DENBORAREN PASEAN
Ahanzturaren arraildura hautsez betetzen da
etorkizun-begiradaren atzean
hauts malutak mara-mara
zehazki barreiatzen dira
ahanzturaren zokoetan
ezintasunaren tentsio-soak
suzko txinparta badagi ere.
Irits-marra gurutzatutakoan
atzeraezina da dena,
denborak ez du atzerik.
Orduan
soilik orduan
zentzubetean dugu hausnartuko
arintasunez eginiko
eta jasotako
azal gaineko laztan eztiak.
Orduan
soilik orduan
etsipen gordinean blaiturik
amorruzko konturatze hotzez
gogoratuko ditugu
mun eginik galdutako
zinezko musuak.