Naufragoen altzoa
Gorka Setien

egilea editore, 2019

 

 

Ez da iluntasuna ahoskatzeko eguna

denbora airean deusezten da

berunak eskuak hauts grisez egiaztatzen

dizkizula

 

erremedioek ez dute zapatarik janzten

norbanakoen izenean

ez dago itzala koloreztatuko didanik

maiteenei euren lekuetan haziak

eta hostoak biltzen uzten ez badiet

 

nekeari bidea erakutsi eta aurrerantz

hitz minimoekin aurrerantz egiteko garaia

 

da.

 

 

Naufragoen altzoa
Gorka Setien

egilea editore, 2019