Gure bizitzaren ibilbidean
lotin dagerkigu
iraganaren agerpena,
atzerapausoen ondarea
gure gogoeten aingura direlarik.
Eta errealitatea
zohardura edo islada den
asmatzera ez gara iristen,
erlatibotasunaren hazia
barneraturik dugulako.
Baina, hala ere
errealitatea
burmuineko kantoien bueltan
zertzen dugu,
kantoietako joan-etorri bakoitza
ingurubideetan barrena
garestia den ala ez
geure buruari galdetu gabe.