Naufragoen altzoa
Gorka Setien

egilea editore, 2019

 

 

Bomitorioa stadiumean

jendea jendea jendea

 

militarrak kirolaren bermatzaile

azpiratu beste guztiak

eta gero musika dantzatu

 

agindua

 

polizia kasino-zaintzan

burdina begien atzean

etxe barrukoen eta kale bazterrekoen oroimenean

suspiriyuak

 

xaguxaharrak dabiltza airean

zuen gaua babesten

umeak izarrak

dagoeneko kliskan

 

zonbiek asesinatu nahiko zaituzte

baina gogoratu

izarrak kliskan.

 

 

Naufragoen altzoa
Gorka Setien

egilea editore, 2019