|
Hitz hits, paperezko mihisetan lits
VII.— IZKUTATZEN ZAREN HORRI
Zure ibileran kate hotsak entzuten dira, ihintzez umeldutako ezkilen soinuari zukurutz ihes egiten dion ageriko goizaldietako irudi ainubea.
Goizeko eguzkiaz zeharo itsuturik elur loreen artean izkutatzen zara eta ez zara inoiz biluzten.
Gauaren errezelapean babesturik beti zure gelaskako bakartasunean ez duzu, oraindino, bizitza ardoaren zapore hordigarria dastatu,
ez inoiz zure buruagan sinestu.
Hitz hits, paperezko mihisetan lits |