negarguraren biltegiak beste ezer gorde ezinik eta eserita
irudigile zein letren desesperatzaileak omenaldien zain
(norbaitek asmatuko du musikarekin
gure behar larriei erreparatzen badie)
Izan zen behialako bat aurkitu nuena sentipen lurrun eta zurruna:
ezer ez da dirudiena
eta edozeri deritzogu maitasun
fabrikak hor daude
molde zahar molde berriz
luzarorako daude.