|
Hitz hits, paperezko mihisetan lits
XI.— OTOITZA
Aita Gurea lurrean galdurik, nahasturik zarena, santu izan bedi zure izena, bai eta zuri jarraitzen dizutenena (hain dira gutxi!). Etor bedi zure erreinua, zurea, behartsuena, berdintasunarena, anaitasunarena, ez diruarena, aberatsena, klase sozialena, gorrotoarena; eta egin bedi zure nahia, zure justizia (eta ez gure auzitegietakoa) zeruan bezala lurrean ere. Emaiezu gaur, behartsuei egun honetako ogia, bai eta atzokoa bada ere... zuk ematen ez badiezu inork emango ez bait die; eta ez itzazu gure zorrak barkatu guk geure zordunei barkatzen ez dizkiegun bezala, Egiguzu gogor eta eman egurra geurea banatzen ez dugunoi, oparotasunak itsutu bait gaitu; eta ez gu gorrotora egoismora injustizien aurreko gormutukeriara eta armak erraz hartzeko tentaldira eraman, ahulak bait gara arimaz eta haragiz; Eta, arren, indarrez diotsut, behar hainbat borondaterik ez bait dugu guk bakarrik, atera gaitzazu Zuk gaitzetik.
AMEN
Hitz hits, paperezko mihisetan lits |