Naufragoen altzoa
Gorka Setien

egilea editore, 2019

 

 

Eta umea jaio egin zen

apenas intziri bat

lehen arnasaldian

baina nori inporta zaio

detailetxo hori.

Gero bilatu egin zuen

jakinduria zahar bati jarraituz eta

aurkitu egin zuen goxoa baina

nori inporta zaio goxorako jakinduria hori.

Lasai zegoela beroan

ongi asko adierazten zuen

behar zuen horri bildua

baina nori inporta zaio zein den

ongi izanaren tenperaturak duen

bibrazioa.

Umeak irribarre zabalarekin

eskaintzen du gaur bere jolasa.

Nori inporta zaio.

 

(2012ko abenduan)

 

 

Naufragoen altzoa
Gorka Setien

egilea editore, 2019