|
Hitz hits, paperezko mihisetan lits
XXI.— AGURETXO
Denboraren iragaite gupidagabeak ohosturik begi bien kolorea, begitartea zurbil, begirada asfaltoan iltzaturik badoa, ukitu luze, neketsuz lurra ferekatuz, elurte hariak sorbaldetan eskegi.
Noizbehinka argi bila garatzen ditu begiak bere geroa esku biluziz eraiki zuenak, berea eta bere seme-alabena, gaur ahaztua, baztertua, inork gogoratzen ez duena.
Alde zaharreko kaleetan zehar, itzalpean, ilunpean bere azken uneak agortzen ditu bere makilaren erritmo geldoan, bere arnasketa ozen unagarrian, hiriko txoko batetako arrats mugatuan.
Hitz hits, paperezko mihisetan lits |