|
Haraindiko begiradaren bila
Zati bat hautsi zen musikaren laguntzaz begirada hura bitartekari izanik, nolanahitasunezko goibeldura otzanak ikusle pasiboarena egiten zuela zartatu zen zipriztina zati hura hautsi orduko.
Baina sorbeltza berriro ere iazko eta betiko eliz zuloan habia egiten saiatuko da, aldakortasunaren legea erabiliz berau bertan gaindituz soina zaharrez jantziko du arrastiri ohiturazkoa.
Hots bat kraskatu da hots bat murgildu maiatzako arrats berantiarrean apo-hontzaren aiuri erritmikoa tarteka nahastuz haize hotzen oroimenean, bibradura irristakorra denborarekin ezarian harilkatzen den heinean.
Paduran barrena izkutatuz lezken astindua bisaian sentitu zelatariaren grina azaleraziz, harrapakinaren gogoeten bila zerurako eskailerak alferrik eskatzen irrintzi gorriaren zain, aspertuta. Zoaz, zaude, nahasmenean, zabunka nadin.
Laztan bat aireratuko da nostalgiaren itzala bilatuaz, zapi zuriaren intzirinak enoratu orduen urduritasuna zapaldu oraina irekiko baitzaizu gauaren ateetan laztan hura gogoratuko dugunean.
Haraindiko begiradaren bila |