Piztiarioak
J.M. Olaizola "Txiliku"

Elkar, 2012

 

 

 

Y

 

 

 

Ye Teh

 

      Himalaiako hizkuntzetan horrela, ye teh, deitzen omen zaio mendi garaietan eta leku bakartietan bizi den izaki iletsu bati. Gizaki handi baten eitea eta itxura duen izaki horrek historia luzea du, aspaldidanik ezagutzen baita, bai Himalaia inguruan, baita ere Asiaren bihotzeko beste hainbat mendikate garaietan. Dena dela, 1951. urtean Shiptonek Everestera egindako espedizioaren ondoren sarri agertu ziren paperetan izaki horri buruzko adierazpenak, gutxiespeneko eta izua sortzeko adjektiboak zituela alboan: elurretako gizon nardagarria, elurretako gizon abominablea...

      Ez da erraza jakiten nolakoa den ye teh horren izaera, eta iritzi ugari bezain kontrajarriak daude horri buruz. Badira oso bakana, izua eta elurretan bizitzera ohitua dagoen hartzaren antzeko animalia dela diotenak; badira ia desagertutako edo, dagoeneko, erabat desagertutako izaki mota ezezaguna dela esaten dutenak; eta badira, azkenik, beste garai batzuetako gizakiaren azken aztarnak direla diotenak.

 

 

Piztiarioak
J.M. Olaizola "Txiliku"

Elkar, 2012