluxka ederra egin zezakean Polik. Lau t'erditan izaten zan bazkari jatorra ta geroztik zortzitako tia ta besterik ez. Tia Polik egin bear ta zortzi t'erditarako oera. Bidaztiek pasajeruek) sei t'erditan apaltzen zuten.

        Txo, iriki itzak kontserba-kaja oiek. Urrena jartzak bakallua beratzen onenbesteko puskak eginda. Emen etziok denbora galtzerik i zakur-zuloetan ibiltze'itzanian bezela. Egiñalak eginda ere naiko lana ba-ziok. Etorri-berriya aizelarik etzaut lan aunditara biartzen, baño saiatu biarko dek. Nik ire urteetarako edozein gizonak aña lan egiten niken. Lanak baño alperkeriyak geiago ondatzen dik gizona. Munduan jaiota dagoan guztiyak jakin biar likek ori. Jartzak ardua pronto. Ordia munduan burutik zuzen etziok sobra. Ta begirok arduari ur-tantorik sekulan bota neri aitzakiya eman ez dizadatekan. Ba'akik Txo gaju ori, janian jan eta lanian lan; baño nik uste'iat janerako obia agola i lanerako baño. A zer laguntza! Artian txotxa baño, aurra obe.

 

aurrekoa hurrengoa