Hitz hits, paperezko mihisetan lits
Arantza Etxeburua

Kutxa, 1999

 

 

V.— GAUEKO INTXISUAK

 

   Neoizko argien

egunsenti faltsuan,

eromenean,

berba jario agortezinean

edabe majikoari gogor eutsiz

hor dira

ordu galduak edanaz

gaueko intxisuak.

 

   Hiria loak hartu duenean

tximistetan zamalkaturik

trumoien durrunda gorgarrian dira heltzen

bere akelarrera.

 

   Gauaren isiltasunak,

bakartasunak

ikaratzen ditu,

bere buruarekin topatzeak

izutzen ditu,

horregatik dute

inguratzen dituen ke laino beltzean

aienatu

eta

hustutzen dituzten garagardo kupelen antzera

isuri beharra.

 

   Eta, sorgindurik

hegan,

haizeak daramatza

iragankor,

gauaren epelan.

 

Hitz hits, paperezko mihisetan lits
Arantza Etxeburua

Kutxa, 1999