Haraindiko begiradaren bila
Pello Otxoteko

Pasaiako Hiria, 1999

 

 

ERDIRAPENA

 

Pauso bakoitza aurreratzean

hotzikaraz goratzen dut oihua

berau, handitasunean galduaz

nire gogoeten hatsa

noizbait edonon zertuko delakoan.

 

Hala ere, hatsa eta oihua

haien horretara bueltatzen dira

datozen beuden horretara

hondo-ustel eta barne-usteltasunera,

itsasoko aparrak

berera bueltatzen den eran

uraren mugetatik libratzeko

ahalegin gaindiezinak

saiakeran agortu eta gero.

 

Bihoaz bada, beuden horretara!

Hotzean galdua baitut arnasa

eta txinpartez itoa negarra.

Horrela, negar horren lurrunaz

betirako itsutu nadin!

 

Haraindiko begiradaren bila
Pello Otxoteko

Pasaiako Hiria, 1999