Haraindiko begiradaren bila
Pello Otxoteko

Pasaiako Hiria, 1999

 

 

IZANIK, EZ NAIZ

 

Jadanik ez naiz ostrazismoan sentitzen

inguratzen nauen errealitate honetan.

Izate nirean arrotza naiz

hemen orain honetan bertan egonik

galdurik nago

eta bidegurutzerik ere ez dut ikusten.

Zentzumena edota erraiak

non dauden ez dakit,

aurkitzen ez ditut,

zer naizen jakin ez dakidalarik.

 

Amnios primigeniora atzera egin dut, ala

heriotzaren plasma amorfoan bustitzen hasi al naiz?

 

Datorrena joan da

nuena galdurik

ondoren hutsunea

gerora deuseza.

 

Haraindiko begiradaren bila
Pello Otxoteko

Pasaiako Hiria, 1999