GORPUTZEN LAPURRAK
Zonbiak filmetako oroimenetan soilik irudikatuz
hurritz makilkadetatik karbonozkoetarainoko eboluzioa miretsiz
ezinegonaren gorrotoz jantzita
edozein pilula edo likido lasaigarrien apologiaren gainean
ironiko baina irensle
adimen garbienekiko mespretxuan tinko
ezaren fusiletan instalatuta
(ezaren benetako unea galdu eta gero)
labirinto madarikatuetatik irten ezinean
bizigai izandakoaren hezurrekin legeak eskribituz
eraztun kontzentrikoetan harrapatuta
gero eta itoago
alderantzizko argudioekin
iraultza egin nahian
izaki zurien partitura eta esklabo izanik
gora tortura demokratikoa kantatuz
bizi omen gara jende asko
lehen minutua izan zenik ere jakin gabe
esan didate.