Alegiazko herri batean
—hiri batean ere esan dezagun—
herritarrak
—hiritarrak ere esan dezagun—
euren oin nekatuak gastatuak zartatuak
limoiz zukuz zaintzen zituzten
baina jakintsuen ikerketa baten aburuz
jardun hori arriskutsu gerta zitekeen herritarren
—hiritarren ere esan dezagun— osasunerako.
industriak eta politikak
kontraerasoara jo zuten
limoiak hormaren kontra paratuz.
Aspaldi ostu zidaten ama
hautsi zidaten desioa
ito umea eta bideratu
hortik gerora guztia
eta
orain
limoiak
ere bai.