Piztiarioak
D
Da Duku
Garai batean, Andaman uharteetako biztanle bakarra eta bakartia zen Da Duku baranoa. Ez da erraza Da Dukuren itxura zein zen jakitea, baina baranoak musker handien antzekoak izan ohi direnez, musker erraldoi baten itxura zuela pentsa genezake. Garai zaharretako egun batean, tangalunga bat iritsi zen, galdurik, uharte haietara. Da Duku bakartiak ikusi zuen eta erabat txunditurik geratu zen. Tangalungak, algalia-katuak ere deituak, animalia dotore eta maitagarriak dira. Hain atsegina ikusirik, berarekin ezkontzea erabaki zuen Da Dukuk. Bikote haren arteko harremanetatik jaiotako kumeek igeri egin zezaketen, musker baten gisa zuhaitzetara igo, eta katu bizkor baten antzera ehiza egin: Andaman uharteko lehen gizakiak ziren. Andamaneko gizakiek ez dute Da Duku ahaztu, eta oraindik ere gurtza eta omena eskaini ohi diote, euren larruetan tatuatuz musker koloretsu baten irudiak, orbanak eta distirak.
Piztiarioak |