Naufragoen altzoa
Gorka Setien

egilea editore, 2019

 

 

IXO ETA TABU

 

IXO eta TABU

beraiengatik galdetu nuen

leiho guztiak itxi zitzaizkidan

desiraren lehenengo letra

herdoildua aurkitu zutela eta ez zegoela

zer eginik

 

zaunkaren alfabetoa

harea malkobideen bazterretan

IXO eta TABU

 

beraz kontakizun eta ipuin

estuasunaren inokulazioa

sastrakaren akademia

biolentziaren sedukzioa

lehortearen edalontziak

melodrama nahi izan ezkero

 

baina IXO eta TABU

 

 

Naufragoen altzoa
Gorka Setien

egilea editore, 2019