Zerua hitz hutsa denean
petalo finen atzean
amildegi bat dago
jainkoak zokoetan
horiexek akabatzen une oro
zerua era apalean pausatu
bizitza beso artean heltzeko gorputzak gorputzetan
ez dago beste iraultzarik
baina defendatu egin beharko dugu eta odola isuri
negar eginen dugu.