Haraindiko begiradaren bila
Pello Otxoteko

Pasaiako Hiria, 1999

 

 

ATOZ NIGANA!

 

Atoz!

Atoz nigana!

 

Mugetatik kanpo nagoen

Itsutuz ikus zaitzadan

Zurekin kantuan gor nadin

 

     Zure laztanez ukimena

          gal dezadan

     betiereko hotzikara jarraian busti nadin

 

     Begiratu!

          zure begien diztiraz

     erre nahi baitut bihotza

 

     Muxukatu!

          zure mingainaren listuaz

     zoriona dasta dezadan

 

     Eta haraindiko hitzak

          hitz haraidikoak xuxurlatu

     ene izatearen lo-eragile izan daitezen

 

Atoz

Atoz nigana!

 

Mugetatik kanpo nagoen

 

     Zarata eta ixiltasunaren

     Zarrailak itxi daitezen

          Zure doinuez

          Musika dagigun

 

     Badaukat zure

              artearen berri

        Badakit zure

               estetikaren oinarria

          Badazagut zure

                  mezuaren sentipena

 

     Baina noiz arte

           noiz arte itxaron

     zure arrabita eraginik

     arkukaden barnean murgilduz galtzeko

        noten xedeaz urretxindorrari

        kantu berria erakusteko?

 

Haraindiko begiradaren bila
Pello Otxoteko

Pasaiako Hiria, 1999