|
Haraindiko begiradaren bila
EGUNEN BATEAN
Egunen batean nire bihotzak ez du aingurarik edukiko, eta zureak bere muga lausotuak erakutsiko ditu sarrera eta irteera bilaezinak irriparre antzaldatu batean azalduz. Nork berearekin igeriari ekingo dio bilutsik azkenean loturarik gabe. Eta ni ez naiz itoko eta zuk ez nauzu galduko, izarren mantupean itsasoa dugu goldatuko hazia hedatu haizearen hitzez inoiz ernaraziko denaren aztorapenik gabe.
Eta egunen batean oroitzapenen postala lurrunak ximeldurik datzanean kantuaren hilezintasun faltsuaz, sentimendu-algara isilean, barre egingo dugu. Gure jakiunde hala holako eta estuak ezjakintasun argia izatera doan eraldatze prozesuan, eta barneratze kontzientean, zantzo ozena digu eragingo.
Orduan egun horretan mugarik gabeko ahurra goratuta ez dugu emaitzarik merezi duen eskaintza faltsurik lotsagabekeriaz uztatuko. Maindire zuriz jantzirik bidaiatuko dugu begien sua erabat epelduta, eta, bihotzaren neurriak zedarriztatuaz orduan bai izarrak itsaso gurean eginahal berezkoaz dira isladatuko.
Haraindiko begiradaren bila |