|
Hitz hits, paperezko mihisetan lits
IX.— JAIZKIBELGO MENDI GAILURREAN
Zure sabelean dauntza gure arbasoen urratsak, usu gure zaldunek zure bihurguneetan zeharkatutako bideak, baso jori ziren horietan, gaur antzu diren landetan ozpelean jauntxoek damakilengan ereindako haziaren semeak.
Zutik diraute, hilik, itsas-lur begiraleen dorreak, hala ere, piratak oraindik lehorreratzen dira gauean.
Eta, itsas-lanbroa denean, kresal usainean, urrunean zaldien kaskoen hotsak entzuten dira, itzalak zamalka, asapalan Jaizkibelgo mendi gailurrean.
Hitz hits, paperezko mihisetan lits |