www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Auņemendiko lorea
Domingo Agirre
1898

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Auņemendiko lorea, Domingo Agirre. Auņamendi, 1966

 

aurrekoa hurrengoa

IX
ZURRUMURRU GAIZTOA

 

        Egin, gizon zintzo eta errimeak, egiñ ondo, al dozuen giñoan zuen Sorterriari; ipiñi bere alde zuen biotza, zuen adimena eta besoa; igaro zuen bizitza guztia ainbeste maite dozuen Lurra ostendu eta gorde naian; estanda egin eta urkatu, bere izena izenik maitegarriena legez begiratua izan dediñ erbestekoen artean; baiña ez erritarren aldetik sari on bat itxaron. andia bazara, ezingo zaitue ikusi eta iango deutsuez azpiak zuek aiña ez diran gizonak; txikitxoa bazara, ezereztzat eukiko zaitue zistriñ, doillor, urruingarri eta billuts guztiak: ori izango da ezagututen zaituen danak zuentzat biotzaren erdian gordeko daben saria. Izan leiteke, beta onaldi batzuetan, besterik eziñean eta ondamuz beterik, zuen egitadaren bat txalotua izatea, kanpotik; baiña ez da biltz barruan txalorik izango: an, tolostura artean gorderik egongo dira gorrotoak, eta urtengo dabe ondo deitsuen eraldi batean, subeak trumoi egunetan edo saguzarrak ilunabarrean urteten daben antzera.

        Aitzaki txikiak bearko dira orretarako, uskeria bat izango da naikoa.

        Olan gertau iakon Mendiolako Arnoldori. andia zan bere izena Auñemendin, Euskal-Erriari on ugariak egin eutsazan, irakurleak dakian gisan, adiskide asko zituan, uste zanez. Baiña usteak ustean gelditu oi dira sarri. Asi ziran ienteak ortik eta emetik bata eta bestea esaten: batzuk, lotsagaldukoenak edo biotzik baltzenetakoak, salkindaria zala Arnoldo; beste batzuk, alabea ezkontzeagaitik prankotarren adiskide zala, norbaitek, Mendiolakoa, beti izan zala arro andi bat, eta oraiñ, bera ezertarako gauza ez zanean, prankotarrakaz gudarik ez ebala nai, bere izenaren argitasuna iñok illundu ez eian.

        Eta zurrumurrua, Baionatik asi eta Aramitzeraiño zabaldu zan bereala, eta estaldu eta aztu-eragin ebazan Arnoldoren egitada andi, ospetsu diz-dizariak, odei matasa baltzak illargi ederraren erraiño gozoak estaltzen dituan gisara.

        Mendiolako iaunaren kontrako salgaistak non-nai entzuten ziran: au zana, ori zana, nik banekiana, nik esaten nebana, bere morroiakgandik iakinikoa zana: danak euken Arnoldoren izen garbiari loikeri apurren bat bota bearra.

        Baiña gauza bi agertu nai ditut emen: bata da siñismen gaiztoak zirala okerrenak Arnoldoren kontra; bvestea, andre Luzia eta Riktrudisegaitik iñok ez ebala ezer esaten: gizona ei zan erruduna: besteak gizonaren ioskaiñeak.

        Non ziran orduan Arnoldogaitik arpegia aterako eben adiskideak? iñondik ez ziran agiri. Askok, sinistu eben Mendiolakoagaitik esaten zana, gauza txarrak laster siñistuten dira eta; beste asko poztu egin ziran, siñistu ez arren, bada gizon bnaten kalteak askoren poza ei daroa bere atzetik.

        Baiña gizon guztiak ez dira txarrak eta siñiskorrak bere ez; eta bat edo beste iarri ziran orraitiño euskaldun gidari zarraren alde. Ondo ordu txarrean eurentzat: bada eurakgaitik bere esan ziran iñoiz entzun ez ziran lango gauzak. Ubero txotxinduta egoala aspaldietan bere; Pedro Mari ogipeko zuri guzurti bat zala, ugazabagaz ondo eukiteagaitik sudurra ebaten itxiko leukeana. Amando barriz, iakiña! mundu guztiagaitik ondo esaten ekiana zan, eta ganera zerbait aterako eban Mendiolatik bere elizetarako. Uberori barre egiten eutsen bere erako nagusiak; Pedro Marik ia arpegiko narrua galdu eban iai bazkalaurre baten bere lagun artean: zanbroz eta atzamarkadaz beteta ioan zan egun batean txera; apezpikoaren iakituri eta donetasuna ez ziran naikoa Auñemendiko euskaldunen artean sartu zan itxumena kentzeko.

        Gizona aldakorra da berez; baiña txarretik onera nekez biurtuten da, onetik txarrera erreztasun andiagaz. Orregaitik Ozinbelzko batzarrean Arnoldo euskaldunik onenentzat eukeen gudariak eurak, andik egun gitxira salkindari gaizto bat zala ziñoen.

        Nondik baiña urte ete eban Arnoldoren kontrako salgaista oker bidebagakoak? Ez da beti errez izaten, olango ipuin dongeak bere iturburu eta abia nun eukiten daben erantzutea, baiña oraingoan badakit nik. Portun eta Loperengandik etorren dana. Portunek iakin ebanean Arnoldo eta Riktrudisek prankotarra Amandoren etxdan ikusi ebela, egonzan barriro Lopegaz lenagoko batean alkarregaz ikusi genduzan tokian bertan, Lopek esan eutsen Ozinbelzkoari bere gorantziak zertan artu zituan Riktudisek eta zelan prankotarrarenak; eta ori izan zan naikoa, aora etorri iakozan biraorik ikaragarrienak esan eta gero, Otxoaren semea kurruka billa asteko. Bekian zelan emon zeitekean dxastadarik andiena Arnoldoren biotzean: euskaldun gaiztoa zala zabalduta, diruak edo andinaiak okertu ebala adierazoten emon eta. Orretarako gogoratu iakon errez eta ugari billatuko zituala laguntzailleak gudarako gogoagaz egozanen artean, Riktrudisen eskua ukatu iakuenean artean, Kristoren legekoak nagusitzat ezin ikusi zituenen artean, Arnoldoren aginpideagaitik ondamuz beterik bizi ziranen artean, argitasun gitxiko iente siñiskorren artean. Eta asi zan io batera eta io bestera, ixillik eta ziñazkida baten aria eskuetan baleuka legez, orkoai eta emengoai aditzen emoten euskal lurrean sorterri saltzailleak egozala, norbere etxadia ondo euki ezkero besteen ardurarik ez eukela norbaitzuk, eta beste olango ipuiñak; autortuten ebala azkenerako, belarrondora eta iñori ez esatekotan, erri-saltzaillea eta besteen ardurarik ez eukan euskaldun madarikagarria zein zan: Arnoldo. Eta zelan ekien askok prankotar agintari bat Arnoldo eta bere alabeagaz egon zala, eta beste askok Ozinbelzko batzarrean zer gertau zan ikusi eben, guzurrak egiaren itxurea eukan, eta egia balitz legez ebillen aotik aora.

        Astiune andian bear izan eban alan bere Mendiolako iauregiraiño elduteko. Morroiak bekien, baiña zelan esan nagusi etxekoandreari? Olango albisteagaz beragana ioaten ziranak zuzituko zitukean Arnoldok. guztiz ona zan, guraso bat zan danentzat; baiña bere izen onari geldi-geldi itxi bear iakon.

        Baiña olango gauzak ez dira ixillik luzaroan eukiten, nai izan arren. edo norbaiten zurreztak edo lagunen arpegikeriak, edo umeen eziakiñak, edo ume itxurakoen iardun eta barritxukeriak, usterik gitxien danean kenduten deutse estalkia eta orduan izaten dira ordukoak.

        Pedro Mari atzamarkadaz beteta etxeratu zan egunean erdizkako itz batzuk kanpoan entzun arren, ez zituan Arnoldok ezertakotzat artu; baiña bere iauregian sartuta, morroirik onenaren arpegi illun eta urratua ikusi ebanean, itandu eutsan, aita on batek seme maiteari legez:

        —Zer dok, Pedro Mari? Zer gertau iak?

        Eta morroi zarrari ezer esateko astirik emon baga, Ana Mari motsak ugazabari erantzun eutsan:

        —Burrukan egin ei dau, zeugaitik zerbait esan dabela eta.

        —Nigaitik?

        —Bai, iauna.

        —Ez da, ez da, guzurra da, iauna —esan eban Pedro Marik, zer ziñoan ez ekiela— iausi egin naz, ara or zereko zerean.

        —Pedro Mari —iarraitu eban ugazabak— esan egidazu niri egi egia. Zer esan dabe nigaitik? Neuk bere zerbait entzun dot, eta ez deutsat iramonik egin; baiña oraiñ emen dakustanak argituten deust adimena.

        Betosko aserrea eukan Arnoldok au esatean. Begiratu eutsan Pedro Marik, eta ikusi ebanean bere nagusiaren bezintarte gogorra, erantzun eutsan:

        —Ez diran gauzak, iauna.

        —Zertzuk?

        Begiratu eutsan otseiñak barriro, eta ugazabaren arpegian ezagutu ebanean nai eta naiezkoa zala garbiro erantzutea, esan eban:

        —Iauna, ez dau iñok siñistuko, ezin leike siñistu zeu ezagututen zauzanak, zergaitik...

        —Eroapenak amaitu iataz, Pedro Mari, eta euk bere amaitu egik bein.

        —Erri-saltzaillea zarala zeu eta...

        —Eta?

        —Riktrudis ezkonduteagaitik prankotarren adiskide zabiltzala.

        —Zeiñek esan deusk?

        —Askok, eliza-atean egozan danak.

        —Eta euk, zer erantzun deutsek?

        —Nik? Aurrean neukanari ukabilkada bategaz agiñak atera. Baiña asko ziran eta... Gaur arratsaldean orraitiño...

        —Eta ire aldekorik ez zan?

        —Iñor bere ez.

        —Beraz Mendiolako iaunak i baiño beste adiskiderik ez eukan?

        —Aldra atan ez iauna.

        —Eliza batekoa: toki askotako ientea etorten da mezara eta.

        Lotsea, bekaitza eta arimako samintasun sakon eta neurrigabea irakurri ziran Arnoldoren arpegian, berbakaz ezer ez eban agertu baiña. Otordua da eta iaizue, esanaz, igo eban mandiotara eta an asi zan batera eta bestera bere gogamenakaz guda bizian.

        Mutik ez eutsan iñok atera: iauregi dana, illerria legez, ixill-ixillean gelditu zan: ixillean morroiak ezkaratzeko aulkietan iarririk, zer esan ez ekiela; ixillean etxekoandrak, sokoren baten sartuta. Arnoldoren oinkada desbardiñak eta emakumeen zotiñ-zizpuruen soiñua besterik ez zan ez ntzuten. Ilbarria sartu zan etxe atan: Mendiolako etxe iaun ospatsuren izen bedeinkagarria Euskal-Errian il zala iakin zan.

        Nondik etorren eriotzea? Zein zan iltzaillea? —itauntzen eutsan bakotxak bere buruari. Eta buru argikoenak laster erantzuten eben: eriotzea Ozinbeltz aldetik dator, siñisgaiztokoen eskuetatik.

        Eriotzea alda bada, edo gaixo aldiren bat? —ziñoan bere artean Arnoldok. Eta berberak erantzuten eban: bai, eriotzea: erriak gisa orretan iarritakoan, ez dira berealakoan beste aldera biurtuten: urteak bear dira orretarako, eta ni ez nago urteetarako eta gitxiago bere. neure erri maitearen biraopean ill bear dot! Baiña nik ez daukat zergaitik lotsatu, eta gaur arratsaldean enprarantzaren erdiran urtengo dot, gizonik geien dagoan tokira, eta etxerik etxe ioango naz gaiñera neure bekoki garbia erakusten, eta ikusi bear dot oirandik nire berbeak surik eta biotzak irabazteko indarrik ete daukan; iakin bear dot nire morroiari esan deutsena neure arpegira esateko ausardirik badauka iñok.

        Ugazaba olango burubideakaz ebillen bitartean, Pedro Marik artu eban aizkora bat, eta atariko zorrotz-arri latzean asi zan zorrozketan. Aizkoreak arrian egiten eban otsa aitu ebanean, iagi zan Riktrudis bere lekutik, ioan zan Pedro Marigana, eta esan eutsan:

        —Zer darabilzu?

        —Ikusten dozu.

        —Itxizu bere lekuan tresna ori, eta buruan darabilzuzan gurari txarrai bere itxizuz. Zuk ez dozu gaur etxetik urtengo neuk esaten deutsudan agindura baiño bestera. Zeiñek uste dozu aterako ebala gure aitaren kontrako salgaista ori?

        —Ozinbelzko mozoloren batek.

        —Bada Ozinbelzko mozoloagana ioan bear dozu, eta esan nik diñodala berak egin daben kaltea berberak aguro desegin daiala, nik inoiz arpegira begiratutea gura badau.

        —Baiña areri etxako olango...

        —Ixo, eta ibilli azkar.

        Egun atan iñok ez eban otordurik Mendiolan egin, Lopek ez bada. Iauregiko guztiak negarrez egozan. Lope Nagik aberetxeko ate ostean beregandu zituan iaki guztiak mauka mauka iaten ziarduan. Ugazabaren ardurakgaitik goseak ilten itxi bear aleutsan bada bere buruari?

 

aurrekoa hurrengoa