Naufragoen altzoa
Gorka Setien

egilea editore, 2019

 

 

MAITATZEA

 

Sentitzen nuen

maitatu

bihotzik marraztu gabe

maitatzen zela

baina ez nekien sentipen hori

ukazioen biltegira jaurtia

izan zenik

 

amodioaren infinitua

basoaren hosto-airean

sumatzen nuen

baina ez nekien

inoiz hala adieraziko nuenik

 

amodioak gorputza du

bere zera kilimatsu eta urduri guztiekin

eta argia. Izatekotan.

 

 

Naufragoen altzoa
Gorka Setien

egilea editore, 2019