Naufragoen altzoa
Gorka Setien

egilea editore, 2019

 

 

Karrika estu edo zabal bakoitzeko ezkaratzaren buruan

zenbaki bat dago

zera administratiboa besterik ez da

zorigaitz hilgarri baten laxoa bailitzan

 

sartu-irten bakoitzean

itzalen arrastoak gelditzen dira

biografien tinta ikusezin modura

airean disolbatzen

 

solairuetako etxebizitzen atez barne

desioak irudi izan nahirik desegiten dira

sublimeki

 

geureak geuretzako besterik ez diren unibertsitateetan

zibilizazioaz mintzatzen gara.

 

 

Naufragoen altzoa
Gorka Setien

egilea editore, 2019