Kontratuaren gidoiak hala zioen:
mundu oso bat igaro dut
asesinoaren atorrak zuri-zuri mantentzen
zeremonietarako behar zituen eta
ez dut gehiago egin nahi
orain aizto zorrotzak behar ditut
motz zein luzeak
ez derrigor hiltzaile bilakatzeko
haietaz defendatzeko baizik.
Eta sinatu egin nuen.