Naufragoen altzoa
Gorka Setien

egilea editore, 2019

 

 

Bai Xabier, konforme zuk eta beste hark esandakoarekin:

haragia gara. Haragian du idatzia bakoitzak bere zera

zerbait pizten da beso-artea betetzen dugun bakanetan

gorputzak pasieran ikustean

heriotzari zenbakiak nola etzaten zaizkion dakusagunean

eta

non dago bizitza non gordetzen ditugu haur minduak

sabel zuloan eztarri gorrituetan gorrotoan pentsamendu

kartesianoetan esapide ironikoetan.

Banketxe batean komisaria bat terapia saioak eta errezuak egiteko

zabaldu dugunean nora aldatu ote dugu haragiaren plazera.

Bai Xabier, haragia gara, haragi adimentsua

oroimen lurrunak sotoan gordeta dauzkan soin

eta zerbait bat zatikatuta

izuaren kantoietan.

 

Noiz galdu ginen.

 

 

Naufragoen altzoa
Gorka Setien

egilea editore, 2019