Naufragoen altzoa
Gorka Setien

egilea editore, 2019

 

 

Gauaren gelatik

ur ulertezinen errekara heldu naiz

 

egin ditzaket agurtu harri bertikalak

atzoko egunkariekin etxeak eraiki

edo betiko txisteekin jendea hil.

gaizki tratatutako frutek eta perfumeek

sufrimendu esentzia eta existentziarekin azalduak

osatzen dute duintasun akademikoaren korpusa

eta irribarrerik gabeko arrainak dabiltza letra artean

korrontea nondik datorren atzeman ezinik.

Ze gutxi balio duten eskurik gabeko pentsamenduek

zenbat itsu luzido jada pilak gastatuta

panpinak desegiten

sinismenaren ministeritza objektiboan.

Maiordomoz jantzitako subalternoak eseri dira

pantailaren ertzean azalpenen amuekin

moneta mistika denaz solastera eta

nire komun zuloraino ailegatu nahirik.

kantatzen diet eskela bat

ukatzen ditut euren eskolak

ezjakin bat izan nahi dut.

 

 

Naufragoen altzoa
Gorka Setien

egilea editore, 2019