|
Hitz hits, paperezko mihisetan lits
XIX.— ISURTZEN EZ ZAREN HORRI
So egiozu zure arimari ispiluan eta nigar egizu, nigar egiozu itzal horri, bai aurkikuntza xelebrea!
Hainbat izanik amodioz egartsu eta zuk zeure bururako gordetzen duzu dena, hainbat izanik amodioa preziorik gabe eskeintzen dutenak, zuk zeure bururako eskatzen duzu dena.
Zu, eta beti Zu, zeure bizitzaren ardatz, guztiongandik edaten duzun hori ez zara inoiz isurtzen.
Baina ur geldoak ere inoiz uhertzen dira, eta inoiz hustu nahi izango bazenu ezin izango genuke zure aintziran freskatu, eta ur garbiagoen bila joko genuke, agian, beste norbaitengan.
Hitz hits, paperezko mihisetan lits |