Piztiarioak
J.M. Olaizola "Txiliku"

Elkar, 2012

 

 

 

H

 

 

 

Herensuge

 

      Jeinu gaizto eta deabruzkoa da herensugea, itxuraz suge baten antzekoa eta izaera anitzekoa, jasotako lekukotasunen esanetara hiru, bat edo zazpi buru izan baititzake.

      Sua da bere ezaugarrietako bat, eta sutatik bertatik jaiotzen ote den ere susmatzen dute batek baino gehiagok.

      Hegoduna, hegalari trebea da, eta ihesi doanean Itsasgorrietara joaten da, suzko ur haietan hondoratzeko. Itsasgorrieta deitzen zaio mendebaldeko zeruari, arrastiriko Eguzki-suek gorritzen dutenean batik bat.

      Euskal mitologiako izaki honek izan du gaur egun gorpuzteko aukera, fosil izaeran bada ere. Trebiņun, Laņuko aztarnategian, aurkitutako goi-kretazeoko suge fosil bati Herensugea caristiorum izena jarri diote, karistiarren herensugea.

 

 

Piztiarioak
J.M. Olaizola "Txiliku"

Elkar, 2012