Haraindiko begiradaren bila
Pello Otxoteko

Pasaiako Hiria, 1999

 

 

Aspaldi

aspaldi zen bai,

oi, galdutako haize epela

oi, gaueko ele ixil kontsolagarri

aspaldi ez nuela zure xuxurla

gorreriaz itsututako zentzumenetan

eztiki jasotzen.

Ezerezean aurkitutako lukurreria

mihi lingirdatsuz dastatzen nuelakoan

aztoraturik nituen

urteen poderioz moldeaturiko

ene estetikazko esku leunak.

 

Aintzinako kanta lagun

aintzinako doinu ahaztua

zatozkit berriz ere

arrapaladan zaldiz inguraturik;

ahanzturaz,ezkutuan gordetako oroitza

berreskuratuko dudanean

mirespenez goretsiko dut

bihurturik bailitzan

sufrimenduaren otoitza.

 

Ez ixildu,

ez ele, ez doinu.

Jarrai bidean

irmo eta tinko,

susperraldiari eutsiz,

sufrimenduaren estetika

otoitz eta esku leunez

bilatzeko aukera

ematen duten artean.

 

Haraindiko begiradaren bila
Pello Otxoteko

Pasaiako Hiria, 1999