Naufragoen altzoa
Gorka Setien

egilea editore, 2019

 

 

FABRIKATU

 

Izan zen behin

auskalo ze urtetan

ze urtarotan

idatzi nuena hemen bazirudiela

gauzak (gauzen zentzu zabalenean) hazi ordez

hemen gauzak fabrikatu egiten zirela

 

hari ikusezin baten ernamuinetik abiatzen dira gauzak

(gauzen adiera zabalenean)

 

tinta lehorreko tristuraren lerroburupean

gorputzak izerditsu

izerdia egoskari

soa gero eta lausoago

ikusitakoa gero eta higatuago

hauts finena bizi-gogoan disolbatuta

denbora mehatxu bilakatu zitzaigun

 

 

Naufragoen altzoa
Gorka Setien

egilea editore, 2019