Egunerokoaren aurpegiek nola
haizeak martxoan esan du
ez dakigula zer gertatzen zaigun
eta ez dugula jakin nahi
egin beharreko borroka politiko-miopexamar
lausoaren atzealdean
igartzen al da zerbait
zibilizazio deritzogun honetan
uzkurdura
tenkada
itolarriaren zirkulu kontzentrikoek
ez gaitzaten ezereztu
ahalegin guztiek
bizitzara eraman gaitzatela
izan ziren lehen ere
beste hilabeteak beste haizeak
martxokoaren esapide bertsuko.