Naufragoen altzoa
Gorka Setien

egilea editore, 2019

 

 

7 mila milioi omen gara

6 izan eta gero

laguntza nori eskatu ez dakigunik

horien artean asko

 

7 mila milioi

6 izan eta gero

higatutako kolorezko kartulina batzuk

bakardade arnasgarrien etxeetan

 

7 mila milioi

6 izan eta gero

5 hatz esku bakoitzeko baina ez denek

4 muxu benetazko lehorte osoa ere askok

3 abixu serio eta abixurik gabeko kanoikadak

2 maitasun eterno kontakizun arautuak osatzeko

eta kontakizun bakarra ustez

 

7 mila milioi

baina ez denak alde berean.

 

 

Naufragoen altzoa
Gorka Setien

egilea editore, 2019