Haraindiko begiradaren bila
Pello Otxoteko
Pasaiako Hiria, 1999
GAUAREN ITZALAK
Gauaren itzalak
ez du proiekzioarik,
ilargiaren lanbropean
gorputz guztiak
dira difuminatzen
hala nola
azalkeriaren eremuan
sentimenduak dira
ezkutatzen.
Baina, orduan ere,
argi benetakoa
soineko zuriz agertuko da
mozorro-bilkura honen gunean.
Haraindiko begiradaren bila
Pello Otxoteko
Pasaiako Hiria, 1999