Garraio publikoetako geltokietan
irudiak begira ditzaket
kristaldutako zeinuak odoleratu arte
edo paseatzaileen aurpegien paisaiei erreparatuta
sentipenen olatuak
hondartzetan geldiarazten saiatu
ezinbestean
zatikatuak xehe-xehe nabari ditut zelulak
antzinako ezjakintasunaren korrontean
ezinduen irla dira gure artelanak
naufragoen zain.