Parke batean nago
lau urteko persona batekin solasean
jendea pasatzen da gertutik edo
beren bizitza zatiekin begiradan
milagarren aldiz esnatu dira ezkiak
eta ze eskuekin helduko dio bizitzari
lau urteko adimen bizkor honek
eta galdetu dit
gu benetan existitzen gara
ezta?
Hodei xafla iletsuei begira jarrita
entzuten ditut kamionak eta trenak pasatzen
beren lan hotsekin
eta galdetu diot txikiari
ba ote den benetan existitzen ez denik.
Telebista kontuak aipatu dizkit.
Sagarra jateko gogoa adierazi dit ondoren.