Haraindiko begiradaren bila
Pello Otxoteko

Pasaiako Hiria, 1999

 

 

ERRETRATUEN XUXURLAK

 

Ortzondo osteango

izpiek ez beste

baieztatzen dute

ortzondoa bera,

errainu-bafa

errealitate bihurtuz

argiaren izenean.

 

Bizitzaren haspeherapenak

datozkit burura

langa gaindiezinen ondarea

gogorapenen ildo lerrokatuak direlarik

ankerki oroituz

iraganeko keinu eta diosal galduak

eta konturatu gabe

haize txiki hauek sortzen dutela

ene zumitzaren itxura eta forma

pentsamenduko zumardietan

promenade egin bitartean.

 

Etzazuela gutxietsi

bizitzaren haize bigunak

leuntasunez lerratzen baitute

arboletako hostoen norabidea!

 

Haraindiko begiradaren bila
Pello Otxoteko

Pasaiako Hiria, 1999