|
Haraindiko begiradaren bila
Itxaroaldi kraskatuaz diraut artean hotzean berotasunezko etorreraren ametsarekin etsituta egunsenti argiek odolberritzen ez nautelarik. Konturatze ankerrak errealitatea erakutsi zidanean amore eman nuen, ezin dut zurekin egon nire murruen joskurak arrailtzen doaz zureganatzerakoan, baina badakit ez duela merezi halakoetan ene gogoeten zurrunbiloak erabiltzea, izan ere arrailduren hutsuneak modu honetan betetzen baitira, horrela arraildura hedatuz murruen joskurak zabalduz hutsunearen betetze honek hutsunea bera handiagotzen duela ziurtatuz. Eta ziurtasun honek murruen arraildurak diren ziurgabetasun-esparrua niregan hedatzen du hondo sakonetara.
Haraindiko begiradaren bila |