Haraindiko begiradaren bila
Pello Otxoteko

Pasaiako Hiria, 1999

 

 

AHANZTURA

 

Gogorapen eta oroitzetatik ez zaigu ezer geratuko

ahanzturaren gizairudi harriztatua baino.

Edonora bagoaz, ala ezerezean amildurik ere,

ahanzturaren zurruntasuna sekulan ez da hautsiko.

 

Irrebertsiblea da dena,

heriotza gainera konponezina,

baina berez, dena da irrebertsiblea.

Diosalik deskuidatuena ere

bere arrasto iraungigaitza uzten du

denbora ororen joan-etorrian

betiereko suaren

balizko txinparta ņimiņoen hasikin bailitzan.

 

Gogoratu, oraindik duzula ahal!

Geroago estaliko baizaitu ahanzturak

denboraren iraganezko mantupean.

 

Horregatik, gogora guraren ahaleginean

zorabioaren zurrunbiloak inguratzeaz gain

errealitatearen ziurtasun ezaz makurturik

aurkituko dituzu zure nortasunaren pilareak.

 

Ez etsi, aitzitik, eutsi!

Erakuts denborari

ken ez diezazuken islada,

aurrez aurre erronka luzatuz

azaldu orainaren irudia,

arimaren iraganerako langa

amodioa eta heriotza gaindituz

egungo oraina bermatzea,

esperantzaren irrifarretan enmarkaturik

aurkez dakioken

harrotasun segurtatu eta baieztatuenaz.

 

Animali sen basatienak meneraturik

legeak iristen ez diren eremuan

egiak galbiderik ez dakusanean

kantatzeari ekiozu,

bakarrik bazaude ere

erraietako entzumen sakonetara

oihartzunak polifonikoki

erantzunen zaitu eta.

 

Haraindiko begiradaren bila
Pello Otxoteko

Pasaiako Hiria, 1999