Mugetan
Hasier Etxeberria

Elkar, 1989

 

 

XIV

LIBRO

 

      Mikel Zuluetak agur esan zion hotzez dardarka zirauen beltzari. Hantxe uzten zuen, zelda zoko hartan erdi kizkurturik, erdi etzanda, erdi tente. Bere begietan argia ez zen itzali, baina beldurraren eragina zen nabarien nini handituetan. Azkenean, hortz zuri-zurizko irribarrea eskaini zion Mikeli.

      Giltzari zahar batek ireki zion atea, pasillo luze haietan barrena abiatu baino lehen. Beltzaren zoriak kezkatzen zuen Mikel, berari zetozkionak ahantzi gabe.

      Qué van a hacer con él? —galdegin zion polizia zaharrari.

      No lo sé. Eso no es cuestión mía. Creo que vino en un barco de polizón. Seguro que lo repatrian.

      El hombre está muerto de frío, por qué no le dan alguna ropa?

      Lo que faltaba! Esto no es un hotel. Vamos, siga para adelante que tenemos que pasar por la enfermería para que le arreglen a usted la cara.

      Bata zuri batez zegoen jantzirik sendagilea. Fruta saltzailearen itxura gehiago zeukala iruditu zitzaion Mikeli, medikuarena baino: esku latzak, aurpegi arrunta, ileak nahasirik eta bata zuria hilabetean behin garbitutakoa.

      Quiere un cigarrillo? —galdegin zion Mikeli, patrikatik zigarro beltz pakete bat ateraz batera.

      Mikelek indarrez zupatu zuen kea. Hainbeste ordutan dastatu gabekoa. Supituki zorabioa etorri zitzaion burura eta kamila zaharkitu batean etzan behar izan zuen, zigarroa bazterrean botata.

      Es normal que se encuentre usted débil. No se preocupe que enseguida se recuperará. Tómese estas dos cápsulas, le harán bien. Y relájese mientras yo le reconozco.

      Mikelek irentsi egin zituen medikuak emandakoak, ahuldura hartatik irteten lagunduko ziotelakoan. Bien bitartean, ur oxigenatuz garbitu zion sendagileak aurpegia, eta pomada zuri bat zabaldu zion saihets inguruan zeuzkan ubeldura ugarietan.

      Giltzari zaharra izan zen guztiaren testigu mutu, «Qué mal huele!» esan zuen arte.

      Eritegikoaren ostean, bulego antzeko batera sartu zuten paper batzuk sinatzera. Komisaldegian ondo hartua izan zela sinatu behar zuen, eta halaxe egin zuen, inolako zalantzarik gabe.

      Handik irten nahi zuen lehenbailehen eta Nati Lasa topatu. Ez zeukan beste pentsamendurik.

      Aszentsorean gora igo zuten. Guardian zeudenen artetik kaleko autoen builak iritsi zitzaizkion, eta haiekin batera euria ari zuela adierazten zuen haize freskoa.

      Kalean behera zihoalarik, bi emakume ikusi zituen berari so eta marmarrean. Ume batzuk ere espaloiaren beste aldera egin zuten alde berarekin ez gurutzatzeagatik. Eskaparate bateko leiarretan gauzatu zitzaion egia: eskale gaixo zikin baten antza zeukan erropaje eta aurpegi harekin. Kiratsa zerion.

      Taxi bat hartu eta dutxatzea deliberatu zuen Nati Lasaren bila joan baino lehen.

 

Mugetan
Hasier Etxeberria

Elkar, 1989