|
Hitz hits, paperezko mihisetan lits
XVII.— ZUGAN
Zuganako hurbiltasunaren bisutsak airean narama gailurrik garaienera; liluraturik zentzu guztiak loak hartzen dizkit zutaz, leunki gozatzeko.
Zure begien kandela piztuetan erretzen naiz ukitzen baditut, bere argitan behatu besterik ezin dut.
Zure lurrina arnasten dut, gertuago, baina ezin dut bertatik edan ito egingo naizelako.
Eta zure mugen beratasunera hurbiltzen naiz, zure bolizko biluztasunera, inoiz ez areago amiltzeko zorian bait nago.
Ametsetan bakarrik laztantzen dut zure sua, lamikatzen dut zure hezetasuna, eta zure mendietan, askaminez naiz amiltzen.
Baina ez naiz inoiz asetzen.
Hitz hits, paperezko mihisetan lits |